Nafarroako Gazte Erakundeen Zentsua

Gazte Elkarteei aukera ematen die Nafarroako Gazte Erakundeen Zentsuan inskribatzeko.

Oinarrizko informazioa

Gazte elkarteak, gazte atalak eta gazteriari zerbitzuak eskaintzen dizkioten erakundeak.

Baldintzak:

  • Gutxienez hiru kide izatea.
  • Bazkideek 14 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte.
  • Elkartearen helburuak izan behar du gazteria sustatzea, prestatzea eta gizarteratzea, baita haien eskubideen babesaren alde egitea edo haien aisia bultzatzea, irabazteko asmorik gabe.

Izena eman:

Izena emateko eskabidea, behar bezala beteta, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Elkarteko kargudunak aukeratu izanaren akta.
  • Zuzendaritza Batzordeko kide guztien NANaren fotokopia (bakar-bakarrik horiek aktan sinatu ez badute kontsulta eta egiaztapenerako baimena).
  • Elkarteen Erregistroan inskribatu izana adierazten duen ebazpenaren fotokopia (martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa indarrean jarri aurretik inskribatutako elkarteen kasuan, Elkarteen Erregistroaren egiaztagiria, Estatutuak egokitu dituztela eta Lege Organikoaren araberakoak direla adierazten duena).
  • Elkarteen Erregistroaren zigilua duten indarreko estatutuen fotokopia.
  • Estatutuetan jasota ez dauden beste antolamendu-arau batzuk.
  • Elkartearen egoitza ez bada Elkartearen edo sortzaileren baten jabetzakoa, Lehendakariaren erantzukizuneko aitorpena, non jarriko baitu Elkarteak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza gisara erabiltzeko.
    Oharra: Deklarazio hau ez da baliozkoa izanen, baldin eta elkarteak egoitza sozialtzat jotzen badu erakunde edo entitate publiko edo pribatu batena; kasu horretan, agiri bat aurkeztu beharko dute, erakunde edo entitate hori bere egoitza adieraztearekin ados dagoela egiaztatzen duena.
  • Elkartearen IFKren fotokopia (Foru Ogasunak emandakoa).
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, ordainketa transferentzia bidez egiteko eskabidea ("Tramitazioa" atala).

 

Zentsuan jasotako datuak eguneratzeko:

Eskabidea izapidetu ahal izateko, gazte erakunde eskatzaileak, Gaitutako Helbide Elektronikoa (DEH) edukitzeaz gain, Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena emanda egonen dira.

Zer da Gaitutako Helbide Elektronikoa eta nola sortu.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, ordainketa transferentzia bidez egiteko eskabidea, bide hauetatik tramitatu.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Diruzaintzan (aurretiko hitzordua: 848 427 241), Nafarroako Gorteak Kalea 2, 2. pisua
  • Posta elektroniko bidez: seccion.tesoreria@navarra.es
  • Posta arruntaren bidez (jatorrizkoa bidali) Diruzaintzara bidali, Nafarroako Gorteak Kalea 2, 2. pisua

Harremanetan jartzeko

Toki Entitateen eta Gazte Elkarteen Bulegoa
Yanguas eta Miranda kalea 27, behea
31003 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 42 78 54
Helbide elektronikoa: juventud@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Censo de Entidades de Juventud

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time