Enplegu erregulazioko espedienteak (EEE) jakinaraztea

Oinarrizko informazioa

Lantokiak Foru Komunitatean dituzten enpresak.

Enplegu erregulazioko espedienteak jakinaraztea, modalitate hauetan:

1. Kaleratze kolektiboak, gutxienez langile kopuru hauei eragiten badiete:

  • Hamar langile, 100 langiletik beheitiko enpresetan.
  • Langileen % 10, 100 eta 300 langile bitarteko enpresetan.
  • Hogeita hamar langile, 300 langiletik gorako enpresetan. 
  • Enpresako langile guztiei eragiten dienean, betiere 5 langile baino gehiago badira.

2. Kontratuak etetea eta lanaldia murriztea (% 10 eta % 70 bitartean): plantillako eta eraginpeko langileen kopurua edozein delarik ere, aldi baterako neurri hori beharrezkoa bada enpresaren jardueraren egoera jakin bat gainditzeko.

Gertaturiko arrazoi ekonomikoen, teknikoen edo antolaketari edo produkzioari loturikoetan oinarritu behar da enpresaren erabakia.

Ezinbesteko kasuetan, administrazio baimena eskatuko da.

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

EEE-etarako ETA ABEEE-etarako NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA (arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolaketari edo produkzioari loturikoak)

PROZEDURAREN HASIERAREN KOMUNIKAZIOA (Espedientearen ALTA gisa aurkeztu):

Lan agintaritza eskudunari hasierako jakinarazpena aurkeztu beharko zaio, eta, horrekin batera, eredu ofizialaren 4. orrialdean adierazitako dokumentazioa. Honako dokumentu hauek biltzen ditu:

  1. Tartean diren arrazoien azalpen memoria
  2. Txosten teknikoa.
  3. Urteko kontuak eta, hala badagokio, kontu auditoretzatik salbuetsita egotearen adierazpena
  4. Kanpoan birkokatzeko plana, kaleratze kolektiboak 50 langileri baino gehiagori eragiten badie
  5. Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak eragindako langileen izenak biltzen dituen zerrenda edo kaleratzeko enplegu erregulazioko espedienteak eragindako langileen izenak biltzen dituen zerrenda.
    Langileen izenak biltzen dituen zerrenda betetzeko jarraibideak.
  6. Enpresak prozedura hasteko duen asmoa langileei edo haien ordezkariei jakinarazteko komunikazioaren kopia.
  7. Negoziazio batzordea eratzeko akta
  8. Kontsultaldia ireki dela jakinarazteko enpresaburuak langileei edo haien legezko ordezkariei jakinarazteko komunikazioaren kopia.
  9. Langileen Estatutuaren 64.5 artikuluan aipatzen den txostenaren eskaera

 

PROZEDURAREN AMAIERAREN JAKINARAZPENA (espedientearen ZUZENKETA gisa aurkeztu):

Kontsulta aldiak gehienez ere iraupen hau izanen du:

  • 7 egun natural, 50 langile baino gutxiagoko enpresetan kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko espedienteetarako
  • 15 egun natural, 50 langile baino gehiagoko enpresetan kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko espedienteetarako.
  • 15 egun natural, 50 langiletik beheitiko enpresetako kaleratze kolektiboen espedienteetarako.
  • 30 egun natural, 50 langile edo gehiagoko enpresetan kaleratze kolektiboen espedienteetarako.

Epe hori igarotakoan, enpresak azken erabakiaren berri emanen dio lan agintaritzari, eta, horrekin batera, honako dokumentu hauek:

  1. Kontsulta aldiaren amaiera akta, eta haren emaitza (akordioa / akordiorik gabe).
  2. Kontsulta aldian egindako bileren aktak.
  3. Kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko egun zehatzen egutegia, eragindako langile bakoitzarentzat banakatuta. Lanaldia murriztuz gero hauek zehaztuko dira: aldi baterako murrizketaren ehunekoa, eguneko, asteko, hileko edo urteko oinarriaren arabera kalkulatuta; zer aldi zehatzetan gertatuko den murrizketa; eta zer lan ordutegiri eraginen dion, bere indarraldiak irauten duen aldi osoan.
  4. Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak eragindako langileen izenak biltzen dituen zerrenda edo kaleratzeko enplegu erregulazioko espedienteak eragindako langileen izenak biltzen dituen zerrenda.
    Langileen izenak biltzen dituen zerrenda betetzeko jarraibideak.

Horrez gain:

Laguntzeko neurri sozialak adostu badira edo enpresak aplikatzen baditu, inprimakia bete.

 

ABEEEak LUZATZEA (espedientearen ZUZENKETA gisa aurkeztu): Langileen Estatutuaren 47.4 artikulua.

Hasierako espedientea indarrean dagoen bitartean negoziatu beharko da (gehienez 5 egun natural), eta espedientea luzatzeari buruzko azken erabakia jakinarazteko komunikazioa aurkeztu beharko zaio lan agintaritzari, 7 eguneko epean, honako dokumentazio honekin batera:

  1. Zer arrazoi gertatu diren azaltzen duen memoria, eta, hala badagokio, aurkeztutako dokumentazio ekonomikoa eguneratzea.
  2. Langileen izenak biltzen dituen zerrenda
    Langileen izenak biltzen dituen zerrenda betetzeko jarraibideak.
  3. Luzapen proposamena jakinarazteko enpresaburuak langileen ordezkariei jakinarazteko komunikazioaren kopia, eta, hala badagokio, Langileen Estatutuaren 64.5 artikuluan aipatzen den txostenaren eskaera.
  4. Egindako bileren aktak, kontsulta aldiaren amaiera akta, eta haren emaitza (akordioa / akordiorik gabe).
  5. Kontratuak eteteko edo lanaldia murrizteko egun zehatzen egutegia, eragindako langile bakoitzarentzat banakatuta. 

