2021ko abenduaren 17a

Chivite Lehendakariaren esanetan, Berraktibatzeko Planak "Europako eskualde eta ekonomia iraunkor, lehiakor eta kohesionatuenen artean" jarriko du Nafarroa.

Hala adierazi du Iruñean egindako jardunaldi batean, Nadia Calviño Espainiako Gobernuko lehendakariorde ekonomikoak eta Miguel Gil Europako Batzordeko Energiaren zuzendari nagusiak parte hartuta, besteak beste
videocam El Gobierno de Navarra celebra una jornada sobre el Plan Reactivar y los fondos europeos collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak esan du Nafarroa Suspertzeko Planak "Europako ekonomia jasangarri, lehiakor eta kohesionatuenen artean" jarriko duela Foru Komunitatea. Hala adierazi du "Next Generation EU Europako Funtsak, Nafarroa Suspertu Berraktibatzeko Planari bultzada" jardunaldiaren irekieran, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian. Ekitaldian Gobernu Zentraleko eta Europako Batzordeko ordezkariek parte hartu dute, hala nola Nadia Calviño Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako lehen lehendakariorde eta ministroak eta Miguel Gil Europako Batzordeko Energiaren zuzendari nagusiak.

Gainera, parte hartu dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek, Nafarroako Gobernuaren Next Generation Bulegotik burutu den lana aurkeztuz; Diego Rubio Herrialdearen Epe Luzerako Prospektibaren eta Estrategiaren Bulego Nazionaleko zuzendariak eta NUPeko soziologiako katedraduna den Jesus Olivak, zeinek solasaldi bat partekatu duten modelo ekonomiko eta sozial berriaren gainean gogoetak eginez.

Nafarroaren apustua digitalizazioa, berrikuntza, hitzarmen berdea eta kohesioa sustatze aldera

Bere mintzaldian, Lehendakariak azpimarratu du Nafarroa Suspertu Plana “konexio-gunea dela Espainiako Berreskurapen Planaren eta Next Generation programa europarraren artean”. Chiviteren esanetan, apustu honen eskutik Nafarroak bere gain hartzen ditu “ez bakarrik digitalizazioa, berrikuntza, hitzarmen berdea eta kohesioa lortzearen aldeko transformazioak”, baizik eta halaber “lidergo bat zeinetan soilik proaktibotasuna, ekimena eta kemena lagun, horien euskarriak izanik prospekzioa eta talentua, eman dezakegun jauzi kuantitatibo bat, jada aukera soila ezik obligazio bat bihurtu dena”.

Lehendakariak esan du egungo testuinguruak aldarrikatzen digula dagoen premia “epe ertain eta luzerako estrategiak diseinatzeko”, eta “larrialdiaren aurrean erantzun ahalmen zabalekin erreakzionatzeko”. Azpimarratu du erresilientziaren balioa “zailtasunak gainditzeko eta esperientzietatik ikasteko”, eta arlo publikoaren zeregina nabarmendu du, “garapen sozialerako eta halaber ekonomikorako palanka, faktore bat”, lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua eginez eraikitzeko “arrakastaren bermea den bertutezko zirkulu bat”.

Nafarroa Suspertu Planak inbertsioak dakartza azpiegituretarako, berrikuntzarako, hezkuntza, osasunbidea, oinarrizko hornikuntzak, digitalizaziorako eta ekoizpen ehunaren transformaziorako eta gizarte eta lurralde arloak bateratzeko laguntza bezalako oinarrizko zerbitzu publikoen alde. "Gobernantza eredu horizontalago, gardenago edota parte hartzaileago baterantz bideratzen gaitu”, azpimarratu du Lehendakariak.

Gogoratu behar da Nafarroa Suspertu Planean integratzen direla 2030 Nafarroako Estrategia Digitala, "Navarra Green" Trantsizio Ekologikorako Estrategia hala nola Lurralde eta Gizarte Kohesiorako Estrategia.

Nafarroako Gobernuaren Next Generation webgune berria

Jarraian, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak jakitera eman ditu Nafarroako Gobernuaren Next Generation Bulegoaren eta bereziki funtsa horietara dedikatuko den webgunearen gaineko datu ezberdinak.

Bere mintzaldian, Saizek azpimarratu du Plana “lerrokatuta dagoela Foru Komunitatera eginiko Next Generation Funtsen etorrerarekin, xedea izanik Nafarroaren posizionamendu bat bermatzea neutraltasun klimatikoaren, berrikuntza digitalaren edo gizarte eta lurralde kohesioa finkatzeko alorraren ibilbidean”. “Gure bide-orria da Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin finantzatutako inbertsiotarantz eta erreformetarantz”, azaldu du kontseilariak.

Saizek iragarri du gaurtik abian dela Next Generation Navarra webgune berria zeinetan gaurkotasun guztia topatuko den programaren baitan, “plataforma informatibo honetan, Berreskurapen, Transformazio eta Erresilientzia Plana eta Nafarroa Suspertu Planean aurreikusitako erreformak uztartzen dira”.

