2020ko urriaren 1a

Chivite Lehendakariak Digitalizazioko Estatu idazkariari jakinarazi dio Nafarroa prest dagoela Europako berreskuratze-planetan parte hartzeko

2030 Nafarroako Estrategia Digitala aurkezteko ekitaldiaren ondoren bildu dira bi agintariak, digitalizazioaren arloko ahaleginak bateratzeko
María Chivite eta Carme Artigas
camera_alt María Chivite eta Carme Artigas  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Lehendakaria, María Chivite, Carme Artigas Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu idazkariarekin bildu da gaur, administrazioen eta herritarren arteko harremanetan baliabide digitalak orokortzeko helburuari buruz hitz egiteko. 2030 Nafarroako Estrategia Digitala aurkezteko ekitaldiaren ondoren izan da topaketa. Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak egin du aurkezpena gaur goizean Baluarten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)