Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak

Ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta enpresa jarduera duten erakundeak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko laguntza; ekonomia sozialeko enpresetarako laguntza teknikoa

Oinarrizko informazioa

  • Ekonomia sozialeko enpresak sortzen edo ekonomia sozialeko enpresa bihurtzen laguntzeko ekintzetarako (2.1 oinarrian zehaztuak) dirulaguntzen hartzaileak; lan elkartuko kooperatibak, mikrokooperatibak eta lan-sozietateak, beren jarduera diruz lagungarrien egileak hauek badira:
    • Irabazi asmorik gabeko elkartze erakundeak, helburu sozialean ekonomia soziala sustatzea jasotzen badute: kooperatiben eta lan-sozietateen elkartze erakundeak, laneratzeko enpresen edo enplegu zentro berezien elkarteak eta fundazioen elkarteak.
    • Irabazi asmorik gabeko ekonomia sozialeko enpresak, helburu sozialean ekonomia soziala sustatzea jasotzen badute: lan elkartuko kooperatibak edo mikrokooperatibak, lan-sozietateak eta fundazioak.
    • Irabazi asmorik gabeko enplegu zentro bereziak edo laneratzeko enpresak.
    • Unibertsitateak
    • Beste enpresa batzuk
  • Laguntza teknikoetarako dirulaguntzen hartzaileak (2.2 oinarrian zehaztuak); ekonomia sozialeko enpresak, halakotzat jotzen badira kasuan kasuko erregistroetan eta honako kategoria hauetako batean badaude:
    • Mikrokooperatibak eta lan elkartuko kooperatibak
    • Lan-sozietateak
    • Laneratzeko enpresak
    • Fundazioak
    • Enplegu zentro bereziak
    • Nekazaritzaren sektoreko kooperatibak

Jarduera diruz lagungarriak

  • Ekonomia sozialeko enpresak eta lanpostuak sortzera eta/edo ekonomia sozialeko enpresa bihurtzera zuzenean bideratutako laguntza ekintzak. Hona hemen jarduketa horiek:
  1. Proiektuaren balorazioa eta arreta.
  2. Ekonomia sozialeko enpresa ereduari buruzko prestakuntza eta aholkularitza, enpresaren sorrerari, enpresa eredua ekintzaileei egokitzeari eta barne funtzionamenduaren eredua definitzeari buruz.
  3. Negozio eredua zehaztea: talde ekintzailearen eta negozio ideiaren, enpresa planaren edo bideragarritasun azterketen arteko egokitzapena.
  4. Aholkularitza langileei, kapital sozietateak edo bestelako erakundeak lan elkartuko kooperatiba, mikrokooperatiba edo lan-sozietate bihurtzeko eta/edo birmoldatzeko prozesuetan.
  5. Ekintzaile bakoitzaren egoeraren azterketa: lan egoera, kontratuak, kapitalizazioa eta abar.
  6. Enpresaren eraketa izapidetzea: aholkularitza eta jarraipena enpresa sortzeko prozesuan, izen soziala, notariotza, erregistroa eta abar.
  7. Finantzaketa lortzen laguntzea: informazioa eta aholkularitza laguntzei eta banku finantzaketari buruz.
  • Laguntza teknikoak honako hauek egiteko:
  1. Aholkularitza lan elkartuko kooperatibentzat, mikrokooperatibentzat, nekazaritzaren sektorearentzat eta lan-sozietateentzat, haien enpresa kudeaketa hobetzeko, lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sustatzeko: bideragarritasun azterketak, antolaketa, merkaturatzea, plan estrategikoak, kudeaketa sistemak; aholkularitza enpresa kudeaketaren arloetan, enpresaren jardunean arruntak eta jarraituak direnak salbuetsita; aholkularitza enpresa lankidetzarako.
  2. Ekonomia sozialeko enpresen funtzionamenduan eta estrategian ekonomia sozialaren eredua garatzea eta ezartzea bultzatzen duten ekintza planak diagnostikatzea, ezartzea edo ebaluatzea: enpleguaren kalitate arloko ekintza planak; bazkide langileak sartzea; gazteak laneratzea; pertsonak laneratzea; prestakuntza ekonomia sozialean; lidergo parte-hartzailearen sustapena; gizartearekiko konpromiso balioena; nazioartekotzea bultzatzea; eta hazkunde eraginkorra eta jasangarria.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa

