2022ko martxoaren 4a

Zangoza eta Pirinioak despopulatzeko joerari buelta eman zaio azken urtean

Chivite Lehendakariak nabarmendu duenez, Nafarroako Gobernuak 39 milioi bideratu ditu eremu horretara toki entitateekin egindako Elkarrizketa Konferentziaren edizio berriaren hasieran
videocam La Presidenta Chivite inaugura la Conferencia de Diálogo entre Gobierno de Navarra y entidades locales. collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Gobernuaren eta toki entitateen arteko Elkarrizketa Konferentziaren edizio berri bati ekin dio gaur goizean. Lehen topaketa Zangozan izan da, eta bertan Chivitek Zangozan, Aurre Pirinioetan eta Pirinioetan 2021ean eta 2022an egindako jarduera nagusiak errepasatu ditu, 39 milioi euro ingurukoak.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak gaur goizean Gobernuaren eta toki entitateen arteko Elkarrizketa Konferentziaren edizio berri bat ireki du. Lehen topaketa Zangozan izan da, eta bertan Chivitek Zangozan, Aurre Pirinioetan eta Pirinioetan 2021ean eta 2022an garatutako ia 39 milioi euroko jarduketa nagusiak errepasatu ditu.

Chivitek azpimarratu du lurralde honetan atzemandako herritarren hezkundea  lehen aldiz 10 urtetan; horrek joera aldaketa bat islatzen du Foru Erkidegoko despopulazio arrisku handieneko eremuan. 2022ko biztanle kopurua 15.551 pertsonekin osatzen da, 2021ekiko % 0,4 gehiago, komunitate osoarekiko lau aldiz gehiagoko hedapena suposatuz.

Topaketara Chiviterekin bertaratu dira bigarren lehendakariodea eta Lurralde, Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako hala nola Proiektu Estrategikoetako kontseilaria den Jose Mª Aierdi, eremuko alkate jaun-andreak eta deitutako 59 herritako udalerriez gaindiko entitatetako lehendakariak.

Lehendakariak epe horretan Nafarroako Gobernuak eginiko ekintzak berrikusi ditu, eta horien artean aipatu ditu bereziki Banda Zabalaren Plana, Pirinioetan barrena hedatu dena, hezkuntzako inbertsioak, kasu Agoitzeko institutu berria zein martxan jarriko den datorren asteartean, edo industriaren garapen berriko inbertsioak, 10 milioi euro baino gehiago batzen dituztenak.

Etorkizunaren harira, Lehendakariak turismo jasangarrirako funts europarrak aipatu ditu; horietatik Nafarroak kontatzen du Next Generation-eko 65 miloi eurorekin inbertsiotarako edo Mina Muga bezalako proiektuetarako, potasako meategi bat eraikitzeko Zangozako udal barrutiaren lursailetan, etorkizunari begira aukera bat ekarriz, zeren “kalitatezko enpleguak sortzeko eta esparruan biztanleria finkatzeko lagungarria izango da”, kanpokoekiko mendekotasuna murrizten duten lehengaiak bermatuz.

Nafarroako Gobernuaren jarduketak Pirinioetan eta Aurre Pirinio eremuan

Lehendakariak eremuan eginiko Nafarroako Gobernuaren jarduketak berrikusi ditu; horietan 39 milioi euroko inbertsioak bideratzen ari dira.

Osasun arloan, Chivitek lau nobedade aipatu ditu: ekipo eramangarri berriak eremuko etxez etxeko arreta hobetzeko; hiru elektrokardiograma eta ekografo baten instalazioa Zangozako arreta espezializatuko osasun zentroan; EUTSI elkarterako babesa, jarduera sozio-sanitarioak eta osasun sustapenekoak ezarri izateagatik berriro Burgin, Izaban eta Erronkarin; eta iragarri du fisioterapiako proiektu pilotu baten hastapena bereziki adineko herritarrak kaltetzen dituzten gaixotasunak artatzeko. Era berean, esan du Lehen Mailako Arretako Planaren neurrietako bat dela langile-taldea egonkortzea. Eta aditzera eman du “familia medikuaren hiru postu daudela” Irunberrin, Zaraitzun eta Izaban “baremazio fasean”, ondorioz, hilabete gutxi barru, hiru osasun zentro hauetan “kontatu ahal izango dute profesional erreferente batekin, jarraipen handiagoa emateko osasun arretari”.

