Abian da Natura Ezkaba Atarrabia ingurumen-proiektua, Gazteriaren Parte-hartze Aurrekontuen 2022ko proposamen irabazleetariko bat
Abuztuaren 1ean hasita, 15 eta 27 urte arteko 21 gazte Natura Ezkaba Atarrabia ingurumen-proiektuan parte hartzen ari dira; hau da, Gazteriaren Parte-hartze Aurrekontuen 2022ko proposamen irabazleetariko bat. Proiektua auzolandegi gisa planteatu da, Ezkaba mendiko ingurune naturala hobetzeko eta irisgarritasuna izateko jarduerak egiteko helburuarekin, Atarrabiatik gertu. Horrela, zenbait bidezidor berreskuratu eta berriz konektatuko dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).