Berotegi-efektuko gasen emisioak % 9 murriztu ziren Nafarroan 2020an, COVID-19aren pandemiak eragindako jarduera- eta mugikortasun-jaitsieraren ondorioz

Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legeak emisioak murrizteko neurriak ezartzen ditu, aurreikusitako helburuak betetzeko  
2022ko maiatzaren 20a

Nafarroako berotegi-efektuko gasen 2020ko azken inbentarioan (BEG) jasotzen denez, berotegi-efektuko gasen guztizko isurketak – Zuzeneko emisioak eta energia elektrikoaren sorreratik eta kontsumotik eratorritako isuriak – 5,01 milioi CO2eq tona izan ziren, hau da, % 9 jaitsi ziren 2019. urtearekin alderatuta, eta % 17,79ko murrizketa izan zen 2005eko erreferentzia-urtearekin alderatuta.