2023ko urtarrilaren 18a

Nafarroako Gobernuak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako borrokari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du

Arau honi esker, Nafarroak araudi-esparru egokia izango du arrazakeria eremu publiko guztietan prebenitzeko eta diskriminazioaren aurrean babes-sistema bat eskaintzeko
videocam El gobierno aprueba el proyecto de ley de lucha contra el racismo y la xenofobia collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, un acuerdo por el que se aprueba el proyecto de Ley Foral de lucha contra el Racismo y la Xenofobia, que será remitido al Parlamento de Navarra para su debate y posterior aprobación. Esta norma pretende complementar el Plan de Lucha contra el Racismo y la Xenofobia de Navarra 2021-2026, ya en marcha ya desde marzo de 2022, y en especial dota a la Comunidad Foral de un marco normativo adecuado para prevenir el racismo en todos los ámbitos públicos y civiles, así como ofrecer un sistema de protección a aquellas personas que sufren la xenofobia y la discriminación.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako borrokaren inguruko Foru Legearen proiektua onartzen duen akordioa onartu du, eta Nafarroako Parlamentura bidaliko dute, han eztabaidatu eta, ondoren, onar dezaten. Arau honen asmoa Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko 2021-2026 Planaren osagarri izatea, 2022ko martxoaz geroztik abian denarena, eta Foru Komunitateari araudi-esparru egokia emango dio bereziki, arrazakeria eremu publiko eta zibil guztietan prebenitzeko nahiz xenofobia eta diskriminazioa jasaten duten pertsonei babes-sistema bat eskaintzeko.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santos jaunak lege honen ageriko garrantzia nabarmendu du “zein estatu eta Europa esparruan aitzindaria izanik” Nafarroa, diskriminazioaren kontrako arloan, legedi europarren eta Europako Kontseiluko gomendioen abangoardian jartzen duen.

“Arrazakeria eta Intolerantziaren kontrako Europako Batzordeak sarritan aipatu izan du arraza-bazterketa eta bere prebentzio gabezia hertsiki lotuta dagoela diskriminazioaren aurkako legedi eraginkor baten gabeziarekin. Hori dela-eta, sistematikoki gomendatzen ditu diskriminazioaren aurkako lege zehatz eta osatuak, zuzenbidearen esparru orotako xedapenekin, zeinetan barne hartzen diren hezkuntza, zerbitzu publikoetarako sarbidea, teknologia, enplegua, etxebizitza bezalako esparruak; horietan, prebentzioaz haratago, xenofobiaren aurrean babesteko mekanismoak artikulatuko dira”, arbuiatu du Santos kontseilariak.

“Jarduketa esparru honetan eta ekintza positiboaren ikuspegitik garatuko da, beste behin ere, Nafarroako Gobernuak bizikidetza baketsuarekin eta Giza Eskubideetan oinarritzen den gizarte kohesioarekin duen konpromisoa sendotzen duen foru lege hau”, arbuiatu du Santosek, eta halaber agerian jarri du “lege honek izan duen partaidetza nabarmena”. “Lege proiektuaren elaborazioak laneko hilabete luzeak eskatu ditu, gizarte kolektiboen eta pertsona migratzaileen eta arrazakeria jasan izan duten kolektiboen nahiz elkarteek egin dituzten ekarpenen eta ikuspegien eskutik, izan ere, egunero diskriminazioa eta bere ondorioak jasan eta gainditzen dituztenak dira. Bestalde, proiektu honen idazketa Nafarroako Gobernuaren departamentuen arteko lankidetza hestuarekin burutu da, lege honek zeharkakoa izan behar duelako”, erantsi du.

Bestalde, Santos kontseilariak nabarmendu duenez, foru legezko proiektu honek 2019-2023 bizikidetza, berdintasuna, berrikuntza eta aurrerapena lortzeko programa-akordio batean aurreikusiari erantzuten diola. Akordioan ekintza legislatiboaren nahiz gobernu jardueraren bektore nagusietako bat bailiran xedatu dira, "desberdintasunen aurkako borroka, Nafarroako gizarte pluralaren berdintasuna eta bizikidetza".

