2019ko uztailaren 31a

Ostegunean zabalduko da Nafarroako Ogasunak Tafallan egokitutako bulegoa

Padre Calatayud Pasealekuko 1. zenbakian egongo da

Nafarroako Ogasunak ostegun honetan, abuztuak 1, Tafallako Padre Calatayud pasealekuan ezarritako behin-behineko bulegoan eskainiko du zerbitzua. Arreta bertan emango dute Teófano Cortés plazan kokatutako bulegoa egokitzen duten bitartean; kaltetua suertatu zen herriak jasandako azken uholdeetan.

Zergadunei arreta ohiko ordutegian emanen zaie: 08:30etatik 14:30etara.

Nafarroako Ogasunak bere webgunean informazio ohar bat argitaratu du Erdialdeak jasandako uholdeen inguruan. Bertan, besteak beste, epe barruan aurkeztu ezin diren zerga aitorpenak nola egin azaltzen da; aparteko gastuak murrizteko aukera edo zenbatespen objetiboa duten zergadunen moduloen murrizketa (PFEZ) eta Erregimen Erraztua (BEZ); edo kalteordainen eta jasotako laguntzen zerga trataera.