Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzea 2020-2024 bosturterako
Nafarroako eta Estatuko ordezkaritzek Koordinazio Batzordean Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzea adostu dute Iruñean 2020-2024 bosturterako. Ordezkaritzen buru izan dira Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saiz eta Ogasun eta Funtzio Publikoko ministro María Jesús Montero.
Ekarpenaren eguneratzea 5 urtean behin adosten da. Lehenengo urtea “oinarri-urtea” ezartzen da, gainerako epealdiko ekarpenak kalkulatzeko. Koordinazio Batzordeak adostutako akordioak Nafarroaren 2020ko ekarpena finkatu du.
Lortutako akordioen artean, nabarmentzekoa halaber BEZaren eta Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien egokitzapen fiskalak kalkulatzeko metodologia, 2020-2024 bosturtekoan aplikatu beharrekoa.
Dokumentu honetan, sinatutako akordioak kontsulta daitezke: Koordinazio Batzordearen akta.