Lurren poltsa

Hondeatutako lurrak hartzeko eta lur horiek balorizazio gisa erabiltzeko kokalekuen erregistroa.

Oinarrizko informazioa

  • Eraikuntza- edo eraispen-lanetan hondeatutako lurretatik hondakin soberakinak (hondeatutako material naturalak) dituzten enpresak edo pertsonak, hirugarrenen eskura jarri nahi badituzte balorizazio-eragiketetarako.
  • Hondeatutako lur hondakinak behar dituzten instalazioak, kokaguneak edo obrak, hondakin horiek balorizatzen ahal duten jardueretarako, hala nola leheneratzeko planak gauzatzea erauzketa-jardueretan, betelanak egitea eraikuntza-obretan, zabortegiak birgaitzea edo ixtea, paisaia berreskuratzea, etab.

 

Hondeatutako lurrak hartzeko eta lur horiek balorizazio gisa erabiltzeko kokalekuak argitaratzeko espazio bat da. Horrez gain:

  • Lurrak hartzeko eta lur horiek balorizazio gisa erabiltzeko lekuak gehitzeko eska daiteke.
  • Lurren poltsan sartutako lekuen kokapena.

Bete Hondeatutako material naturalen poltsa formularioa.

Kontsultatu Lurren poltsa.

Puntu bakoitzean sakatuz, lurren sorrera- eta harrera-egunei buruzko informazioa eta kokaleku horren titularrarekin harremanetan jartzeko datuak lortzen dira. 9.999 m3-ko harrera-puntuek aurretiazko baimen-izapidea behar dute lurra erabiltzeko; ingurumenaren arloan eskumena duen organoak eman behar du baimena. Jarri harremanetan organoarekin, fitxa honetako “Harremanetarako datuak” atalean agertzen den telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez.

  • APM 1007/2017 Agindua, hondeatutako material naturalak betelanetan eta sortu zirenez bestelako obretan erabiltzeko balorazio-arau orokorrei buruzkoa.
  • 22/2011 Legea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoak: 848 424 927 / 848 426 255
Posta elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time