2019ko apirilaren 11a

Irakasleek atzerrian formazioa egiteko laguntzak deitu ditu Hezkuntzak

Diru-laguntza hauek baliatu nahi dituztenek eskaria egin beharko dute maiatzaren 1a baino lehen

Heldu den udan atzerrian formazioa egin asmo duten irakasleentzako laguntzen deialdia egin du gaur Hezkuntza Departamentuak. Zehazki atzerriko hizkuntza ematen duten irakasleentzat zuzendutakoak dira, 40 laguntza eskaintzen dira guztira eta interesa dutenek eskabide-orria bete dezakete ala Hezkuntza Departamentuko Erregistroan zein gainontzeko erregistroetan  eskaera aurkez dezakete. Eskaera denak barematutakoan, gehienez, 1.000 euroko laguntza zuzentzen dio Hezkuntzak eskaera egin duen irakasle bakoitzari.

NAOn gaur argitaratutako deialdiaren helburua da, frantsez, ingeles, aleman eta italianoko irakasleen prestakuntza atzerrian sustatzea, hauek irakasten den hizkuntza bere testuinguru naturalean erabili eta ofiziala duen herrialdearen alderdi soziokulturalak eskura ditzaten.  Atzerriko hizkuntza bat irakasten duten (ingelera, frantsesa eta alemana) edo eskolak atzerriko hizkuntzan ematen dituzten (British, IIP, FIP, AHIP, Bigarren Hezkuntzako prograla eleaniztuna eta atal elebidunak) irakasleek laguntza hauek lor ditzakete. Halaber, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuari jarraiki, CI maila egiaztatzen duten hizkuntza arlokoak ez diren irakasgaietako sare publikoko Bigarren Hezkuntzako irakasleek zein Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetakoek ere diru-laguntza hauek jaso ditzakete.

 

Udako ikastaroak

Hezkuntzak gehienez ere 40.000 euroko (1.000 euro irakasle bakoitzari) diru-laguntzak emanen ditu matrikula egiteko zein ostatua ordaintzeko. Eduki metodologiko eta bi aste zein 40 ikastorduko ikastaro hauek,  2019ko  uztailaren 1etik abuztuaren 31 bitartean eginen dira, ikastaroaren xedeko hizkuntza ofiziala duen herrialde batean.  Behin ikastaroa bukatuta eta aurkeztutako gastuen frogagiriak zein bertaratze ziurtagiriak egiaztatuta, irakasleek diru-laguntza hauek jaso ahalko dituzte.