2020ko azaroaren 11a

Tafallan merkataritza-esparru bat instalatzeko UGPSren aldaketa izapidetzen hasi dira

Helburua da herriak gasolina-zerbitzugune bat eta bi merkataritza-eraikin izatea

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Tafallan Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren (UGPS) aldaketa tramitatzen hasteko, gasolina-zerbitzugune bat eta bi merkataritza-eraikin izateko.

Aldaketa hori PLAINCO SL enpresak sustatu du, eta 1. sektoreko 2. partzelari eraginen dio.

Behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuta, espedientea jendaurrean jartzeko eta entzunaldia emateko izapideen mende jarriko da, hilabeteko epean.