Gora egin dute COVID-19aren kasuek (% 41) eta ospitaleratzeek (% 51,6)

Osasun Publikoak gomendatzen du pertsona kalteberek prebentzio-neurriei eustea eta 18 urtetik gorakoei eskatzen die beren txertaketa osatzeko hirugarren dosiarekin
2022ko ekainaren 29a

Ekainaren 20tik 26ra bitarteko astean 3.381 kasu baieztatu dira PCR edo antigeno bidez (512 kasu 100.000 biztanleko), aurreko astean baino % 41 gehiago (31tik 47ra igaro dira). Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) azken Txosten Epidemiologikoan jasotzen denez, intzidentzia gero eta handiagoa da 65 urtetik gorakoen artean; horregatik, azpimarratzen du biztanleria horrek eta gaixotasun kronikoak dituztenek, baita inguruko pertsonek ere, prebentzio-neurriak zuhurtziaz erabil ditzatela, txertatuta egon arren.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.