2022ko urriaren 25a

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak eta Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzak hitzarmen bat sinatu dute Nafarroan “Hormigoizko mugak” proiektua garatzeko

Bileran, San Kristobal gotorlekuaren inguruan lantalde bat eratzeko proposatu dio Ollo kontseilariak Estatu Idazkariari
Hiritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo eta Memoria 
Demokratikoko Estatu idazkari Fernando Martínez.
camera_alt Hiritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo eta Memoria Demokratikoko Estatu idazkari Fernando Martínez.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok eta Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaria den Fernando Martinezek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Madrilen, Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza, Gorteekiko Harreman eta Memoria Demokratikoaren Ministerioak “Hormigoizko mugak” izeneko proiektua garatzen jarraitzeko konpromisoa hartzeko. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak bultzatutako proiektu horren helburua da frankismoan zehar Nafarroako Pirinioetan eraikitako defentsa-egiturak berreskuratzea. Sinatzeko ekitaldian, halaber, San Kristobal gotorlekuaren inguruan proiektu bat eratzea proposatu du Ollo kontseilariak. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)