Arrazakeria eta Xenofobia arloen Arreta Bulegoa

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak prentsaurrekoan adieraziari jarraiki, legearen saiakera handienak prebentzioan egingo badira ere, kontzientziatze neurrien hala nola esparru honetako profesional publikoak arlo honetan prestatzearen gainean —Osasuna, hezkuntza edo operadore juridikoak—, halaber ekintza zehatzak kontenplatzen ditu, kasu Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nafarroako Kontseilu bat eratzea, zeinek zainduko duen lege hau betetzea eta politika publiko oro beti ikuspegi inklusibo batekin egokitzea. Baita Gobernuko eta Administrazio Publikoetako ekintzak ikuskatzea ere, edonolako esparrutan, diskriminatzaileak izan litezkeen jarrerak saiheste aldera.

Foru lege honek aurreikusten dituen aurreikuspenen baitan, Nafarroako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren arloko Arreta Bulego bat sortzea dago, zeinek zerbitzu publiko nahiz doako bat eskainiko duen etnia edo arraza jatorriko diskriminazio motaren bat jasaten duten edo jasan duten pertsonentzat arreta integrala bermatzeko, genero ikuspegia edo intersekzionalitatea kontuan hartuta, esku-hartze neurriak finkatuz biktimen prebentzio, detekzio, babes eta ordainerako esparru sozio-hezitzailean, aholku juridikoa nahiz arreta psiko-soziala emanez. Zerbitzu honek, asistentzia eta babesa ematez gain, etorkizuneko ekintza eta plan publikoak ebaluatu eta ebaztea ahalbidetuko du, arrazakeria gertakarien gaineko informazioa eta datuak eskaintzeagatik.

Gainera, lege honek, ordain mota hauen bitartez, Justizia Errestauratiboaren ikuspegi nabarmena du zeren ez dira zigor eran gauzatuko, aldiz, Nafarroako Gobernuak Justizia Errestauratiboaren mekanismoen erabilera sustatuko du, arrazakeriaren eraginen harira eginiko prebentzio eta ordainerako erreminta nagusi modura eta ahalbidetuko ditu, oro har, erkidego izaerako bitartekotza eta praktika errestauratiboak, dagokion erregulazioan xedatuari jarraiki.

Herritar Ijitoak eta Adimen Artifiziala

Neurri hauetaz haratago, etorkizuneko legearen berezitasun batzuk nabarmendu ahal dira, esaterako herritar ijitoen aintzatespena jasotzen duen berariazko aipamena, izan ere, “Nafarroako Gobernuak egiaren eta adiskidetzearen aldeko prozesu bat bultzatuko du zeinetan ordain politika zehatz, neurgarri eta ebaluagarriak finkatuko diren”.

Bestalde, Santos kontseilariaren esanetan, legean parametro berritzaileak aipatzen dira, esaterako diskriminazio digitala, zein gauzatu ahal den modu telematikoan soilik ebatzi litezkeen prozesu administratibo zehatz batzuetarako sarbiderik izan ezean, edo adimen artifizialen gaineko etorkizuneko lanketa batean.

Beraz, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren iritziz, foru Administrazioak lege honen bidez, Nafarroako erakundeetan toki, udal eta autonomia mailan finkatutako algoritmo sistemen eta adimen artifizialen gardentasun eta hedapen teknikoa bermatuko ditu, horiek trazagarriak, ulergarriak eta egiaztagarriak izan daitezen.

“Bestalde, adimen artifizialaren erabilerengatik kaltetutako gizarte zibilaren partaidetza bermatuko da, helburua izanik erakunde hauek iritzia ematea desberdintasunak sortzeko eta/edo diskriminatzaileak izateko ekarpenak egiten dituzten sistemen erabilera aldatu eta ezeztatzeko egokitasunari buruz. Azken finean, xedea da teknologian, plataformetan hala nola adimen artifizialekin eginiko interakziotan foru administrazioarekin operatzen duten adimen artifizialekin aurreiritzia sustatzen duten hizkuntza haiek prebenitzea eta gutxiengoak baztertzearen aldeko algoritmorik ez egotea”, arbuiatu du Santosek