4.700 pertsona baino gehiago bildu dira Erriberriko Antzerki Jaialdian

Igandean amaitu zen hogeita hirugarren edizioa; oraingoan, zuzendaritza artistiko berria izan da, plaza-kopuru osoa berreskuratu da, eta Tafalla eta Beire bezalako egoitzak finkatu dira
2022ko abuztuaren 3a
camera_alt "Maña".  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Erriberriko 23. Antzerki Jaialdia igande honetan, uztailaren 31n, amaitu da, eta antolakuntzak balantze “oso ona” egin du. Zuzendaritza artistikoa berria izan da, plaza-kopuru osoa berreskuratu da —jada murrizketarik gabe azken bi ediziotan izandako COVID-19aren pandemiari aurre egiteko—, eta herritarrek harrera bikaina egin diote, “programazioarekin konektatu baitute”. Gainera, “kaleko giroari heldu zaio berriro, eta Tafalla eta Beire finkatu dira Jaialdiaren egoitza moduan”.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)