2019ko abenduaren 18a

Nafarroako Gobernuak ikur grafikoa aldatuko du Foru Komunitateko errealitate soziolinguistikora egokitzearren

Testua aurrena gazteleraz idatziko da eta gero euskaraz
Ikur grafiko berriaren irudia.
camera_alt Ikur grafiko berriaren irudia.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak bere ikur grafikoa aldatuko du Foru Komunitateko errealitate soziolinguistikora egokitzeko, eta, era horretan, testua lehendabizi gazteleraz agertuko da eta ondoren euskaraz.

Horretarako, Foru Exekutiboak gaurko bilkuran hartutako akordioaren bitartez, urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua aldatzen duen foru-legearen proiektua kontuan hartu du; dekretu horren bitartez, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta horren erabilera arautzen da. Jarraian, dokumentua Nafarroako Kontseilura igorriko da dagokion txostena egin dezan.

Modu horretan, Gobernuak ikurra aldatuko du adierazpenen ordena aldatuaz; hau da, lehendabizi gazteleraz eta gero euskaraz jarrita, Nafarroako errealitate soziolinguistikoa islatzeko eta errespetatzeko asmoarekin. Horrez gain, Exekutiboak bi hizkuntza propioen errespetua eta erabilerarekiko duen konpromisoa jasotzen da, Foru Komunitatearen hizkuntz aniztasuna erakutsiaz, eta hori Gobernuaren ikurrean adierazi behar da.