Ciriza kontseilariak eta Cortesko alkateak Cortes eta Aragoi arteko NA-5221 errepidea hobetzeko lanen amaiera bisitatu dute

300.000 euroko inbertsioa izan duten lanei esker, zirkulazioa erraztu, eta, horrela, inguruko bide-segurtasuna hobetuko da
2022ko urtarrilaren 26a
Ciriza kontseilaria Cortesko alkate Fernando Sierrarekin, Cortes eta Aragoi 
arteko errepideko lanak bisitatzen.
camera_alt Ciriza kontseilaria Cortesko alkate Fernando Sierrarekin, Cortes eta Aragoi arteko errepideko lanak bisitatzen.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, amaitu ditu Cortes eta Aragoi arteko NA-5221 errepidea hobetzeko lanak, eta 295.356 euroko inbertsioa egin du. Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Fernando Sierra Corteseko alkatea eta Patxi Ansorena Egokitzapen Obren Bulegoko burua lanen amaiera bisitatu dute.

(Albiste honi buruz  gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)