Etxebizitzen efizientzia energetikoa hobetzeko laguntzak (MRR Etxebizitzak)

Europar Batasunak finantzatzen ditu, Next Generation EU funtsen bidez

Oinarrizko informazioa

Egoitza fiskala Espainian eta etxebizitzak Nafarroan dituzten administrazio publikoak eta pertsona fisikoak:

  • Pertsona fisikoak etxebizitzen jabeak, gozamendunak edo errentariak izanen dira, eta laguntzaren xede den etxebizitza ohiko bizilekua izanen da.
  • Administrazio publikoak eta erakundeak eta zuzenbideko gainerako entitate publikoak higiezinen jabeak izanen dira.

Jarduketak antzinatasun eta mota (familia bakarrekoa edo kolektiboa) oroko etxebizitzetan egiten ahal dira. Pertsona onuradunek ez dute diru sarrerarik egiaztatu beharko.

2022ko urtarrilaren 1etik egindako lanetarako laguntzak emanen dira, betiere haien bidez berokuntzaren eta hozte sistemaren urteko energia eskaera gutxienez % 7 gutxitzen bada, edo energia primario ez berriztagarriaren kontsumoa % 30 gutxienez murrizten bada.

Lanen gutxieneko kostua 1.000 euro izanen da. Dirulaguntza kostuaren % 40a izanen da, 3.000 euro gehienez etxebizitza bakoitzeko.

Dirulaguntzak banakako ebaluazio sistemaren bidez emanen dira, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera.

Lanak akitu eta 3 hilabeteko epearen barruan baino ez dira onartuko laguntzen azken hartzaileek 2022ko urtarrilaren 1aren ondotik hasitako jarduketak.

Informazio gehiago honako hauei buruz: diruz lagungarri diren jarduketak, diruz lagungarri diren kostuak eta laguntzen zenbatekoa; laguntzak emateko prozedura, eskabideak aurkezteko epea eta tokia; laguntza antolatzea eta izapidetzea, eta laguntza ordaintzeko modua eta ebazpena.

Gainera, honako hauek erantsi behar dira:

  • Eskatzailearen datuak eta IFZaren kopia.
  • Etxebizitzaren jabetza (jabetza-erregistroko ohar soila), gozamen, alokairu edo eskubidearen egiaztagiria.
  • Pertsona fisiko eskatzaileen erroldatze txartela edo errentamendu kontratua.
  • Jarduketa justifikatzeko memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita. Jarduera hasi eta bukatu den eguna.
  • Etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria, hasierako egoeran eta egindako jarduketaren ondotik.
  • Instalazio termikoaren ziurtagiria (hala badagokio).
  • Koloretako argazki erreportajea, jarduketaren aurretik eta ondotik.
  • Fakturen zerrenda eta kopia.
  • Egindako lanen udal-lizentzia.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren jatorrizkoa (eskatzaileak betea eta sinatua).
  • 874/2022 Ebazpena, deialdia onesten duena (SEM Etxebizitzak 2023).
  • 132/2022 Ebazpena, deialdia onesten duena (SEM Etxebizitzak 2022).
  • 853/2021 Errege Dekretua, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko etxebizitzak birgaitzeko eta etxebizitza sozialetarako laguntza programak arautzen dituena.
Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzua
Alhondiga kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 427 570
Helbide elektronikoa: rehabilita@navarra.es
Nafarroako Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoetako deialdiei buruzko informazioa (EEBB).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time