2022ko apirilaren 13a

Nafarroako Gobernuak 115,7 milioi euro ordaindu dizkie gaur toki entitateei, haien funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak finantzatzeko

Udalak finantzatzeko eredu berriari jarraituz egiten den lehen ordainketa da; Transferentzia Arrunten Funtsaren zenbatekoa 258 milioi eurora igo da 2022an toki erakundeen funtzionamendu gastuak ordaintzeko

Nafarroako Gobernuak 115,79 milioi euro ordaindu dizkie gaur toki entitateei, haien eguneroko funtzionamendua eta herritarrei ematen dizkieten zerbitzuak finantzatzeko. Toki entitateek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren lehen ordainketa da, Udalak finantzatzeko eredu berriari jarraituz. Nafarroako Parlamentuak martxoaren 17an onetsi zuen finantziazio eredu berria, eta apirilaren 1ean sartu zen indarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)