Aukera historikoa hazkunde jasangarriago eta inklusiboago baterako

Espainiako Gobernuko lehen lehendakariordea hala nola Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroa den Nadia Calviñok, etorri ezin izan denez, ekitaldiaren ospakizunerako bideo bat bidali du. Calviñok esan du Espainiako Berreskurapen Planak “suposatzen duela aukera historiko bat epe laburrerako hazkundea bultzatzeko, ekonomia epe laburrean modernizatzeko eta ondorioz, epe luzerako hazkunde jasangarriago eta inklusiboago bat lortzeko”.

Berreskurapen Planak inbertsioak kontenplatzen ditu sektore publikotik 140 mila milioi euro artekoak eta horiek, “egitura-erreformen agenda handizale batekin hala nola inbertsio pribaturako ekarpenarekin batera, sektore ekoizleen multzoak eguneratzea eta herritarren ahalduntzea ahalbidetuko dute, ekoizpena eta hazkunde potentziala hedatu aldera”, arbuiatu du Espainiako Gobernuko lehen lehendakariordeak.

Era berean, Calviñok eskertu nahi izan du “lankidetza bikaina” Chivite Lehendakariarekin eta Nafarroako taldearekin, izan ere “lerrokatuta dago erabat gure herrialderako epe ertain eta luzerako helburuekin, hazkunde sendo, inklusibo eta orekatu bat eta bidezko berreskurapena lortu ahal izan ditzagun”.

Egitura ekonomikoaren transformazioa

Bere aldetik, halaber parte hartu du Miguel Gil Europako Batzordeko Energiaren zuzendari nagusiak. Bere mintzaldian azpimarratu du Next Generation funtsak direla “Europar Batasunak munduari igortzen dion mezu bat: elkarrekin aterako gara COVID-19aren krisi honetatik, baina ekonomian funtsen injekzio hau erabiliko dugu egitura ekonomikoaren transformazio bat lortzeko”.

Era berean, nabarmendu ditu ardatz estrategikoak zeinen inguruan Europar Batasunak planteatzen duen etorkizuna: energia iturri berriak xede dituen trantsizio energetiko eta jasangarria, ardatz digitala eta lurralde kohesioa. Horregatik, “toki enpresen eta pymeen inplikazioa oso garrantzitsua da”, esan du Gilek, zeinek animatu duen Plan hau erabiltzera eta “denen artean, gai izatera bere inpaktua maximizatze aldera”.

Trantsizio ekologikoa, transformazio digitala, gizarte eta lurralde kohesioa eta genero berdintasuna, Espainiako Berreskurapen Planaren ardatzak

Estatuko idazkariordea eta Calviño ministro andrearen Kabineteko zuzendaria den Judith Arnalek ere parte hartu du jardunaldian eta esan du “Berreskurapen Plana jadanik abian dela eta berreskurapen ekonomikoa aurrerantz doala”.

Azaldu du Plan hau lau ardatz nagusiren inguruan sostengatzen dela: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte eta lurralde kohesioa eta genero berdintasuna. Ardatz hauek “ahalbidetuko digute Espainia berdeago, digitalago, bateratuago, bidezkoago eta berdinzaleago bat eraikitzea”.

Arnalek esan du 2021-2026 artean Espainiak “jasoko dituela 70 mila milioi euro transferentzietan, eta horietatik % 40 trantsizio ekologikora bideratuko dira; % 30a transformazio digitalera; %10a hezkuntzara,% 7a zientzia eta berrikuntzara”. Funtsa hauek “ekoizpen ehuna eraldatu ahal izango dute”, arbuiatu du.

Eredu ekonomiko eta sozial berriari buruzko gogoetak

Amaitzeko. Solasaldi bat partekatu dute Herrialdearen Epe Luzerako Prospektibaren eta Estrategiaren Bulego Nazionaleko zuzendaria den Diego Rubiok eta NUPeko Soziologiako katedraduna den Jesus Oliva jaunak, eredu ekonomiko eta sozial berriaren gaineko hausnarketak eginez.

Diego Rubiok nabarmendu du mendebaldeko demokraziak “inoizko finkapen handiena erakusten ari direla”. Adierazi du “gainditu behar ditugun erronkak itzelak direla, gehienbat trantsizio ekologikoaren arloan”, baina aldi berean Europak “ingurumen arloan mentalitate oso aurreratua dauka”, eta aitortu du herrialde europarrek duten “aparteko gaitasuna” birsorkuntzari dagokionez.

Bere aldetik, Jesus Olivak azpimarratu ditu erronka garrantzitsuenak, esaterako “ekonomia sostengatzea biztanleriaren hedapenarekin edo digitalizazioarekin”. Azken alderdi honi dagokionez, azpimarratu du sektore publikoak duela “aukera oso interesgarri bat sektore pribatuak utzi izan dituen hutsune horiek estaltzeko”, bankaren digitalizazioan bezala, “azpiegitura sozial bat sortze aldera”.