2021ko uztailaren 29a

Eskubide Sozialetako Departamentuak 700.000 euro bideratu ditu COVID-19ak Enplegu Zentro Berezietako diru-sarreren beherakadan izan dituen ondorioak arintzeko

Nafarroan, 16 zentrok 2.150 pertsonari ematen diete lana, eta horietatik % 84k desgaitasun-maila bat dute
videocam En Navarra existen 16 centros que dan empleo a 2.150 personas, de las que un 84% tienen algún grado de discapacidad collections Irudi galeria

El Departamento de Derechos Sociales, a través del Servicio Navarro de Empleo-Nafar Lansare, destinará 700.000 euros a paliar los efectos del COVID-19 en la caída de ingresos provocada en los 16 Centros Especiales de Empleo (CEE), en los que trabajan 2.150 personas, de las que un 84% tiene algún grado de discapacidad.

Eskubide Sozialetako  Departamentuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, 700.000 euro bideratuko ditu 16 Enplegu Zentro Berezietan (EEE) izandako diru-sarreren beherakadan COVID-19ak izan dituen ondorioak arintzeko. Zentro horietan 2.150 pertsonak egiten dute lan, eta horietatik % 84k desgaitasun-maila bat dute.

Deialdiaren helburua, zein abuztuaren hasierako NAO-n argitaratuko den, 2020ko martxoa eta abendua arteko hilabetetan zentro hauetan zerbitzuak eman dituzten desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak bistaratzen eta mantentzen laguntzea da.

Bi diru-laguntza modalitate kontenplatzen ditu, bateraezinak direnak. Edo bestela Enplegu Zentro Berezietarako soldata kostuen portzentaje bat diruz lagunduko da, betiere bere plantillak, hein batean edo bere osotasunean, 2020ko martxoaren 16 eta abenduaren 31 artean uneren batean ERTE egoeratik kanpo egon badira, edo diru-laguntza bat 2020 ekitaldian zergei dagokienez izandako emaitza negatiboen arabera.

Diru-laguntzaren zenbatekoa eta diruz lagundu ahal diren gastuak

Lehenengo kasurako laguntza eskatzen bada, diru-laguntza Enplegu Zentro Berezietako desgaitasuna duten pertsonei dagokien soldataren kostuari dagokio, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 10aren baliokidea den kopuru batengatik, lanean emandako jardunaldiarekiko proportzioan, 2020ko martxoak 16 eta abenduaren 31 arteko egunetan zehar, betiere pertsona ERTE egoeran egon ez bada.

Kalkulu honetatik kanpo geratzen dira Lanbide Arteko  Gutxieneko Soldataren (LAGS) % 75a dagoeneko diruz lagunduta duten pertsonak zeren xedatuaren arabera, desgaitasuna duten pertsonen enplegurako laguntzek, soldatako diru-laguntzen modura, diruz lagundu ahal diren kostuen % 75a ezin dute gainditu.

Bigarren kasuan, diru-laguntza hori Enplegu Zentro Bereziak 2020 ekitaldian izan dituen zergekiko emaitza negatiboari dagokionez % 80koa izango da, gehienez 180.000€-koa izanik.

Bere aurrekontua orekatzera bideratutako konpentsazio ekonomikoak

Laguntza mota hauek 2012ko apirilaren 4ko Nafarroako Gobernu Hitzarmenean kontenplatuta daude, zeinen arabera Enplegu Zentro Berezien erabilera publikoa eta ezinbestekoa dela deklaratzen den. Hitzarmen horrek Nafarroako Administrazio Publikoarekin aldebiko hitzarmenak izenpetu ahal izateko aukera dakar, bere aurrekontua orekatzera edota aipatutako erabilera publikoaren eta ezinbestekoaren baldintza hori betetzera bideratutako konpentsazio ekonomikoak jaso ahal izateko.

2020ko lehen seihilekoan zehar gertatutako ekoizpen jardueraren etenaldiak, alarma egoeraren aldarrikapenagatik, hainbat sektoreko murrizketa sanitarioek eta lana garatzeko eskatutako prebentzio neurri garrantzitsuek, enpresa gehienetako negozio bolumenaren murrizketa garrantzitsu bat eragin dute. Egoera honek okerrera egin du Enplegu Zentro Berezietan, zein krisi sanitario eta ekonomiko honen ondorioz bereziki kaltetuak gertatu diren.

Erakunde hauen berezitasunak, langileek agindutako lanak garatzeko dituzten zailtasunek, bereziki murrizketa sanitarioekin, hala nola bere merkatu-hobi urriek, bere jardueraren mugaketa eta are etenaldi betea eragin dute, ondoriozko kalte ekonomikoarekin, eta bere etorkizuneko bideragarritasun ekonomikoa arriskuan jarriz.

2020ko martxoaren 16tik abenduaren 31ra arte, enpresa ugaritan gertatu den bezala, Enplegu Zentro Bereziek ere ERTE egoera jasan dute aldi horretan zehar. Hala ere, hobetsi dute bertatik desgaitasuna duten pertsona langileak erreskatatzea, eta krisi sanitario honek bere kontuetan eragina izan du.

Pandemiak Enplegu Zentro Berezien ekoizpen jardueran eragin duen inpaktu ekonomikoa arintzeko, Nafar Lansare Zerbitzutik deialdi honen bitartez babesten da erakunde hauen bideragarritasuna, arinduz hein batean bere galerak edo bestela diruz lagunduz soldaten portzentaje bat, horrela bere lanpostuak mantentzea bermatuz.

Gorantz ari den sektore bat solidaritate eta enplegu konpromiso irmoarekin

Foru Komunitatean existitzen diren 16 CEE-tan gaur egun 2.146 lagun ari dira lanean; horietatik % 84ak desgaitasun mailaren bat jasaten du, ondorioz, pertsona hauen lan-txertaketarako bitarteko nagusiena dira. Bestalde, azken urteotan modu esanguratsuan hedatu den ekonomia sozialaren sektore bat ere bada.

2021ean, orain antolatzen diren laguntzez haratago, zentro hauek Eskubide Sozialen Departamentuko diru-laguntza lerro ezberdinekin kontatzen dute, guztira zenbatekoa 14,6 milioi eurokoa izanik.

Sortutako enpleguari dagokionez, 2015. urtetik egundaino, zentro hauetan lanean ari diren desgaitasuna duten pertsonen kopurua % 20 hedatu da. Era berean, hura babesteko aurrekontu publikoa ia % 100 hedatu da, hein handi batean sektorearen lan-baldintzen hobekuntzara dedikatuz, zeren bere soldatak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren hedadurarekin lotuta daude.

Mirian Marton SNE-NL Zerbitzuko zuzendari gerenteak adierazi du “2020an Enplegu Zentro Berezien jokabideak agerian jarri duela, modu adierazgarrian, zentro hauen enpleguarekiko konpromisoa. Joan den urtean zehar –adierazi du- une jakin batzuetako jardueraren etenaldia gertatu arren, diruz lagundutako enplegua % 1,6 hedatu zen enplegu jaitsiera orokorraren testuinguru batean”.

“Funtsezkoa iruditu zaigu COVID-19aren krisiaren ondoren zentro hauen ikusgarritasuna babesteko ezohiko esfortzu bat egitea. Zeregin erabakigarria betetzen dute desgaitasuna duten pertsonen enplegu inklusiboan eta ekonomia sozialean, ezberdintasun sozialak murrizteko ekarpena eginez”, azpimarratu du.