2020ko abenduaren 28a

Baztan-Bidasoa eremuko bost ikastetxek bat egin dute Memoria duten Eskolak programarekin, erbestealdiaren eta mugaren inguruko proiektuak garatuz

Ollo kontseilariak "babesaren muga" eskultura bisitatu du gaur goizean Elizondon, frankismoan erbestera ihes egin zuten pertsonen omenez
videocam Baztan-Bidasoa eremuko bost ikastetxek bat egin dute Memoria duten Eskolak programarekin, erbestealdiaren eta mugaren inguruko proiektuak garatuz collections Irudi galeria

Berako Toki Ona eta Labiaga Ikastola BHI, Elizondoko Elizondo Lanbide Eskola IiP, Lekarozko Lekaroz BHI eta Doneztebe  Mendaur DBHI ikastetxeak Memoria duten Eskolak programaren parte dira, irakasleen prestakuntza sustatzeko eta ikasleen artean memoria belaunaldiz belaunaldi transmititzeko jarduerak egiteko.

Berako Toki Ona eta Labiaga Ikastola BHI, Elizondoko Elizondo Lanbide Eskola IiP, Lekarozko Lekaroz BHI eta Doneztebe  Mendaur DBHI ikastetxeak Memoria duten Eskolak programaren parte dira, irakasleen prestakuntza sustatzeko eta ikasleen artean memoria belaunaldiz belaunaldi transmititzeko jarduerak egiteko.

Nafarroako Memoriaren Institutuak 2016an abian jarritako programaren barnean, hainbat proiektu  garatu dira azken urteetan Baztan-Bidasoako eskualdean, erbestealdian eta "muga gotortua" izenekoaren memoria berreskuratzean oinarrituta, zonaldeko bunkerrak berreskuratuaz.

Ikastetxe horiek sartuta, Erratzuko bunkerrarekin eta eskualdeko erbestearekin loturiko proiektuak landuko dituzte Elizondo Lanbide Eskola IIPk eta Lekaroz BHIk. Berako Toki Ona BHIk, berriz, “Bidasoako erbesteratuen erakusketa” programa garatuko du, Gerra Zibilaren ondoren eta Bigarren Mundu Gerran zehar Frantzian eta Alemanian kontzentrazio-eremuetara deportatu zituzten pertsonen inguruan.

Bestalde, Berako Labiaga Ikastolak memoria historikoa belaunaldi gazteengana gerturatu nahi du, Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikasleekin lan eginaz. Laster, Doneztebeko Mendaur DBHIk programarekin bat egingo du, eta proiektua emakumearen errepresiora bideratuko du, Juana Josefa Goñi Sagardíaren memorian oinarrituta. Emakume hori erail zuten haren zazpi seme-alabetako seirekin batera, eta gorpuak Gazteluko leizera bota zituzten, Donamarian.

Ikastetxe berrietako zuzendaritzak gaur goizean bildu dira Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollorekin Bertizko Jauregian. Bertan izan dira, baita ere, Igor Arruabarrena Rezola, Toki Ona BHIkoa; Mikel Iriarte Antxorena, Elizondo Lanbide Eskola IIPekoa; Iñaki Beltrán Gallego, Lekaroz BHIkoa; Maite Elgorriaga Errandonea, Labiaga Ikastolakoa; eta Bihotz Unanua, Mendaur DBHIkoa. Ekitaldian izan dira, halaber, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusia, Martin Zabalza, eta Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria, Josemi Gastón.

Ekitaldian zehar, Ollok nabarmendu du ekitaldian parte hartu dutenak batzen dituela “memoria kritikoa gure hurrengo belaunaldiak prestatzeko erreminta onena dela uste izatearen iritzi sendoak”. Gizarte honek, esan du, “jakin badaki iraganari modu kritikoan begiratzen, hain traumatikoak diren gertakariekin lan egiten eta berriz ez gertatzeko bermerik onena izango diren tresna bihurtzen”.

Era berean, honela gehitu du: “zuen ekintzen bidez erakusten duzue memoria ez dela iraganeko kontu bat, etorkizunekoa baizik”. Azkenik, kontseilariak programan parte hartzen duten ikastetxeen lana eskertu nahi izan du: “Zuen lanari esker, iraganeko indarkeriazko adierazpenetatik urrundutako etorkizuna biziko dugu Nafarroan, inoiz gertatu behar ez zutenak eta inoiz errepikatuko ez direnak”.

Memoriadun Eskolen programa irakasleen prestakuntzan eta hezkuntza-jardueren garapenean oinarritzen da, ikasleak memoriarekin loturiko lekuekin eta pertsonekin elkartzeko, eta programa horrekin jada bat egin dute ikastetxe hauek: Ebroko Harana BHI,  Navarro Villoslada BHI eta Mendillorri BHI.  Laster, hitzarmen bat sinatuko da gai hori lantzen ari diren Nafarroako beste ikastetxe batzuekin.

Omenaldia erbesteratutako pertsonei

Baztan-Bidasoa zonaldeko bost ikastetxetako zuzendariekin elkartu ondoren, Ollo kontseilaria, Baztango alkatea den Joseba Otondorekin batera, instalatu berria den “Babesaren muga” eskultura bisitatzen izan da, frankismoaren indarkeriatik ihesi erbesterako bidea hartu zuten pertsonen nahiz pertsona horiek babesteko sortutako elkartasun-sareen oroimenez egina.

Eskulturan, erbesteratutako eta haren jatorritik kanpoko lurralde batean hartutako pertsona bat iradokitzen da. Mikel Iriarte eskultoreak egindakoa da, eta udaberrian inauguratzea aurreikusten da, pandemiak uzten badu, erbesteratutako nafarrak eta haien familiak omentzeko eta erreparatzeko ekitaldiarekin.