Ohiko galderak

Argitu itzazu liburutegietako zerbitzuei buruzko zalantzak

Liburutegiko txartela (irakurle-txartela)

Zer behar dut liburutegiak erabili ahal izateko?
Libre da liburutegietan sartzea, baina materiala maileguan hartu edo ordenagailuak erabili nahi badituzu, Nafarroako Liburutegietako txartela beharko duzu

Nola eskuratzen ahal dut txartela?
Liburutegietan edo intenet bidez. 14 urtetik beheitikoendako, baimenaren inprimakia ere aurkeztu beharko da, aitak, amak edo tutoreak sinatuta, baita baimena ematen duen horren NANaren edo antzeko agiriren baten fotokopia ere.  

Zer dokumentu behar ditut txartela egiteko?
NANa, edo nortasun pertsonala legez egiaztatzen duen beste edozein agiri. Adin txikikoentzat beharrezkoa da aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena. Jatorrizko agiria aurkeztu behar da, indarrean egon dagoena 

Norako balio du txartelak?
Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko txartelak Nafarroako liburutegi publiko guztietarako balio du, baita liburutegi espezializatuetarako eta udal liburutegietarako ere (zein bere baldintzen arabera). Online-zerbitzu guztietara sartzeko ere balio du.  

Zenbat balio du?
Doakoa da. Galdu edo hondatzen bada, 5 € tasa ordaindu beharko da beste txartel bat eskuratzeko. 

Txartelak aukera ematen dit Nafarroako zeinahi liburutegitako liburuak hartzeko?
Bai. Txartel bakarra dago Nafarroa osorako. Mailegua non hartu den, liburutegi horrexetan itzuli beharko da dokumentua.  

Haurrendako txartelarekin helduendako materiala har dezaket?
Ez, baina helduendako txartelarekin haurrendako dokumentuak eraman ditzakezu.  

Atzerrian bizi naiz: txartela izan dezaket?
Bai. 

Eska ezazu liburutegiko txartela

Liburutegien ordutegiak eta helbideak

Sareko liburutegiek bi ordutegi dituzte: udako ordutegia (goizez bakarrik,  ekainaren 15etik irailaren 15era) eta neguko ordutegia (irailaren 16tik ekainaren 14ra).  

Zer liburutegi daude zabalik larunbatetan?
Nafarroako Liburutegia eta Iruña-Civicanekoa, goizez bakarrik.

Zer liburutegi daude zabalik goizetan?
Nafarroako Liburutegia, San Frantziskokoa eta Civicanekoa, Iruñean, eta Barañaingoa, Burlatakoa, Lizarrakoa, Tafallakoa, Zizurkoa, Noaingoa eta Arangurengoa.

Badago ordutegi berezirik?
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6a arte, liburutegi   asko goizez bakarrik daude zabalik. Herriko jaietan ere, egun batzuetan ordutegi bereziak egon ohi dira.

Kontsultatu liburutegi bakoitzaren ordutegia

Dokumentuen mailegua, mailegualdia luzatzea eta erreserba

Zenbat liburu, aldizkari eta ikus-entzunezko har ditzaket maileguan?
Erabiltzaile bakoitzak bere liburutegitik maileguan har ditzake:

  • 3 liburu, 21 egunetarako gehienez (mailegualdia luzatu daiteke)
  • 4 ikus-entzunezko, soinu-dokumentu edo dokumentu elektroniko, 7 egunetarako gehienez,

Liburutegien sare osoan, honenbeste dokumentu har daitezke aldi berean:

  • 7 liburu, 21 egunetarako gehienez (mailegualdia luzatu daiteke),
  • 6 ikus-entzunezko dokumentu, soinu-dokumentu edo dokumentu elektroniko, 7 egunetarako gehienez ere.

Eska dezaket maileguan sareko beste liburutegi batean dagoen libururen bat?
Bai, liburutegien arteko maileguak egin daitezke eta horrek aukera ematen die erabiltzaileei dokumentuak maileguan hartzeko sareko beste edozein liburutegi publikotatik, halakoak beren liburutegian ez badaude. Material batzuk, beren ezaugarriak direla-eta, ezin dira zerbitzu honen bidez mailegatu. Liburutegi espezializatuekin ez dago liburutegien arteko mailegurik. Kontsulta ezazu gida hau eta erabilera-araudia.

Luzatu dezaket maileguan ditudan dokumentuen mailegualdia?
Bai, bi aldiz, betiere inork erreserbatu ez baditu edo mailegualdia jadanik amaitu ez bada. Ezin dira luzatu ikus-entzunezkoen, aldizkarien eta oposizioetako gaitegien mailegualdiak. Bideo hau lagungarria izaten ahal zaizu

Liburu baten mailegualdia luzatzen saiatzen naiz, eta ezin dut. Zergatik?
Arrazoia hauetakoren bat izan daiteke: mailegualdia bi aldiz luzatu duzulako jada, beste irakurle batek liburua erreserbatu duelako, mailegualdiaren epea amaitu delako edo liburutegiko zure txartelak zehapena duelako.

