2022ko apirilaren 25a

"La Otra Huella" filmatzen hasi dira, historiako bidaiarik jasangarriena egiteko erronka proposatzen duen Turismo Zuzendaritza Nagusiaren kanpaina

Kanpaina honek Nafarroa Europako helmuga jasangarrienetako bat dela azpimarratzen du, eta beste era batera bidaiatzera gonbidatzen du
videocam "La Otra Huella" filmatzen hasi dira, historiako bidaiarik jasangarriena egiteko erronka proposatzen duen Turismo kanpaina collections Irudi galeria

La campaña de promoción turística para esta primavera de la Dirección General de Turismo, Comercio y Consumo de Navarra (DGTCC), enmarcada en el Plan de acción para 2022, se apoya en la protección de los recursos naturales y el medio ambiente, pero también engloba otros conceptos sociales y económicos, para lograr un turismo convivencial que valore, respete y aporte al desarrollo de los destinos que visita, en definitiva, “otro turismo”. Esta campaña incide en el posicionamiento de Navarra como uno de los destinos más sostenibles de Europa e invita a viajar de una manera diferente.

Nafarroako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren udaberrirako turismoa sustatzeko kanpaina "La Otra Huella" deiturikoa eta 2022rako ekintza-planaren barruan dagoena, baliabide naturalak eta ingurumena babestean oinarritzen da, baina beste kontzeptu sozial eta ekonomiko batzuk ere biltzen ditu, bisitatzen dituen helmugen garapena balioetsi, errespetatu eta lagunduko duen bizikidetza-turismoa lortzeko, azken batean, bestelako turismoa. Kanpaina horrek Nafarroa Europako helmuga jasangarrienetako bat dela azpimarratzen du, eta beste era batera bidaiatzera gonbidatzen du.

Orain, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak erronka bat proposatu du turismoarekin, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin, kirolarekin eta gastronomia iraunkorrarekin zerikusia duten lau influencerrentzat; alegia, astebetez Foru Komunitatea bisitatzea, baina karbono-aztarna minimoa utzita. Bidaia gaur hasi eta maiatzaren 1era arte luzatuko da, eta egun horietan dokumentalak grabatuko dira, ondoren publizitate-kanpainaren oinarri gisa hedatzeko. Kanpaina ekainean hasi eta datorren urtera arte luzatuko da.

Hauek dira lau influencerrak: Jon Kareaga, ingurumen-aktibista eta bidaiari amorratua; Veronica Boved, bidaietako blogaria Vero maparik gabe blogean; Fabian Leon, Master Chefeko lehiakide ohia eta orain elikadura-galeraren aurka eta gastronomia iraunkorraren  alde konprometitua; eta Stefi Troguet, abenturazale eta kirolaria. Horien guztien artean, sareetan 250.000 pertsonatik gorako audientzia potentziala dute, eta kanpainari dimentsio handiagoa emateaz gain, Nafarroako iraunkortasun-balioak beste publiko bati transmititzen lagunduko du. Bidaia honetan egiten dituzten jarduera guztiak sare sozialetan jarraitu ahal izango dira #NavarraOtroTurismo Hashtagarekin.

Bidaia Tuteran hasiko da Adifen tren-geltokian; bertara iristen joango dira parte-hartzaileak, garraiobide horrek karbono-aztarna gutxien kontsumitzen duelako. Erriberako hiriburuan bertan, Km 0 gastronomiaz gozatu ahal izango dute; izan ere, baratza batera joango dira, eta, ondoren, produktuak El Trinquete jatetxean prestatuko dituzte. Eguna amaitzeko, Uxuera joango dira herri polit hori ezagutu eta ostatu jasangarri batean lo egitera; hain zuzen ere, Agro villa Ujué Landa Apartamentuetan.

Bigarren egunez, Lizarraldera egingo dute bisita: Quaderna Vía Upeltegietan enoturismoaz gozatzeko aukera izango dute; ondoren, Urederraren Iturburura joango dira, babestutako baliabide natural gisa ezagutzeko (hitzorduak kudeatu eta egunero muga bat jartzen dute karga-ahalmena errespetatzeko); eta, azkenik, Donejakue Bidearen zati bat egingo dute Vianaraino.

Hurrengo egunean, Mendukiloko Haitzuloak bisitatuko dituzte, Larraunen eta Lekunberrin; azken herri horrek “Best Tourisme Villages by UNWTO” titulua jaso berri du. Ondoren, Plazaolako bide berdetik bizikletaz joango dira Leitzaraino, eta, han, Nafarroako harri-jasotzaile eta esku-pilota tradizioa ezagutuko dituzte.

Laugarren egunean, Baztan izango da protagonista. Elizondo, Amaiur eta Bertizko Jaurerria bisitatuko dituzte, Baztan Abentura Parkean adrenalina askatzeaz gain.

Bosgarren egunean, berriz, Urdanitzeko Errotako iraunkortasun-proiektua ezagutuko dute, bi Michelin izar dituena, eta baita ere Maricruz Nekazaritza Turismoaren ekoturismo proiektua Hiriberri Artzibarren.

Bidaia amaitzeko, 4 influencerrek Burgi bisitatuko dute egun oso berezian, bi urte eta gero, Almadiaren eguna ospatzen baita. Bertan, Nafarroako beste tradizio zaharrenetariko bat ezagutu ahal izango dute. Eguna amaitzeko, Iruñera joango dira hiria bisitatzera eta bertako tabernez eta pintxoez gozatzera.

Bidaia honekin, Nafarroako helmuga turistikoa beste modu batera sustatzeko erabiliko diren irudiak grabatuko dira: “La Otra Huella”, 6 dokumental eta hainbat spot.

Karbono-aztarna txikieneko bidaiaren erronka lortzeko, Volkswagenek auto elektrikoak utzi dizkigu modu jasangarriagoan mugitu ahal izateko. Renfek ere influencerrentzako bidaia-txartelak eta filmatze-ekipo osoa jarri du, filmaketa, halaber, iraunkortasun-irizpideen arabera egingo baita.

Turista potentzialek zer bilatzen duten jakiteko trafiko-datuen eta online-bilaketen inguruan egindako analisiaren ondorioz, TMKZNk sustapen-kanpaina hau sortu du, eta, aldi berean, munduan bidaiatzeko moduari dagokionean gertatutako aldaketan oinarritzen da. Nafarroako turismo-eskaintzarako helburu-merkatu garrantzitsuenak hauek dira: Bartzelona, Madril, Euskadi, Frantziako Hegoaldea eta Valentziako Erkidegoa eta tokiko turismoa; nazioartean, berriz, Frantzia, Alemania, Herbehereak eta Holandako merkatuak, besteak beste.