Hezkuntzaren harira, Chivitek bereziki aipatu du Agoitzeko institutu berriaren inaugurazioa; datorren asteartean ospatuko dela 3,5 milioi euroko inbertsio bat egin ondoren. Zentro honek zerbitzua emango die 160 ikasleri eta hartuko ditu ohiko 10 gela, 9 berezi, laborategiak eta irakasleen instalazio berriak. Halaber aipatu ditu diru-laguntza zuzenak, batxilergoko eta LH-ko 74 ikasle Iruñako ikastetxetara joan ahal izan daitezen; batez beste suposatzen dute pertsonako 500 euro.

Chivitek azpimarratu du Mina Muga proiektuaren garrantzia, suposatzen baitu  “bultzada sozio-ekonomiko garrantzitsu bat”, zeren 800 lanpostu zuzen baino gehiago aurreikusten dira meategia martxan jartzen denean eta 1.000 enplegu, eraikuntza fasean.

Turismo alorrean, Lehendakariak gogora ekarri du Nafarroak 61 milioi euro bereganatuko dituela hurrengo hiru urtetan Next Generation funtsen sektorea eragiten duen eraldaketarako, zein bideratuko diren Destinoen Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planaren bidez.

Halaber aipatu du Banda Zabalaren Bigarren Plana, “Pirinioen errebindikazio historiko bat isolamenduaren eta despopulazioaren aurka borrokatzeko”. Honekin aukera eman zaio, legealdiaren hasieratik, banda zabala eskuratzeko aukera duen biztanleriari % 81etik % 99,12ra hedatzeko.

Bestalde, Lehendakariak aipatu du ondarearen hobekuntza, babesa eta balioan jartzea “pertsonak erakartzeko iturri gisa”. Zentzu horretan aipatu ditu Leyre Monasterioko, Erronkariko Julián Gayarre Museoko bisitarien mesederako hobekuntzak, Jaurrieta frontoiko birgaikuntza lanak, Santa Criz de Eslavako aztarnategiko hobekuntzak edo Pirinioetako galtzadaren jarduketak, guztira kostatu direnak 880.000 euro.

Pirinioetako Jarduketa Plana

Bere aldetik, Aierdi lehendakariordeak aipatu ditu bere mintzaldian eskualde honetako bere departamentutik garatzen ari diren ekimen nagusiak: lurraldea dinamizatzeko Pirinioetako Jarduketa Planaren hasieraketa eta, bestetik, hiri birgaikuntzarako planak, ELENA programaren bitartez, egoitza parkearen birgaikuntza energetikoa sustatzeko edo etxebizitza sustatzeko hutsik dauden eraikinak berreskuratzeko.

Hiri birgaikuntzarako jarduketen harira, gogorarazi du Nafarroako Gobernuak duela gutxi izenpetu zituela Zangozako hala nola Aurre Pirinioetako udalekin aholkua emateko eta birgaikuntza energetikoaren proiektuak tramitatzeko estaldura emateko kolaborazio hitzarmenak, “aurrekaririk gabeko proiektu bat egoitza parkeak birgaitzeko eta trantsizio energetikoa bultzatzeko, zeinek energiaren aurrezkia eta bere biztanleen bizi-kalitatea hobetzen dituen, baita bere hiri-inguruneak ere”, arbuiatu du.

Gainera, gogorarazi du Pirinioetako Jarduketa Plana tarteko, Exekutiboak  eremu honen lurraldeko garapen jasangarria sustatzen duela diru-laguntzen lerro ezberdinen deialdia dela medio, 2 milioi eurotik gorako inbertsio batekin, zeinek ekintzailetza bultzatuko duten enplegua sortzera bideratutako proiektu edo inbertsio berriak abian jartzearekin eta, ondorioz, biztanleriaren finkapena edo zerbitzu ezberdinen hobekuntza lortuz. 

Elkarrizketarako Hitzaldia

Nafarroako Gobernuak, Chivite Lehendakaria buru izanik, Elkarrizketarako Hitzaldiaren edizio berri bati ekin dio foru Exekutiboa eta tokiko entitateen artean, hainbat udalerritan saio ezberdinak garatuz. Helburua da gobernantza mota orotako printzipio instituzionaletako bat sustatzea: gizarte eta lurralde kohesioa aurrerapenerako palanka bezala kontsideratzea