"Modu irisgarrian", Nafarroako Gobernuaren prestakuntza-apustua irisgarritasunaren eta gizarteratzearen arloan

Gaur goizean aurkeztu da ikastaroa, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak eta Iddeas Fundazioak elkarrekin egindako lana da
2022ko urtarrilaren 18a
videocam Modo accesible, curso de accesibilidad e inclusión social collections Irudi galeria

Vídeo resumen de las 10 horas de que consta el curso para personal de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra sobre accesibilidad universal e inclusión social.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Iddeas Fundazioarekin lankidetzan, “Modu irisgarrian” deituriko Irisgarritasun Unibertsala eta Gizarteratzeari buruzko sarrera ikastaroa bultzatu du eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile guztiei  zuzenduta dago.

10 orduko iraupena duen ikastaroaren helburua da, adibide sinpleak eta esperientzia errealak tarteko, irisgarritasun unibertsalaren zentzua azaltzea, hain beharrezkoa zergatik den ulertzea eta bestetik ingurune, produktu eta zerbitzu irisgarriagoak nola prestatu erakustea, horrela bilatuz herritar guztien mesederako izatea.

Lehenengo deialdia otsailaren 7tik martxoaren 7ra artean garatuko da eta matrikulatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 19tik 28ra bitartean. Gaur, asteartea, etorri dira Joseba Asiain Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Eva Zarranz NAPI-ko zuzendari gerentea, eta Iddeas Fundazioko Luis Casado prentsaurreko batera, ezagutzera emateko, halaber zeinu hizkuntzan, dagozkion xehetasun guztiak.

Modu Irisgarrian

Ikastaroa erabat eskuragarriak diren prestakuntza bideo sorta batekin osatuta dago eta desgaitasun motaren bat duten pertsonen zuzeneko kontakizunak dakartzate; NAPI-ko Moodle online plataforman eskura daude.

Bi modulu barne hartzen ditu: ‘Irisgarritasun Unibertsala Ulertuz’ eta ‘Aniztasunarekin interakzioan’, 17 gaietan banatzen direnak. Hauetako bakoitzak azalpen bideoa, dokumentu osagarri bat hala nola ikasleek bideoa ikusi dutela eta galdeketa ulertu dutela egiaztatzeko ebaluaketa bat barne hartzen ditu.

Ikus-entzunezko materiala Iddeas Fundazioak elaboratu du, helburua izanik berrikuntza eta inklusio soziala; protagonistak dira desgaitasun fisikoa, bisuala, entzumen-urritasuna, intelektuala edo psiko-soziala duten pertsonak edo goi mailako gaitasunak dituzten pertsonak zeinek azaltzen duten modu sinple eta garden batean irisgarritasuna zer den, eta desgaitasun motaren bat duten pertsonekin nola garatu interakzioa.

Gainera, lehenengo gaietan, sarrera moduan azaltzen da zer diren desgaitasuna, irisgarritasun unibertsala eta inklusio soziala, kontzeptu horien inguruko azalpenekin, eta terminologia egokia jakitera emanez desgaitasuna duten pertsonak errespetutik eta inklusiotik identifikatu ahal izateko.

Prestakuntza irisgarritasunean Administraziorako

Jendarteratu baino lehen, ikastaroa eskaini zitzaien 2021eko azaroan  Administrazioko 64 langileri; bestalde, gonbitea luzatu zitzaien talde parlamentarioei, eta 2 parlamentari inskribatu ziren, emaitza ‘guztiz asebetegarriak’ izanik. 34 pertsonek bete zuten ondorengo galdeketa batean materialak modu globalean jaso zuen 5ekiko 4,64ko puntuazio bat, bere dimentsio praktikoaren balorazioa oso positiboa izanik.

Aurreikuspena da, 2022an, Nafarroako Foru Administrazioko 2.000 langiletik gora, plantillaren % 6 baino zertxobait gehiago, prestatu ahal izatea irisgarritasunean eta inklusio sozialean prestakuntza jarduera honen edo beste batzuen bitartez. Bestalde, ikastaroa planteatu da halaber administrazioarekin eta nahi duten erakundeekin partekatu ahal izateko asmoarekin.

Gainera, arlo honetako Administrazioko langileak kontzientziatzea dela helburu, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne departamentuak irisgarritasun digitalaren gaineko kontzientziazio eta prestakuntzako beste ikastaro bat elaboratu du, gaur aurkeztu denaren antzeko formatuan. Hau online atarietako eta aplikaziotako kudeatzaile eta diseinatzaileentzat prestatuta dago.

Ingurune digitaletarako irisgarritasuna errazte aldera, eskuliburu bat prestatu da Nafarroako Gobernuko webgune eta aplikazio mugikorren irisgarritasun digitalerako. Bestalde, esparru hauetan etengabeko hobekuntza lortzeko asmoz, laster jarriko da abian irisgarritasun arloan komunikazio, kontsulta, kexa eta erreklamazioen arretarako zerbitzu bat, aplikazio eta orrialde horiek eraginkortasun gehiagorekin garatzen laguntzeko.

Ekintza hauek beste batzuekin metatzen dira, esaterako Protokolo bat Nafarroako Gobernuaren ospakizunak eta komunikazioak irisgarriak eta inklusiboak izateko; edota Nafarroako Gobernuak departamentu guztietarako instrukzio komunen sorta bat onartzea, irisgarritasunaren inpaktuaren txosten bat elaboratzeko, foru legeen aurreproiektuak eta araudi xedapenen proiektuak osatze aldera. Txostenak islatu behar du desgaitasuna duten pertsonen bizitzako emaitza eta eraginen gaineko azterketa, helburua pertsonen arteko desberdintasunak identifikatzea, aurreikustea, murriztea eta saihestea izanik.

Irisgarritasunerako Plan Operatiboa

Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuaren irisgarritasun arloko jarduerak bilduta daude, lehen aldiz Irisgarritasun Unibertsalaren ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea betetzeko 2021ean elaboratu eta onartu zen Irisgarritasun Planarekin lotutako Gobernuko gainerako departamentuetakoekin batera, barne hartuz 23 konpromiso irisgarritasun unibertsalaren arloan, Organismo Autonomoetako zuzendaritza nagusi eta gerentzietako 85 neurri eta jarduera zehatzekin.

Orainaldian, martxan dago 2021 Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatiboa bermatu eta kontuen berri emateko txostena aurkezteko balantzearen elaborazioa, zein datozen hilabetetan aurkeztuko den eta aldi berean, 2022 Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatiboaren erredakzioa eta definizioa garatzeko bidean daude eta aurreikusten da aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartzea.

Horrela jarraipena ematen zaio azken hilabeteotan departamentu ezberdinetan dagoeneko abian jarritako irisgarritasunaren eta aukeren berdintasunaren gaineko neurriak koordinatzeko zeharkako jarduerari.