2021ko abenduaren 1a

Foru araudiak irisgarritasunaren eta desgaitasunaren arloan duen benetako eragina neurtuko du txosten batek

Hori egiteko jarraibideak gaur onartu ditu Nafarroako Gobernuak, Gobernuak 2021eko Irisgarritasun Unibertsalaren Planean hartutako konpromisoetako bat zehaztuz

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, irisgarritasunaren eta desgaitasunaren arloko eraginari buruzko txostena egiteko jarraibideak onartzen dituen akordioa hartu du. Txosten hori foru legeen aurreproiektuen espedientean eta erregelamenduzko xedapenen proiektuetan txertatuko da, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legea betez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).