Noiz luzatzen ahal dut liburu baten mailegualdia?
Mailegua luzatzen ahal da mailegualdiaren azken bost egunetan. Lehenago saiatzen bazara, edo mailegualdia amaituta ondoren, ezin izanen duzu mailegualdia luzatu. Kontuan izan: beste norbaitek liburua erreserbatu badu, ezin izanen duzu mailegualdia luzatu.

Liburutegi bateko dokumentu bat beste liburutegi batean itzul dezaket?
Ez. Dokumentua zer liburutegitan hartu duzun, hantxe itzuli behar duzu beti.

Dokumentu bat atzerapenez itzultzen badut, zer gertatzen da?
Atzerapenez itzultzen baduzu, ezin izanen duzu ez mailegu-zerbitzurik ez liburutegi publikoetako gainerako zerbitzuak erabili zenbait egunez: dokumentu bakoitza itzultzen zenbat egun atzeratu zaren, horrenbeste egun  (Adibidez, erabiltzaile batek 5 eguneko atzerapenez itzuli baditu 3 dokumentu, 15 egunez egonen da ezin zerbitzua erabili)

Zer gertatzen da materiala galtzen edo hondatzen badut?
Liburutegiari jakinarazi beharko diozu, eta bertan adieraziko dizute zer egin behar duzun: material berdina eraman, edo besteren bat, galdu edo hondatu duzunaren baliokidea dena.

Erreserbatzen ahal ditut mailegatuta dauden dokumentuak?
Bai, erreserbatzen ahal dituzu mailegatuta dauden liburuak; gehienez ere bi erreserba izan ditzakezu aldi berean. Ezin dira ikus-entzunezkoak eta aldizkariak erreserbatu. 

Zenbat erreserba izan ditzaket aldi berean?
Gehienez ere bi erreserba izan ditzakezu aldi berean.

Nola erreserbatzen ahal dut mailegatuta dagoen materiala?
Liburutegian bertan eskatzen ahal duzu, edo online katalogoaren bidez. Erreserbatu duzun materiala erabilgarri dagoenean, abisatu eginen dizugu.   

Erreserbatzen ahal dira mailegatuta dauden ikus-entzunezkoak?
Ez. Ikus-entzunezkoak ezin dira erreserbatu.

Zenbat egun gordeko didate erreserba?
Hiru egun, aktibatzen den egunetik hasita.

Iradokitzen al diot nire liburutegiari nire intereseko aleren bat eskuratzeko?
Bai. Liburutegietan desiderata esaten diegu iradokizun horiei. Zure liburutegiari proposamena egiten ahal diozu eta hark aztertuko du egokia den eta erosten ahal den.

Ikastetxe, elkarte edo institutuetarako mailegu kolektiboa

Zer da mailegu kolektiboa?
Mailegu hori ikastetxe, elkarte edo institutuetarako da, haien jarduerak garatzeko liburutegiko dokumentu-sorta bat behar dutenerako. Dokumentu gehiago mailegatzen ahal dituzte aldi berean eta epe luzeagoan.

Gehienez ere, zenbat dokumentu har daitezke maileguan txartel kolektiboarekin?
Gehienez ere 50 liburu har daitezke aldi berean, 30 egunez; mailegualdia behin bakarrik luza daiteke, beste horrenbeste egunez, baldin eta liburuak itzultzeko eguna baino lehen eskatzen bada luzapena eta beste inork erreserbatu ez baditu. Bestetik, 10 ikus-entzunezko hartzen ahal dira, 15 egunez.

Nola eska dezaket txartel kolektiboa?
Edozein liburutegi publikotan eska daiteke. Agiri bat aurkeztu behar da eta bertan elkarte, erakunde edo ikastetxeko arduradunak adieraziko du nork duten baimena txartel hori erabiltzeko. Txartelak urtebeteko balioa du. Epe hori iraganik, berriro aurkeztu beharko da txartela erabiltzeko baimenari dagokion agiria, hura erabiltzen segitu ahal izateko.

Interneten erabilera liburutegietan

Liburutegi guztiek dute Internet.

Zenbat denbora erabil dezaket liburutegiko ordenagailu bat?
Egunean 45 minutuz edo ordubetez erabil dezakezu ordenagailua (liburutegiaren arabera), eta astean 7 orduz, guztira.

Erabil dezaket nire ordenagailu pertsonala edo gailu mugikorra liburutegian?
Liburutegi gehienek Wifi dute.

Liburutegietako jarduerak eta instalazioak

Zer jarduera egiten dira liburutegietan?
Liburutegi publikoek hainbat jarduera antolatzen dituzte, hala nola ipuin-kontalariak, irakurketa-klubak, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak…  

Zer liburutegitan antolatzen dira ipuin-kontalarien saioak?
Ipuin-kontalarien saioak eta haurrendako bestelako jarduerak non egiten diren jakin nahi baduzu hemen klikatu.

