2021ko azaroaren 10a

Aspace, Osasuna eta Gil Jaurena kirurgialari kardiakoa, Nafarroako Urrezko Domina 2021erako hautagaiak

Nafarroako Gobernuak azaroaren 17an jakinaraziko du Foru Komunitateko saririk handiena zein erakundek edo pertsonak jasoko duen
videocam Aspace, Osasuna y el cirujano cardiaco Gil Jaurena, candidaturas a la Medalla de Oro de Navarra / Nafarroako Urrezko Domina 2021 collections Irudi galeria

La asociación Aspace, el Club Atlético Osasuna y el cirujano cardiaco baztanés Juan Miguel Gil Jaurena optan a la Medalla de Oro de Navarra / Nafarroako Urrezko Domina 2021. El Gobierno de Navarra, en su sesión de hoy, ha conocido las candidaturas propuestas por el Jurado del premio, y dará a conocer la galardonada el próximo 17 de noviembre.

La candidatura escogida recibirá el galardón de manos de la Presidenta de Navarra, María Chivite, en el acto institucional principal de celebración del 3 de diciembre, Día de Navarra.

Aspace Elkartea, Club Atlético Osasuna eta Baztango Juan Miguel Gil Jaurena kirurgialari kardiakoa dira Nafarroako Urrezko Domina 2021erako hautagaiak. Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, sariaren epaimahaiak zein hautagai proposatu dituen jakin du, eta saria norentzat izango den datorren azaroaren 17an emango du jakitera.

Hautatutako hautagaitzak Nafarroako Lehendakari Maria Chiviteren eskutik jasoko du saria, abenduaren 3an, Nafarroaren Egunean, egingo den ekitaldi instituzional nagusian.

2021 honetan, laugarren edizioa beteko du sariak, eta, aurten ere, hautagaiak aurkezteko proposamena herritar guztiei irekita dago, eta norberaren izenean edo erakunde baten ordezkari gisa egin dezakete proposamena Nafarroak ematen duen saririk handiena emateko, gizartea hobetzen, balio demokratikoak sendotzen eta Foru Komunitatea kanpoan proiektatzen laguntzeagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate eta kolektiboei.

Epaimahaiaren lehendakaria Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria den Javier Ramirez izan da, eta berak nahiz epaimahaia osatzen duten gainerako pertsonek hautagaitzen inguruan ondorengoak nabarmendu dituzte: “jarduera eredugarria, pertsonala nahiz kolektiboa; gizartearen balio demokratikoetara egindako ekarpena; eta ekintzak bultzatzea, solidaritatean eta herritarren onerako egindako lanaren barruan”, besteak beste.

Hautagaiak

Aspace Elkarteak (Garun Paralisia eta Antzeko Desgaitasunak dituzten Pertsonei laguntzeko Nafarroako Elkartea) aurten 50 urte beteko ditu, eta hautagaitza herri hauetako Udalek proposatu dute: Agoitz, Baztan, Bera, Zizur Zendea, Lesaka, Noain (Elortzibar), Orreaga eta Iruña.

Eskaera-idatzian, “pertsona horiek gizartean ahalik eta gizarteratze eta laneratze handiena lortzeko konpromisoa nabarmendu dute, ingurune normalizatu batean egin ezin diren beharrak betetzeko ordezko ibilbide batekin. Modu horretan, pertsona guztiek beren garapen pertsonak eta sozial handiena lortzen dute”.

Club Atlético Osasunari dagokionean, aurten ehun urte beteko ditu, eta Xota Kirol Klubak aurkeztu du hautagaitza. Proposamenean azpimarratu du “kirol-eremuaz haratago, erakundeak duen jarduerarekin gizartearen balio demokratikoak bultzatzen dituela, Nafarroako gizartea osatzen duten sentsibilitate ezberdinen arteko topagune izanik”.

Bestalde, Juan Miguel Gil Jaurena doktorearen (Elizondo, 1963) hautagaitza, Madrilgo Gregorio Marañón Ospitaleko Haurren Bihotz Kirurgiako burua, Miren Jaione Ustarrozek proposatu du, beste 800 pertsonak nahiz “Pequeña Guerrera y sus familias” kardiopatiak dituzten haurren Nafarroako Elkarteak eta Espainiako Kardiologia Elkarteak babestuta.

Proposamenak nabarmentzen duenez, Gil Jaurena doktoreak bihotzeko lehen transplantea egin zien Europan odol-bateraezintasuna duten haurrei edota mundu-mailan lehen transplantea asistolian (geldituta) zegoen bihotz batena, odol-bateraezintasunarekin, eta, horrela haur goiztiar baten bihotza berpiztea eta arrakastaz ezartzea lortu zuen.