2019ko apirilaren 30a

Zerga bilketa 1.010 milioi eurora iritsi da urteko lehen hiruhilekoan

Zerga sarreren portaera koherentea izan da hazkunde ekonomikoarekin, nahiz eta egutegi berriaren ondorioz Estatuarekin egin beharreko doikuntzen zati handia lehen hiruhilekoan egin den, eta honek 2018 urtearekin konparazioa baliogabetzen duen

Diru bilketa likidoa 1.010 milioi eurora iritsi da 2019ko lehen hiruhilekoan. 2018an epe berean bildutakoaren bikoitza baino gehiago da (527,2 milioi gehiago, %109,3), batez ere egutegiarekin zerikusia duen kontu tekniko batengatik, baina baita enpleguaren eta kontsumoaren hobetzeagatik ere.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.