  • Ekonomia sozialeko enpresak sortzen edo ekonomia sozialeko enpresa bihurtzen laguntzeko ekintzetarako, dirulaguntzaren zenbatekoa jarduera diruz lagungarriaren kostuaren % 85 izanen da, BEZa kenduta, eta gehienez ere 4.000 eurokoa sortu edo bihurtutako enpresa bakoitzeko, baldin eta ekintza horien egileak 3.1.a) oinarriko 1, 2, 3 eta 4 zenbakietan aipatutako entitateak badira.

Beste enpresa batzuek egindako ekintzetarako, dirulaguntzaren zenbatekoa jarduera diruz lagungarriaren kostuaren % 60 izanen da.

Enpresaren sorrera edo bihurketa ez da diruz lagunduko kasuan kasuko arauek eskatutako gutxienekoak lortzen ez badira bazkide lankideen Gizarte Segurantzako altan edo afiliazio-datuetan, eta bazkide langileren batek dirulaguntzarako eskubidea izateko baldintzak (2.1 oinarrian zehaztuak) bete beharko ditu.

  • Laguntza teknikoetarako dirulaguntzetan, dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuaren kostuaren % 75 izanen da, BEZa kenduta, eta gehienez 6.000 eurokoa izanen da eskaerako dirulaguntza.

 

Aurrekontu-zuzkidura

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako finkatzen den aurrekontuko partidaren kargura finantzatuko dira, baldin eta halako partidarik badago eta bertan behar adina diru badago.

Aurrekontuan krediturik ez izatea dirulaguntza ukatzeko arrazoia izanen da.

Eskabide telematikoa egitean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu (eskaneaturik, fitxategi bereizietan eta izenarekin behar bezala identifikaturik):  

Oharra: eskabideak aurkeztean, atxikitzen ahal diren fitxategien tamaina mugaturik dago (artxiboko 20 mega, eta 200 mega artxibo guztien artean). Kasu horietan, igorri baino lehen, fitxategiak konprimitzen ahal dira (esate baterako, zip formatuan), edo dokumentua zenbait fitxategitan zatitzen ahal da.

Agiri komunak

  1. Egindako ekintzen memoria teknikoa, zeinak, gutxienez, honako hauek jaso beharko baititu: proiektuan esku hartu duten enpresen izena, IFZ eta egoitza soziala; proiektuaren izena; enpresak zer sektoretakoak diren; jarduketa planaren eremu geografikoa; proiektuak berekin prestakuntza ekintzak badakartza, prestakuntza plana, eta proiektuarekin duen elkarrekikotasuna; eta proiektuaren hasierako eta amaierako data.
  2. Enpresa onuraduna eratzeko eskrituraren edo aktaren kopia, enpresaren estatutuekin batera. Dokumentu horiek eskaeraren datan eguneratuta aurkeztu beharko dira.
  3. Ekonomia sozialeko enpresa gisa kalifikatzen duen agiriaren kopia.
  4. Entitate eskatzailearen legezko ordezkariak identifikatzen dituen agiriaren kopia eta, hala behar denean, horiek ahalordetzeko agiria, bai eta jakinarazpenetarako helbidea ere.
  5. Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.
  6. Dagokion udalean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela frogatzen duen agiria.
  7. Datu pertsonalak tratatzeko eta fitxategi publikoetan datuak kontsultatzeko baimena emateko inprimakia (I. eranskina).
  8. Helburu bererako beste administrazio publiko batzuei eskaturiko edo horiek emaniko laguntzak edo dirulaguntzak azalduko dituen adierazpena, edo horrelakorik eskatu ez duela dioen berariazko adierazpena, hala bada; orobat, helburu bererako dirulaguntza edo laguntza eskaera berriak eta lortzen diren laguntzak hamabost eguneko epean Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrean idatziz jakinarazteko konpromisoa ere (II. eranskina).
  9. Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (III. eranskina).
  10. Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (VI. eranskina).
  11. Gardentasun betebeharra baduzu, bete eta igorri honako eranskin hauek:
    Organoen osaketari eta dedikaziori buruzko adierazpena
    Karguen Ordainsariei buruzko adierazpena.
  12. Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
  13. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitutzuak eskatzen duen beste edozein agiri.

