Beasoain-Egillor kontzejua (Olloko harana) eta Asiain (Oltza Zendea) lotzen dituen bizikleta- eta oinezko-bidea zabalik dago dagoeneko

48.000 euroko aurrekontua izan duen jarduketak, kontzejuko 120 biztanleei Asiainen bidez autobus-zerbitzu publikoa erabiltzeko aukera emanen die
2022ko urtarrilaren 20a
Ollo haraneko bidegorria.
camera_alt Ollo haraneko bidegorria.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Beasoain-Egillor kontzejua (Olloko harana) eta Asiain (Oltza Zendea) lotzen dituen bizikleta- eta oinezko-bidea zabalik dago dagoeneko. Ibilbideari esker, kontzejuko 120 biztanleek Asiain bidez  autobus-zerbitzu publikoa erabiltzeko aukera izanen dute. Jarduketak 46.022 euroko aurrekontua izan du guztira, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak 33.000 euro finantzatu ditu, Iruñerriko Mankomunitateak 12.00 euro, eta gainerakoa Beasoain-Egillor eta Asiaingo kontzejuek hartu dute beren gain.

Gogoan izan behar da lanen exekuziora arte, Beasoain-Egillor kontzejuak, garraio zerbitzuari dagokionez, soilik taxia izaten zuela erabilgarri. Bestalde, Oltza Zendeari dagokion Asiaingo kontzejuak Iruñarekin eta eskualdeko beste udalerri batzuekin konektatzen den hiri-garraiorako geltoki batekin kontatzen du.

2,3 kilometroko ibilbidea

Lanak Arakil ibaiaren eskuineko marjinan barrena zihoan bide baten zoruan garatu dira. Udalerri biak lotzen dituen eta duela urte batzuk berriz irekitako bide bat zen, bere luzera 2.350 metrokoa eta zabalera 2-3 metrokoa izanik, tarteen arabera.

Bidearen hainbat tartean premiazkoak ziren konponketak eta zorua sendotzea, erabilera ziklagarria  ahalbidetzeko, zeren Arakil ibaia gainezkatu egiten zen tarte horietan, higadura larria eragin gabe baina trazatua lokaztuz eta zorua eratzen zuen material fina eramanez.

Lanekin, trazatuaren 350 metro inguru hobetu dira guztira, tarte ezberdinetan banatutako jarduketak direla medio. Ibaiaren kalte handienak jasateko arrisku zuten tartetan 16 zentimetroko hormigoizko zoru bat eraiki da, baldintza txarretan zegoen asfaltoaren tarte bat ezabatuz. Zuloak zituzten tarteak bete egin dira, bidea egokitzeko trinkotuz. Baldintza onetako eta ingurumenarekiko egokitutako bidearen tartea errespetatu egin da.

Bidea erabilera ziklagarrirako egokitzean, ahalbidetu da Asiaineraino bizikletaz lekualdatzea gutxi gorabehera 15 minututan, halaber erraztuz garraio publikorako sarbidea eta Eskualdeko beste herri batzuekin eta Iruñarekin konexioa izatea. Aipatzekoa da Beasoain-Egillor Kontzejua despopulazio arrisku nabarmeneko barrutietako bat bezala hartzen den Olloko Haranean aurkitzen dela.

Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua

Jarduketa hauek, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez lantzen ari den mugikortasun jasangarriaren eta motordun ibilgailu pribatua ez diren garraioak sustatzearen aldeko apustuari dagozkio.

Bizikletaren arloan, jarduketa ezberdinak garatzen ari dira, esaterako eremu ziklagarri ezberdinen eraikuntza Nafarroako udalerri ezberdinetan, toki entitateen kolaborazioarekin, edota kartografia interaktibo baten prestaketa, Foru Komunitatean bizikletak erabiltzeko erabilgarri dauden ibilbide guztiekin.