Nafarroako Gobernuan emandako zerbitzuen ziurtagiria

Funtzionarioek eta aldi baterako langileek Nafarroako Gobernuan egindako lan-zerbitzuak egiaztatzen dituen ziurtagiria eskatzea

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Gobernuarekin lan-harremanen bat izan duten langileak: funtzionarioak, aldi baterako langileak eta izendapen askeko langileak.

30/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta Haren Erakunde Autonomoetako Organo batzuetako langileriaren arloko eskurantzak zehazten dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskabidea egin ondoren, hori baieztatzeko posta elektronikoa jasoko duzu; posta horrek egindako eskabidea justifikatzeko balioko dizu eta beste prozedura batzuetan erabili ahal izango duzu (leku-aldaketak, oposizioetan...).

Behin ziurtagiria egin ondoren, eskabidean adierazitako helbide elektronikora bidaliko da. Halaber, honako aukera hauetako bat ere hauta dezakezu: 

  • Zure nominaren datuetan jasotako helbidera bidaltzea.
  • Erregistro Orokorrean bertaratzea ziurtagiria jasotzeko, prestatuta dutela jakinarazi ondoren (Karlos III.na Etorbidea 2, behea).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

Jarraibideak:

Eskaerarekin batera berehalakoan eskuratu eta deskargatu ahal izango duzu emandako zerbitzuen ziurtagiria (aldi baterako langilea bazara) edo emandako zerbitzuen txostena (funtzionarioa bazara).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramite honen bidez ezin badituzu lortu Hezkuntzan emandako zerbitzuak, zuzenketak egin behar badira edo 1. eranskina eskatu behar baduzu zerbitzuak aitortzeko, ondoko eskabidea aurkeztu behar duzu (kontuan izan, eskabidean agertzen den posta elektronikora erantzungo dizutela):

Jarraibideak:

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidean emandako zerbitzuen ziurtagiriak eskatzeko, hona jo behar da:

  • Zerbitzu Zentralak: 848 428 849 / 848 424 545
  • Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa: 848 429 431 / 848  429 432
  • Tuterako Osasun Arloa: 848 434 321
  • Lizarrako Osasun Arloa: 848 435 300
  • Osasun Publikoaren Institutua: 848 423 473
  • Oinarrizko Osasun Laguntza: 848 429 236
  • Osasun Mentala: 848 422 055

Jarraibideak:

Justizia Administrazioan emandako zerbitzuen ziurtagiriak eskatzeko, Langileriaren eta Bulego Judizialaren bulegora jo behar da: 848 426 787

Harremanetan jartzeko

Administrazio Erroa
Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atala
Telefonoak: 848 427 979 / 848 433 596
Posta elektronikoa: certificados.servicios.prestados@navarra.es

Hezkuntza Departamentua
Funtzionarioen kasuan, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua: 848 426 429
Aldi baterako langileen kasuan, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzua: 848 426 520

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea
Zerbitzu Zentralak: 848 428 849 / 848 424 545
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa: 848 429 431 / 848 429 432
Tuterako Osasun Arloa: 848 434 321
Lizarrako Osasun Arloa: 848 435 300
Osasun Publikoaren Institutua: 848 423 473
Oinarrizko Osasun Laguntza: 848 429 236
Osasun Mentala: 848 422 055

Justizia Administrazioa
Langileriaren eta Bulego Judizialaren bulegoa: 848 426 787

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time