 

Ekonomia sozialeko enpresak sortu edo ekonomia sozialeko enpresa bihurtzea

Gainera, ekonomia sozialeko enpresak sortzeko eta enpresa jarduera duten erakundeak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko programetarako:

  1. Bazkide langile bakoitzerako, Gizarte Segurantzako altaren edo datu-aldaketaren agiriaren kopia, lan kontratuak, fakturak eta dagozkien banku ordainagiriak.
  2. Jarduera diruz lagungarria egiten duen enpresak 3.1 artikulua betetzen duelako egiaztagirien kopia (eskriturak, estatutuak, JEZ, identifikazio fiskaleko txartela).
  3. Bazkide langile gisa sartzeagatik dirulaguntza eskatzeko aukera ematen duten pertsonen zerrenda (V. eranskina).
  4. Eskabidea

Eskaera eta zuzenketak "Eskatu" botoiko ataletan eginen dira.

 

Laguntza teknikoak

Laguntza teknikoko programetarako laguntzak eskatuz gero, agiri komunez gain, honako hauek ere behar dira:

  1. Emandako laguntza teknikoaren ondoriozko gastuei dagokienez, fakturen kopia eta dagozkien banku ordainagiriak. Erantsi fakturen zerrenda.
  2. Enpresako organo eskudunak egindako adierazpena, kapital soziala egiaztatuko duena, bai eta enpresako bazkideek dituzten akzio, partaidetza edo tituluen kopurua eta mota ere (IV. eranskina).

Erakundeek tramitatzeko berariazko botoiaren bidez eskatu beharko dute dirulaguntza. Beharrezko zuzenketak "Zuzendu" botoi espezifikoaren bidez eginen dira.

"De minimis" araubidea

Deialdi honetan bildutako dirulaguntzak, zuzeneko edo zeharkako onuradunak enpresak badira, “de minimis” araubideari lotuta daude, Batzordeak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeari dagokionez, 2013ko abenduaren 18an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutako moduan.

Deialdi honetan bildutako dirulaguntzak, zuzeneko edo zeharkako onuradunak nekazaritzaren sektoreko kooperatibak badira, “de minimis” araubideari lotuta daude, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutako moduan.

Tramitazioa

Epea: 24/03/27 - 24/08/31

Ekonomia sozialeko enpresak sortzeko edo ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko dirulaguntzetarako, eskaerak aurkezteko epea ekonomia sozialeko enpresa gisa kalifikatu eta hiru hilekoa izanen da, kasuan kasuko gastu baimena argitaratu bada.

Bestela, epea hiru hilabetekoa izanen da baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nolanahi ere, epea urte bakoitzeko abuztuaren 31n amaituko da.

Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/03/27 - 24/10/31

Laguntza teknikoagatik ematen diren dirulaguntzetarako, aurkeztutako faktura diruz lagungarrien azken banku ordainketa egin eta hilabetekoa izanen da eskaerak aurkezteko epea, kasuan kasuko gastu baimena argitaratu bada.

Bestela, epea hilabetekoa izanen da baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nolanahi ere, epea urte bakoitzeko urriaren 31n amaituko da.

Eskabideak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: economiasocial@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time