Jartzen ahal ditut erakusgai nire argazki artistikoak edo margolanak liburutegi publiko batean?
Galdetu liburutegian bertan aukera hori dagoen jakiteko.

Zein liburutegitan daude irakurketa-klubak?
Liburutegi askok antolatzen dituzte irakurketa klubak. Jar zaitez harremanetan interesatzen zaizun liburutegiarekin, eta han esanen dizute zer aukera dituzten eta tokirik ote dagoen.

Erreserbatu daitezke ikasketa-gelak taldean joateko?

Liburuak dohaintzan eman daitezke?
Dohaintzak onartzen ditugu baldin eta bilduma kudeatzeko politikari egokitzen bazaizkio irizpide tekniko hauen arabera: gaurkotasuna, indarraldia, interes orokorra eta gaiaren egokitasuna. Zalantzarik izanez gero, liburutegian galdetzen ahal duzu.

Liburutegien katalogoa Interneten

Etxetik ikus dezaket zer dokumentu dauden liburutegian?
Bai. Bai abarka metabilatzailearen bidez, bai online katalogoaren bidez hau guztia egin dezakezu: liburuak bilatu, zure maileguak ikusi, erreserbak egin, eskaerak egin, eta iruzkinak nahiz iritziak idatzi. Pasahitza ez badakizu, eskatu liburutegian.

Zer egin dezaket online katalogoaren bidez?
Sareko liburutegietan dauden materialak kontsultatzen ahal dituzu eta, zure erabiltzaile datuekin sartzen bazara, beste gauza asko ere bai. Bideoetan azalduko dizugu nola erabil ditzakezun katalogoko zerbitzuak:

  • Ikustea zer dokumentu dauden liburutegietan eta erabilgarri ote dauden.
  • Mailegualdia luzatu eta erreserbak egitea, baldintzak betez gero. Ikusi bideoa.
  • Materiala erosteko proposatzea (desideratak). Iruzkinak egitea. Zure informazio pertsonala eguneratzea. Ikusi bideoa.

Liburutegi digitala: liburu elektronikoak, filmak eta aldizkariak

Liburutegiek 3 plataforma digital dauzkate:

Haietara sartzeko, zure irakurle-txartelaren zenbakia eta pasahitza jakin behar dituzu. Irakurle-txartelaren zenbakia liburutegian eman zizuten txartelean ikus dezakezu eta pasahitza, txartela egitean liburutegian esan zizutena da. Gogoratzen ez baduzu, jarri harremanetan zure liburutegiarekin: identifikatzeko eskatuko dizute eta beste pasahitz bat emanen dizute.

Nola sartzen ahal zara eBiblion?
Zure txartelarekin eta pasahitzarekin zuzenean sartzen ahal zara, baina, erabiltzeko, ezinbestekoa da helbide elektroniko bat lotzea zure irakurle-txartelari eta zehapenik ez izatea.

Nola funtzionatzen du eBibliok?
Plataformaren laguntza-orrian dauzkazu hura erabiltzeko argibide guztiak. 

Zenbat liburu elektroniko eduki ditzaket maileguan?
Gehienez ere bi mailegu eduki daitezke aldi berean, 21 egunetarako. eBiblioko maileguak hartzeko ez dira kontuan hartzen erabiltzaileak Nafarroako Liburutegi Publikoren batetik hartuak dauzkan maileguak.

Zenbat denbora izan ditzaket maileguan dokumentu elektronikoak?
eBiblioko mailegualdia 21 egunekoa da liburu elektronikoetarako, eta 2 egunekoa aldizkarietarako. 

Itzul dezaket liburu elektronikoa mailegualdia amaitu baino lehen?
Bai. Bada aukera maileguak epea amaitu baino lehen itzultzeko. eBiblioren webgunearen bidez edo gailu mugikorretarako aplikazioaren bidez itzul daiteke. Adobe Digital Editions-etik ez dago aukera hori.

Liburu elektronikoen mailegualdia luzatu daiteke?
Ez, ezin da liburu elektronikoen mailegualdia luzatu. Mailegualdia amaitu ondoren, baliabidea ez da zure gailuan erabilgarri egonen.

Liburu elektronikoak erreserba ditzaket?
Bai. Gehienez ere bi erreserba izan daitezke aldi berean. Liburua erabilgarri dagoenean, ohar bat jasoko duzu posta elektronikoz. Orduan, 48 ordu izanen dituzu mailegua berresteko.

Sare sozialak

Youtubeko kanal amankomunaz gain, liburutegi anitzek beren profilak eta kontuak dituzte Facebook, Twitter, Instagram, Pinterest eta beste sare sozial batzuetan.

Kontsulta ezazu zer sare sozial dituen zure liburutegiak