2022ko maiatzaren 26a

Autokontsumo energetikoak % 76,73 egin du gora Nafarroan, Foru Gobernuaren laguntzei esker

Lehenengo emakidak 6 milioi euroko zenbatekoarekin jasotako 3.765 eskaeretatik 518 ebatzi ditu

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak  energia berriztagarrien autokontsumorako eta biltegiratzeko laguntzen lehen emakida egin du.  Next Generation funtsetatik eratorritako 6.075.597,87 euro dira eta departamentuaren  6 laguntza-programatan banatzen dira. Orain arte jasotako 3.765 eskaeretatik, guztira, 518 ebatzi dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakegu hizkuntza)