Xabierko gazteluaren inguruan kultura edo aisialdi jarduerak egiteko baimenaren eskabidea

Oinarrizko informazioa

Xabierko gazteluaren inguruan kultura eedo aisialdi jarduerak antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoentzat.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea jasotzea eta aztertzea.
  • Hala badagokio, eremu publikoa erabiltzeko baimena ematea.
  • Ekitaldiaren antolatzaileei jakinaraztea.

Eskabidea, honako hauek adierazi beharko dira:

  • Erakunde edo pertsona fisiko eskatzailearen datuak
  • Harremanetarako helbidea
  • Jardueraren deskribapena eta non eginen den
  • Jardueraren aurreikusitako iraupena
  • Zinpeko aitorpenaren bidezko konpromisoa

Tramitazioa

Epea:

Ekitaldia baino 20 egun lehenago egin beharko da eskaera, gutxienez.

2023ko urtarrilaren 1etik ezin da aterpea erreserbatu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu behar da dokumentazioa:

  • Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia - Erregistroaren bulegoa
    Navarrería kalea 39
    31001 Iruña
    Arreta emateko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala
Navarrería kalea 39
31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 427 735 / 848 427 755
Helbide elektronikoa: turismo.ordenacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time