2020ko uztailaren 27a

Landa Garapenerako eta Ingurumeneko Departamentuak mahats sektoreari laguntzeko neurriak ezarri ditu, guztira 4,3 milioi bideratuz

Aurrekontuaren erdia Nafarroak ipiniko du, eta merkatua arautzeko neurriak zein salmenta zuzeneko ekoizleei nahiz Jatorrizko Izendapenak sustatzeko laguntzak bideratuko dira
videocam Itziar Gómez kontseilariak mahats sektorera bideratutako laguntza lerroen berri eman du  collections Irudi galeria

Landa Garapenerako eta Ingurumeneko Departamentuak mahats sektorea laguntzeko neurriak ezarriko ditu, horretarako 4.335.000 euro bideratuz. Zehazki, upategi eta mahastizainei zuzendutako laguntzetan merkatuak arautzeko neurriak, zein salmenta zuzeneko ekoizleentzako laguntza zuzenak eta sustapenerako neurriak ezarriko dira. 

Landa Garapenerako eta Ingurumeneko Departamentuak mahats sektorea laguntzeko neurriak ezarriko ditu, horretarako 4.335.000 euro bideratuz. Zehazki, upategi eta mahastizainei zuzendutako laguntzetan merkatuak arautzeko neurriak, zein salmenta zuzeneko ekoizleentzako laguntza zuzenak eta sustapenerako neurriak ezarriko dira. 

Aipatzekoa da kalitatezko figurak sustatzeko laguntza-ildo hori, Nafarroako eta Errioxako JIei ez ezik, patxaranaren AGBari eta Idiazabalgo eta Erronkariko JIei ere zuzentzen zaiela.  

Bestalde, zirkuitu laburretako operadoreentzako laguntza zuzenen onuradun nagusiak mahastizainak izanen badira ere, horiek jasotzeko aukera izanen dute, halaber, artisautzazko beste produktu batzuk ekoizten eta lantzen dituztenak: gazta eta beste esneki batzuk, patxarana, eztia eta COVID-19aren krisiagatik HORECA kanala itxiz geroztik kalte handia jasan dutenak, besteak beste,

Neurri-sorta horren aurkezpenean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gómezek adierazi duenez, “laborari eta ETEei laguntzeko neurri hauek onartu beharra dagoela uste dugu, bereziki krisiak gogorren eragin dienei begira, jasaten ari diren likidezia-arazoak konpontzeko, eta laborantza-enpresen lehiakortasuna, ustiategien bideragarritasuna, eta, ahantzi behar ez dugun funtsezko zerbait, landa-eremuan garapen ekonomikoa eta enplegua bermatzeko”.

Europako laguntzen osagarri

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak merkatua erregulatzeko ezarriko duen neurria Europak krisi-garaian distilaziorako emanen dituen laguntzak osatzean datza. Hain zuzen ere, Bruselak 17.035 Hl ardoren distilazioa finantzatu du, 691.553 €-ko zenbatekoa emanez, eta Nafarroak hori osatuko du beste 13.000 Hl-ren distilazioa finantzatzeko 246.000 € ekarririk. Laguntzaren hartzaileak baimenduriko distilatzaileak dira, eta zenbatekoa litroko 0,40 €-koa izanen da JIko ardoen kasuan, eta 0,30ekoa beste ardoenean. Gainera, Nafarroako 28 upategik 895.224 € jasoko dituzte, orotara, 119.000 Hl pribatuki biltegiratzeko neurria dela eta. Eta azkenik, heldu gabeko uztaren neurriari esker, 14 mahastizainek 149.384 € jasoko dituzte, 66,95 hektareatarako.             

Horiek horrela, hiru erregulazio-neurrien aurrekontua 1.794.119 €-koa da orotara FEAGA aurrekontuari dagokionez, eta zenbateko horri Nafarroak emandako 246.000 €-ak gehituko zaizkio. Hortaz, merkatuak arautzeko hiru neurrien zerga, guztira, 2.040.119 €-koa izanen da.

Laborariak, artisauak eta zirkuitu laburretako operadoreak

Neurri nagusia, 2 milioi euroko hornidura izanen duena, COVID-19aren krisiak bereziki eragin dien laborarientzako eta ETEentzako laguntza zuzenak dira, laborantza-enpresen lehiakortasuna eta laborantza-ustiategien bideragarritasuna bermatzeko xedez.  

Laborarien eta laborantzako ustiategiez den bezainbatean, mahastia edota elorri beltza lantzen dituztenei zuzendurikoa izanen da neurria; baita zirkuitu laburrean edo salmenta zuzenaren bidez saltzen dutenei ere, produktua edozein dela ere (eztiak, arrautzak, marmeladak, haragia, gaztak, barazki freskoak, etab.). Bestalde, ekoizle artisauen kasuan gazta eta esnekietarako (mamia, gazta-krema, gaztanbera, jogurta…), ardorako eta patxaranerako baizik ez da izanen neurria.        

Kalkulatu da neurri horrek mahasti eta elorri beltza lantzen dute mila laborari ingururi eginen diela mesede, baita salmenta zuzenean diharduten edo artisauak diren beste ehun ingururi ere.

Kalitatezko figuren sustapena (JI, AGB)

Departamentuak martxan jarririko hirugarren neurria JIei beren produktuak sustatzeko laguntza zuzena ematea da; 295.000 euro bideratuko dira horretarako. Hain zuzen ere, 175.000 euro emanen zaizkie Nafarroa JIari eta 40.000 euro Errioxa JIari; 60.000 euro Idiazabalgo eta Erronkariko gazta JIei; eta 20.000 euro Nafarroako patxaranaren AGBari.