2019ko ekainaren 14a

Hezkuntzak kultura zientifikoan prestatzeko 25 laguntza onartu ditu zientzia arloko ikasketak sustatzeko

NUPek eta EHUk antolatutako Kultura Zientifikoko Masterrean aditu titulua eskuratzeko laguntzak dira

Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen zuzendaritza orokorrak Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Kultura Zientifikoko Masterrean aditu titulua ateratzeko 25 laguntzen deialdia argitaratu du. Eskaera egin nahi dutenek ekainaren 29ra arte izango dute aukera. 

Hezkuntza Departamentuak 20.000 euro bideratuko ditu; laguntzako, gehienez 800 euro. Irakasleen artean kultura zientifikoa bultzatu eta hala ikasleen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikekin lotutako (STEM) ikasketak sustatzeko laguntzak dira.

Laguntza eskatu nahi dutenek Nafarroan erroldatuta egon beharko dute. Eskaera Hezkuntzako Departamentuko Erregistroan zein Nafarroako Gobernuaren erregistroko edozein bulegotan aurkeztu ahal izango da. Laguntzak emateko honako irizpideak izango dira kontuan: Foru Erkidegoko hezkuntza arloarekin lotura, ikasketa maila, hizkuntzen ezagutza edo hezkidetza programen parte hartzea