 

ENPLEGUA MALGUTZEKO ETA EGONKORTZEKO RED MEKANISMOA:   ​​​​​47 bis artikulua eta uztailaren 11ko 608/2023 Errege Dekretua.

Ministro Kontseiluak aktibatzeko erabakia hartu ondoren izapidetuko dira espedienteak: Ministro Kontseiluaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakia (2022ko apirilaren 1eko BOE, 78. zk.).

Bi modalitate:

  • Ziklikoa: gehienez urtebeteko iraupena
  • Sektoriala: gehienez urtebeteko iraupena, beste 12 hilabetez luzatzeko aukerarekin

 

PROZEDURAREN HASIERAREN ESKAERA ETA KOMUNIKAZIOA (Espedientearen ALTA gisa aurkeztu):

Kontsulta aldiaren hasieraren eskaera eta komunikazioa aurkeztu beharko zaizkio lan agintaritza eskudunari, eredu ofizialaren 4. orrialdean adierazitako dokumentazioarekin batera. Honako dokumentu hauek jasotzen ditu:

  1. Aktibazio akordioan aurreikusitako aldi baterako egoera enpresan gertatzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa (azalpen memoria)
  2. Neurriek eragindako langileen izenak biltzen dituen zerrenda.
    Langileen izenak biltzen dituen zerrenda betetzeko jarraibideak.
  3. Aplikazio aldian pertsona bakoitzari aplikatu beharreko neurri mota, honako hauek bereizita:
    • Lanaldi murrizketak eragindako pertsonak eta pertsona bakoitzari aplikatuko zaion murrizketaren gehieneko ehunekoa
    • Kontratu eteteak eragindako pertsonak eta gehienez eten daitekeen egun kopurua
  4. Birkualifikazio plana, sektore modalitatean
  5. Enpresak prozedura hasteko duen asmoa langileei edo haien ordezkariei jakinarazteko komunikazioaren kopia
  6. Negoziazio batzordea eratzeko akta
  7. Kontsulta aldia ireki dela enpresaburuak negoziazio batzordeari egindako jakinarazpenaren kopia.

 

PROZEDURAREN AMAIERAREN JAKINARAZPENA (espedientearen ZUZENKETA gisa aurkeztu):

Kontsulta aldiak gehienez ere iraupen hau izanen du:

  • 7 egun natural, 50 langile baino gutxiagoko enpresetan kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko espedienteetarako
  • 15 egun natural, 50 langile baino gehiagoko enpresetan kontratuak eteteko eta lanaldia murrizteko espedienteetarako

Epe hori igarotakoan, enpresak lan agintaritzari jakinaraziko dio kontsulta aldia amaitu dela, eta, horrekin batera, honako dokumentu hauek:

  1. Kontsulta aldiaren amaiera akta, eta haren emaitza (akordioa / akordiorik gabe), eta kontsulta aldian egindako bileren aktak.
  2. Neurriek eragindako langileen izenak biltzen dituen zerrenda
    Langileen izenak biltzen dituen zerrenda betetzeko jarraibideak.
  3. Aplikazio aldian langile bakoitzari aplikatu beharreko neurri indibidualizatuak
  4. Behin betiko birkualifikazio plana modalitate sektorialean

 

EZINBESTEKO EEEak eta ABEEEak (espedientearen ALTA gisa aurkeztu). Bi modalitate:

  • Ezinbesteko kasua (sutea, uholdea…): Langileen Estatutuaren 47.5 eta 51.7 artikuluak
  • Agintaritza publiko eskudunak hartutako erabakien ondoriozko eragozpenek edo mugek eragindako aldi baterako ezinbesteko kasua: Langileen Estatutuaren 47.6 artikulua

Lan Agintaritzari baimena eskatu behar diozu, honako dokumentu hauek aurkeztuta:

Tramitazioa

Epea:

EEE eta ABEEEak (arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolaketari edo produkzioari loturikoak):

Aldez aurretik, enpresak plantillari edo legezko ordezkaritzari jakinarazi beharko dio prozedura hasteko asmoa duela, honako epe hauetan:

Kaleratze kolektiboak:

  • 15 egun lehenago, eragindako lantokian langileen legezko ordezkaririk ez badago.
  • 7 egun lehenago, langileen legezko ordezkariak badaude.

Kontratuak etetea edo lanaldia murriztea:

  • 10 egun lehenago, eragindako lantokian langileen legezko ordezkaririk ez badago.
  • 5 egun lehenago, langileen legezko ordezkariak badaude.

Kontsulta aldia egiteko ordezkaritza batzordea eratu ahal izateko, Langileen Estatutuaren 41.4 artikuluaren arabera. 

 

ESKAERAK EBAZTEKO EPEA ETA ISILTASUNAREN ESANAHIA

  1. Ezinbesteko espedienteak: 5 egun balioduneko epea, eskaera egiten denetik; isiltasun baieslea.
  2. Enplegua Malgutzeko eta Egonkortzeko RED mekanismoaren espedienteak: 7 egun naturaleko epea, kontsulta aldia amaitu dela jakinarazten denetik; isiltasun baieslea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoak: 848 423 572 / 848 425 625
Posta elektronikoa: rlaboral@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Comunicación de expedientes de regulación de empleo ERE

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time