Osasun departamentuak 440.000 euro inbertituko ditu beste 26 osasun-zentrotan ekografoak hornitzeko

Osasun departamentuak 440.000 euro inbertituko ditu beste 26 osasun-zentrotan ekografoak hornitzeko

Diotenez, 2019 lehen mailako arretako sare guztiak ekipamendu horiek izango ditu

25/05/2017
Osasun departamentuak 26 ekografo erosi du lehen mailako arretarako.

Osasun departamentuak 440.000 euro bideratu ditu 26 ekografo erosteko. Ekografo horiek hurrengo hiletan jarriko dituzte Nafarroako geografia osoan banatutako hogeita sei osasun-zentrotan, ekipamenduak esleitzeko prozesua amaitutakoan. Hurrengo asteetan izatea aurreikusita dago.

Zentro hauek izango dituzte ekografoak:

Iruñeko Osasun area (Nafarroako iparraldea eta ekialdea):

Huarte, Iruña (San Juan, San Jorge, Ermitagaña, Buztintxuri, Rochapea, Azpilagaña, II. Zabalgunea eta Milagrosa), Berriozar, Doneztebe, Elizondo, Zangoza, Burlata, Noain, Salazar, Artaxoa-Larraga eta Sarriguren.

Tuterako Osasun area:

Cintruénigo, Corella, Buñuel eta Valtierra.

Lizarrako Osasun area:

Allo, Lizarra, Lodosa eta San Adrián.

Hogeita sei ekipamendu horiek, dagoeneko Altsasu, Barañain, Cascante, Azkoien, Tafalla, Tutera ekialde, Atarrabia, Zizur, Mendillorri (Iruña) eta Mutiloako zentroetan dauden 10ei gehitu behar zaizkie, eta aurreikuspenen arabera, 2019an osasun-zentro guztiek (58) ekografoak izango dituzte. Neurri hori lehen mailako arreta indartzeko planaren barruan dago, eta bere helburua da profesionalen erantzuteko gaitasuna hobetzea eta pazienteei mota honetako probak azkarrago ematea, beste zentro espezializatu batzuetara deribatu behar ez izateko.

Prestakuntza

Ekipamendu berriak sartzeaz gain, prestakuntza-programa bat ere prestatu da ekografiak egingo dituzten langileentzat, 14 ordukoa. Zehazki, 2016an oinarrizko tailer bat eman zen, urte horretan ekografoak sartu zituzten 10 zentroetako langileentzat, eta, aurten, antzekoak diren bi tailer egingo dira, aurretik aipatutako zentroetako langileak prestatzeko.

Bestalde, ekografia abdominopelbiko eta tiroideak hobetzeko tailer bat emango da, 9 ordukoa, eta ekografia abdominopelbikoa, tiroidea eta baskularra sakontzeko 8 tailer (6, Iruñean eta 2 Tuteran). Ekainean (lau) eta azken hiruhilekoan (lau) izango dira.

Ekologia klinikoaren abantailak osasun-zentroetan

Ekografia klinikoa aztertutako arazo jakinerako da. Helburua da barneko egiturak ikusteko, neurtzeko eta ebaluatzeko aukera ematen duen tresna bat ematea profesionalei, segurtasuna handitzeko eta ebazteko gaitasuna hobetzeko. Horrela, pazienteek lehen mailako arretan egiten diren aurkikuntza ekografikoez baliatu ahalko dira, hala behar duten pazienteen kasuan prozesu diagnostiko eta terapeutikoa azkartzeko.

Medillorriko osasun-zentroan 2015ean egindako azterlan pilotu baten emaitzen arabera, lehen mailako arretan proba hauek eginez, profesionalen erantzuteko gaitasuna handitzen da, klinikoak diagnostikoak ezartzeko eta orientatzeko aukera du, ia berehala lortutako informazioan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzen du eta hala eskatzen duten egoera klinikoetan arreta-denborak laburtzeko aukera ematen du.