2022ko maiatzaren 20a

Aintzatespenak eta 2022ko Bikaintasunaren Nafarroako Saria deitu dira eta enpresen zein erakundeen kudeaketaren etengabeko hobekuntza saritzen dute

Enpresa interesdunek diagnostiko-faserako edo kanpo-ebaluaziorako sarbidea eska dezakete eremu horretan egindako aurrerapenak baliozkotzeko.
Ezkerretik eskuinera, Izaskun Goñi zuzendari nagusia eta Marino Barasoain 
Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioko zuzendari kudeatzailea sinaduraren 
unean.
camera_alt Ezkerretik eskuinera, Izaskun Goñi zuzendari nagusia eta Marino Barasoain Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioko zuzendari kudeatzailea sinaduraren unean.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak eta Bikaintasunerako Nafarroa Fundazioak Bikaintasunaren Nafarroako Sariaren hogeita bigarren edizioa antolatu dute. Golardo horren helburua da ahalik eta enpresa gehienek, bereziki ETEek, lehiakortasuna eta emaitzak hobetzea, kudeaketa hobetuz.

Etengabeko hobekuntzaren bideari ekin nahi dioten enpresek, Kudeaketa Aurreratuaren eredua edo EFQM2020 aukeratu badute ere, diagnostikoa eskuratzeko eskaera 2022ko irailaren 16a baino lehen Bikaintasunerako Nafarroako Fundaziora bidali beharko dute.

Kanpo-ebaluazioa egin nahi duten eta kudeaketa-maila handiena duten enpresa edo erakundeen kasuan, eskaerak egiteko epea 2022ko ekainaren 10ean amaituko da. Hala ere, uztailaren 1era arteko epea izango dute EFQM2020 memoria edo Kudeaketa Aurreratuko gida entregatzeko.

Izaskun Goñi Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak eta Marino Barasoain Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioko zuzendari kudeatzaileak onartu dute sarien edizio berri hau. Fundazioak antolatzen eta kudeatzen ditu sariak eta aintzatespenak. Golardo horiek EFQM2020 zein Kudeaketa Aurreratua ereduen bidez enpresen eta erakundeen kudeaketa ebaluatzen dute.

Sarirako hautagai diren enpresa eta erakundeen balorazio-prozesuaren garapena antzekoa da bi ereduetan. Diagnostiko batekin hasten da, eta kanpoko ebaluazioa zehazten duten beste hiru mailek jarraitzen diote. Horiek guztiak Fundazioko Ebaluazio Klubeko boluntario eta profesionalek egiten dituzte. Prozesua egin eta ebaluazio-taldearen txostena jaso ondoren, ebaluatutako enpresek eta erakundeek lau kudeaketa-mailetako bakoitzari dagozkion aintzatespenak jasoko dituzte, eta hiru urteko indarraldia izango dute.

Parte hartu nahi duten erakunde eta enpresek sarien deialdiaren oinarriak eta jarraibide teknikoak kontsulta ditzakete  http://www.qnavarra.com/ -en.