Biribilgune batek, semaforoek erregulatutako pasabide batek eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bide batek lotzen dute jada Cordovilla Iruñearekin
Cordovilla eta Iruña dagoeneko lotuta daude biribilgune baten, semaforoz erregulatutako pasabide baten eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bide baten bidez. Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako Departamentuaren kontseilaria, Oscar Amoztegui Galar Zendeako alkatea, eta Ana Isabel Vales Cordovillako kontzejuko burua, obrak egin diren gunean izan dira, obra hauek 300.000 euroko aurrekontua izan dute. Bertan izan dira, halaber, Pedro López Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Jesús Polo Azpiegitura Berrien Zerbitzuko zuzendaria eta Miguel Echarri Gizarte Prestakuntzako Zentroak S.A.ko ordezkaria.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).