Enplegua lortzeko zailtasunak dituzten genero indarkeriaren biktimei diru-laguntza

Oinarrizko informazioa

Baliabide ekonomiko urriak eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztela egiaztatzen duten genero indarkeriaren biktimak, ondorengo eskakizunak betetzen badituzte:

  • Erasotzailearekin ez bizitzea.
  • Oinarrizko Errentarako Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen zenbatekoa gainditzen duen errentarik ez izatea hilabeteko zenbaketan, aparteko bi ordainsariren zati proportzionala kanpo.
  • Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.
  • Espainiar nazionalitatea eduki ezean, eskatzaile gisa izena emanda egotea enplegu publikoko zerbitzuetan eta enplegu-agentzietan, atzerritarrak Espainian bizi izateari eta lan egiteari buruzko indarreko araudiaren arabera.
  • Enplegua lortzeko zailtasun bereziak izatea.

Laguntzaren zenbatekoa, oro har, langabeziako sorospenaren sei hilabetekoaren baliokidea izango da.

Biktimak familia-ardurak balitu, eta/edo familia-unitateko kideren batek ofizialki aitortutako % 33ko edo gehiagoko urritasuna balu, laguntza langabeziako hamabi, hemezortzi edo hogeita lau hilabeteko sorospenaren baliokidea izango litzateke.

Prozeduraren urratsak:

  • Hiru hilabeteko epearen barruan emango da eta jakinaraziko zaio Ebazpena eskatzaileari, eskabidea Nafarroako Familia eta Berdintasunerako Institutuaren Erregistroan sartzen denetik zenbatzen hasita.
  • Aurreikusitako epearen barruan ez bada ebazpenik ematen eta berariaz jakinarazten, ezetsitzat joko da.
  • Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta.
  • Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) fotokopia. Espainiar nazionalitatea ez duten pertsonek, NAN agiriaren ordez, pasaportearen, bizileku-baimenaren edo lanerako baimenaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
  • Genero indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duen agiria.
  • Transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea.
  • Errolda-ziurtagiria, gehienez ere, eskabidea aurkeztu baino hilabete lehenago emandakoa.

Familia-ardurak izatea alegatuz gero:

  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • Bere ardurapean dituen familiako kideen edo harreran hartutako adingabeen NAN agiriaren fotokopia (NAN agiria nahitaez izan behar dutenena), edo, espainiar nazionalitatea ez badute, pasaportearen fotokopia.
  • Elkarrekin bizi badira, errolda-ziurtagirian etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jaso behar dira.
  • Elkarrekin bizi ez badira, elikagai-pentsioa ordaintzeko betebeharra ebazten duen hitzarmenaren edo ebazpen judizialaren fotokopia.
  • Harreran hartutako adingaberik balego, harreraren agiri judiziala edo administratiboa.
  • Eskatzaileak berak edo bere ardurapean dauden familiako kideetakoren batek edo harreran hartutako adingaberen batek urritasuna duela alegatuz gero, hori egiaztatzen duen agiri ofiziala.
  • Ohiko etxebizitzagatiko gastuak alegatuz gero, azkeneko hilabetean egindako ordainketari dagokion ordainagiria.

Agiri guztiak jatorrizkoak izan behar dira, edo notarioaren edo administrazioaren aurrean erkatutako fotokopiak.

  • 297/2009 Foru Agindua, baliabide ekonomikorik eza eta lanpostu bat erdiesteko zailtasun bereziak dituztela frogatzen duten genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzen araubidea ezartzen duena.
  • 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurrekoa:

  • Nafarroako Berdintasunerako Institutua
    Alondegi kalea, 1, 2. solairua
    31002 Iruña
    Arreta ordutegia: aldez aurreko hitzordua ostegun eta ostiraletan 8:30etatik 14:30etara.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren atala
Alondegi kalea, 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 88
Posta elektronikoa: instituto.navarro.igualdad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time