2022ko apirilaren 7a

Basoen kudeaketa jasangarria klima-aldaketara egokitzeko, Ingurumenak bihar Zudairin antolatutako mintegiaren ardatza

Adituek Urbasa-Andiako mendien aprobetxamendua eta kontserbazioa aztertuko dute, POCTEFA NaturClima mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren esparruan  
Aprovechamiento forestal sostenible en Urbasa-Andia.
Aprovechamiento forestal sostenible en Urbasa-Andia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

"Urbasa mendien baso-kudeaketa eta Urbasa-Andia Parke Naturaleko ameskoen mugak" izenburupean, Zudairek mintegi bat hartuko du bihar, hilak 8, sektoreko adituak bilduko dituena aipatutako naturguneen aprobetxamendua eta kontserbazioa aztertzeko, POCTEFA NaturClima mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren esparruan.