Erretiro arrunta hartu aurreko laguntzak

Enpresak berregituratzeko prozesuen eraginpean dauden langileentzako laguntza ekonomikoak, Gizarte Segurantzaren Sisteman ohiko erretiroa hartu aurrekoak

Oinarrizko informazioa

Enpresak berregituratzeko prozesuen eraginpean dauden langileak, Langileen Estatutuaren 51. eta 52. c) artikuluetan aurreikusitako kausengatik enpresa utzi eta adin hau dutenak: gehienez ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den adina baino lau urte gutxiago. Hemen zehazten da kasu bakoitzean aplikatzekoa den adina: Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 161.1.a) artikuluan eta hogeigarren xedapen iragankorrean.

Laguntzaren hasierako zenbatekoa honako hau izanen da: kaleratu aurreko sei hilabeteei dagozkien lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen kotizazio-oinarrien batura, aparteko orduak kenduta, zati zazpi, eta emaitza horren % 75 ordainduko da laguntza gisa.

Gehieneko muga: Gizarte Segurantzako araubide orokorreko gehieneko pentsioa laguntzaren eraginkortasun-urtean, eta 4 urtez gehienez. Bigarren eta hurrengo urteetan, laguntza handituko da aurreko urteko kopuruari bi hauek gehituz: laguntza sortzen hasten den urteko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako Gizarte Segurantzaren kotizaziopeko pentsioen errebalorizazio-indizearen batez bestekoa, eta aurreko hiru urteetako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeetan ezarritako errebalorizazio-indizeak.

Laguntza horien % 60 enpresa eskatzaileek finantzatzen dute, eta gainerako % 40a Nafarroako Gobernuak.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Kasu bakoitzerako araudian adierazitakoa.

3/2014 Errege Dekretua, laguntzak emateko arau bereziak ezartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 906
Posta elektronikoa: ayudas.trabajo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time