Ikerketa

Ikerketa

Osasun ikerketa funtsezkoa da Ospitale Unibertsitarioak eta bertan ari diren profesionalek aurrera egin dezaten, berrikuntza bultzatu, ezagutza sustatu eta prestigioa eta pazienteen konfiantza handitzen dituelako. Arretaren kalitateak eta ikerketak elkar sustatzen dute. Hala adierazten digu ebidentzia zientifikoak, ikerketa lehentasunen artean duten osasun zentro eta zerbitzuetan emaitza garrantzitsuak lortzen direlako, laguntzazko praktiken berrikuspen kritikoa bideratzearen ondorioz.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren ustez (NOU), ikerketa bultzatu beharreko ardatzetako bat da, bai baitaki zer hobetu handia dugula oraindik, aitzindari izateko Estatuko eta nazioarteko ikerketa esparruan.

NOUk “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Sustatzeko Programa” esparrua dauka, zeinak, 2013an egin bazen ere, oraindik indarrean baitauzka planteatutako proposamen eta ekintza ildoetako anitz.

Beste urrats garrantzitsu bat izan da NOU beste ikerketa zentro batzuekin elkartzea, eta 2010ean Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutua (IdiSNA) sortzea. 2010ean sortu institutu hori ikerketa biomediko diziplina anitzeko eta translazionala egiteko gune bat da, eta ikerketa oinarrizko, kliniko eta epidemiologikora nahiz osasun zerbitzuetakora bideratuta dago, eta zenbait erakundetako talde batzuk elkartzearen emaitza da; erakunde horien artean hauek daude:  Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU); Nafarroako Unibertsitate Klinika (NUK), Nafarroako Unibertsitatea (NU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP); bai eta Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroa (CIMA), Navarrabiomed, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arreta.

Era berean, Navarrabiomed (2012an sortua) ikerketa zentro publiko bat da, ikerketa biomedikoa sustatu eta bideratzen diena NOUri eta beste zentro publiko batzuei.

  • 2021ean, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Ikerketa Batzordea eratu zen, ikerketa eduki espezifikoari heltzeko, zeina, lehenago Etengabeko Prestakuntzari lotuta baitzegoen batzorde berean.
  • Honako hauek dira NOUko Ikerketa Batzordearen eginkizunak:
  • Bere jarduketak koordinatzea Osasun Departamentuaren ikerketarekin zerikusia duten erakundeekin: Osasunbideko Ikerketa Batzordea, Miguel-Servet Fundazioa-Navarrabiomed, IdiSNa.
  • Aliantzak proposatzea ikerketa garatzeko NOUn.
  • NOUn garrantzi bereziko ikerketa arloak proposatzea plan estrategiko korporatiboen arabera. 
  • Gutxienez urtean behin ebaluatzea ospitale zentroaren “inpaktu” maila ikerketa arloan, bai orokorrean, bai zerbitzu, unitate edo arloetan. Ebaluazio horrek, gutxienez, honako hauek bilduko ditu: inpaktu bibliometrikoa, eskatu diren eta egiten ari diren ikerketa proiektuak eta NOUko profesionalak sartuta dauden ikerketa taldeen mapa. 
  • NOUko zerbitzu, unitate edo arloetako ikerketa erreferentzien komunikaziorako bidea izatea, eta haien beharrak identifikatzea, zentroaren barrenean ikerketa sustatzeko.
  • Irizpideak ezartzea prestakuntza espezializatuan ari ez diren osasun arloko ikasleek edo profesionalek ikerketa jarduerak egin ditzaten, NOUn txandaka ibili nahi badute, eta ikerketa jarduera dela-eta bete beharreko baldintzak eta betekizunak betetzen direla zaintzea (pazientearen intimitaterako eskubidea, aseguruak, egonaldi plana, argitalpenak eta abar).
  • Irakaskuntzako Batzordeak (osasun prestakuntza espezializatukoa) ikerketa esparruan adierazitako beharrak aztertzea, ikerketa sustatzeko kolektibo horretan.
  • NOUn, hobetzeko aukerak hautematea eta sustapen ekintzak proposatzea ikerketa esparruan.
  • Ikerketa proiektuak egiteko baimen egokiak eskatzeko zirkuituak eta prozedurak zabaltzea.
  • Akordioak, kontratuak, fellow programak eta gisako tresnak sustatzea, hainbat motatakoak (intentsifikazioak, bekak eta abar), profesionalen ikerketa jarduera bidera dezaten.
  • Aholku ematea Batzorde Tekniko Asistentzialari eta, hedaduraz, NOUko Zuzendaritzari, ikerketa prozesuarekin eta politika zientifikoekin zerikusia duten gaietan.

 

Indicadores bibliométricos del HUN en los últimos cinco años

Harremanetarako

Ikerketa Batzordea (NOU)

  • 848 421084
  • comision.investigacion.hun@navarra.es

  • Batzordeburua: Isabel Rodrigo Rincón
  • Idazkaria: María Luisa Antelo Caamaño