2022ko urtarrilaren 26a

Pirinioetako Planarekin lotutako ekintzetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Aurten egingo diren sei deialdietatik lehenengoa da, eta bi milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da lurraldea dinamizatzeko

Pirinioetako eskualdeetako toki entitateek  Pirinioetako Planari lotutako ekintzak gauzatzeko laguntzak eskatu ditzakete. Aurten egingo diren bost deialdietatik lehenengoa da, eta 1.425.000 euro erabiliko dituzte lurraldea dinamizatzeko. Aurreko urtean hiru urtean behin esleitutako diru-laguntza gauzatzeko aurreikusitako 600.000 euroei milioi euro gehiago inbertituko zaizkie urtean.

Laguntzen gaineko deialdi guztiak Nafarroako Gobernuaren Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak Lursarea Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Nafarroako agentziarekin eta Cederna-Garalur toki garapenerako taldearekin eta Pirinioetako Mahaiarekin lankidetzan zuzentzen dituen Pirinioetako Planaren baitan sartzen dira. Helburua da Plan honen baitan jasotzen diren ekintzak garatzea eta eremuaren garapena lortzea, baita lurraldean garatzen diren proiektuak babestea ere, horretarako beharrezko baliabideak emanez.

Deialdiari bidea emango dioten diru-laguntzetako lehena gaur eman da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion aurkezpen epea bihartik otsailaren 25era artekoa izango da. 90.000 euro erabiliko dira pertsonalaren, asistentzia teknikoaren, jardueren azpi-kontratazioaren, publizitate edo hedapenaren, argitalpenaren, materialaren, lekualdatze kolektiboen edota euren burua zaintzeko gaitasuna ez duten pertsonen arretatik eratorrien gaineko gastuak ordaintzeko. Proiektuak aurtengo urtarriletik azaroaren 5era bitartean exekutatu behar dira.

Banakako eran aurkeztutako proiektuak diruz laguntzeko diru kopuru maximoa 15.000 eurotan finkatzen da eta 20.000 eurotan toki entitate ezberdinen arteko kolaborazio proiektuetarako.

Aurreikusitako lau deialdiak
Gaur argitaratutako deialdia lehena da Pirinioetako Planaren baitan aurreikusi diren bosten artean. Hurrengo hilabetetan argitara emango diren laurak honakoak dira:  

Irabazi asmorik gabeko elkartetara zuzendutako ekintzetarako 65.000 euroko diru-laguntzak.

“Piribizi” programan pertsona fisikoei etxebizitza eskuratzea errazteko 70.000 euroko laguntzak.

Diru-laguntzak toki entitatetarako, 260.000 eurokoak, etxebizitza eta enplegua uztartzen dituzten proiektuetatik eratorritako inbertsiotarako.

Oreka eta ekitatea xede duten lurralde proiektu berrien finantzaketara bideratutako diru-laguntzak, ekonomia berdea eta/edo digitala sustatzen duten haientzat, ekintzailetzaren eta mikro-enpresen bitartez, 940.000 euroko balioagatik.

Lau deialdi hauei eransten zaie joan den urtean ebatzitako eta toki entitatetara bideratutako inbertsiotarako hiru urtez behingo laguntza, 600.000 euroko inbertsio bat dakarrena ekitaldi honetarako, kopuru berdinekoa izanik hurrengorako.