Descárgate la app
Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea
Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea
Tutera,1982.
Biologia Zientzietan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (2006). Gaitasun Pedagogikoko Ziurtagiria (2007), Ingurumenaren Kudeaketa eta Kontrolerako Masterra (2008) Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta Politika eta Etikako Masterra (2013) IEPALA – Unibertsitate Konplutentsean.
Ibilbide profesionalari Ingurumen-aholkularitzaren arloan eman zion hasiera (2008-2011). Ondoren, Nazioarteko Lankidetzaren esparruan egin zuen lan Ekuadorren eta Guatemalan, proiektuen teknikari eta koordinatzaile gisa (2011-2015). Ekuadorren, ikertzaile gisa ere lan egin zuen Gizarte Zientzien Latinoamerikako Fakultatean (FLACSO), energia-subiranotasunaren eta Klima Aldaketaren esparruan (2015-2016).
Ingurumeneko arduraduna izan da ekonomia zirkularraren alorrean AERESen (2016-2017); ondoren, Madrilgo Erdialdeko Barrutiko Gizarte Ekonomiako Bulegoetako (OES) koordinazioaren eta aholkularitzaren ardura hartu zuen (2017-2020), ekintzailetza gaztea ardatz hartuta.
Ekintzailetza gazteko teknikari gisa lan egin du Gosearen aurkako Ekintzan, Nafarroako delegazioan (2021) eta Garapenerako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzan, Gazteak eta Garapena fundazioan (2021-2022). Fundazio horretan bertan, Madrilgo Erkidegoko eta Gaztela-Mantxako Garapen eta Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza-arloko koordinatzailea izan da (2022-2023). Fundazioa gazteek parte hartzeko gaietan, gorroto-diskurtsoetan eta sare sozialetan espezializatua da.
Nazioarteko solidaritateko hainbat mugimendu sozialetan parte hartu du.
2023ko irailean, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.