2020ko ekainaren 17a

Nafarroako Gobernuak argi berdea eman dio Turismoaren Foru Legearen aurreproiektuari

Arau berriak 2003koa aldatzen du, eta erregulazioa sektoreko errealitate berrietara egokitzea du helburu

Nafarroako Gobernuak argi berdea eman dio gaurko bilkuran Nafarroako Turismoaren Foru Lege berriaren aurreproiektuari, eta agiri hori Nafarroako Kontseilura igorriko du orain. Arau berriak 2003tik indarrean dagoen legeria sektorearen errealitate berrira egokituko du, figura berriak txertatuz, hala nola, ostatu bereziak eta turismo-intereseko jarduerak zein establezimenduak. Halaber,  Turismoaren Erregistroari zein turismo-bitartekaritzaren jarduerari buruzko araudi berri bat sartuko du, bai eta bidaia konbinatuak eta lotutako bidaia-zerbitzuak antolatzeko eta merkaturatzeko berme berriak ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).