Nekazaritzako ibilgailuetarako zirkulazio baimen osagarriaren eskaera

Oinarrizko informazioa

Enpresak, kooperatibak, gestoriak, herritarrak.

ESKATZAILE PARTIKULARRENTZAT (6 hilabeteko indarraldia eta 27,56 euro-ko tasa):

Informazio oharrak

  • Baimen hau ibilgailu autopropultsatuetarako bakarrik ematen da: traktoreak, uzta-makinak eta antzekoak. Inola ere ez atoiak edo tresnak.
  • Eskabide bakoitzeko matrikula bakarra onartzen da.
  • Izapide hori hiru bidetatik egin daiteke:
    • aurrez aurre gure bulegoetan, eskaera eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuz.
    • Posta elektronikoaren bidez: ​​​​​autorizaciones.complementarias.circulacion@navarra.es, eskabidea eta beharrezkoa dokumentazioa atxikiz. Garrantzitsua: posta elektroniko bat eskabide bakoitzeko.
    • Telematikoki: izapidetzea egin ondoren, eskatzaileak ezin du bide horretatik aldatu. Ondoko zuzenketak posta elektroniko honen bidez eginen dira: autorizaciones.complementarias.circulacion@navarra.es espedientearen kodea edo erregistro-zenbakia adieraziz beti.
  • Ebazteko gutxieneko epea hiru lanegunekoa da. Baimenak posta elektronikoz jakinaraziko dira, eskaera egiteko erabilitako metodoa edozein dela ere, eskatzaileak posta elektronikoa aurkezten badu. Bestela, paperezko kopia bat emanen da gure bulegoetan.

 

URTEKO TASA ORDAINTZEN DUTEN KOOPERATIBENTZAT (izapidea modu telematikoan egiten ahalko da soilik):

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Trafikoa Koordinatzeko Atala
Iruña/Zaragoza errep. 3,5 km.
31191 Cordovilla (Nafarroa)
Telefonoak: 848 429 774 / 848 429 775
Posta elektronikoa: autorizaciones.complementarias.circulacion@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización complementaria de circulación de vehículos agrícolas

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time