2019ko apirilaren 2a

8 eskola-taldeetako 144 ikasleek "Aniztasuna, aberastasun iturria" izeneko II. Eskola Lehiaketako sariak jaso dituzte

Hegoaldeko taldeak, Noaingo San Migel, Santa Katalina Labouré, Los Sauces-Sahats, Iñaki Ochoa de Olza, Gurutze Plaza, Ega eta Lekaroz BHIk sari banaketan parte hartu dute
Saridun guztien argazkia.
camera_alt Saridun guztien argazkia.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren bidez, “Aniztasuna, aberastasun iturria” izeneko II. Eskola Lehiaketara aurkeztutako zortzi eskola-talde irabazlei sariak eman dizkie.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari Ana Ollok, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Álvaro Baraibarrek parte hartu duten ekitaldira, 200 bat pertsona joan dira: talde irabazleen ikasleak, irakasleak, senideak eta gonbidatuak.

Kontseilariak, Nafarroa osoko ikastetxeek aurten ere, dibertsitatearen inguruan egindako lan handia goratu eta azpimarratu du: “Mimoz eta ilusioz egindako lana, irakasleek idatzi dituzten mezu askok transmititu duten bezala".

Ollok gaineratu duenez, “aurkeztutako lanak oso ezberdinak izan dira, originalak eta lehiaketarekin planteatutako helburuei egokituak. Talde batzuek, gainera, ez zarete bakarrik lehiaketaren oinarriek proposatzen zuten zereginetara mugatu, baizik eta gai horrekin zerikusia zuten bideoak ere egin eta bidali dituzue, eta hauek, gizarte anitz baten alde egiten duzuen belaunaldi berrien inplikazioaren islada dira".

Amaitzeko, iaz egin bezala kontseilariak adierazi duenez: "aurkeztutako lan guztiak ikastetxe liburutegi guztietara iritsiko diren liburu batean bilduko dira, izan ere, epaimahaiak zortzi lan aukeratu behar izan baditu ere, guztiek ekarpen baliotsua egiten dute".

Talde saridunak honako hauek izan dira:

  • Lehen Hezkuntza euskaraz:
  1. 1.go saria: Iruñeko Hegoalde Ikastolako 4.B
  2. Accesita: Noaingo San Miguel HLHIP de 5.D
  • Lehen Hezkuntza gaztelaniaz:
  1. 1.go saria: Iruñeko Santa Catalina Labouré Ikastetxeko 6. maila
  2. Accesita: Barañaingo Los Sauces-Sahats Ikastetxe Publikoko 5.A
  • Bigarren Hezkuntza euskaraz:
  1. 1.go saria: Ansoaingo Iñaki Ochoa de Olza DBHI 2.E
  2. Accesita: Iruñeko Plaza de la Cruz BHI, DBHko 3. maila-A eredua
  • Bigarren Hezkuntza gaztelaniaz:
  1. 1.go saria: San Adriango EGA BHI, 3. maila C
  2. Accesita: Lekaroz BHI,1.mailako D gel aeta 2. mailako E

Ikasle saridun guztiek, ikastetxe bakoitzeko irakasle arduradunekin eta zuzendaritza-taldeetako kideekin batera, bere lanak aurkeztera igo dira eszenatokira. Kai Etxaniz eta María Antúnezek saio musikalak eskaini dituzte bertan, eta Harkaitz Arbizuk, berriz, jokoak, malabarak eta dibertsioa.

1.468 ikasle

40 ikastetxeetako 1.468 ikasleek hartu dute parte “Aniztasuna, aberastasun iturria” II lehiaketan izan diren 81 taldeetan. Lehiaketara aurkeztu diren lanen artean 22 Lehen Hezkuntzako ikasleek aurkeztu dituzte, eta 27 Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketakoek. Hizkuntzei dagokionean, 27 lan euskaraz aurkeztu dira eta 54 gaztelaniaz.

Aurten ere “Aniztasuna, aberastasun iturri” izan da Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaritza orokorrak ikastetxeei proposaturiko gaia. Egitasmoa aniztasunren inguruan hausnartu eta ezberdinarekiko errespetuz haiekiko begirada baikorra eta integratzailea duen gizartea sortzeko asmoz bultzatu da. Gizarte anitz baten hiritar zein herritar izateak eskaintzen dituen aukerak balioan jartzea izan da ekimenaren helburua.

Lehiaketak ikasleek taldeetan irakasleen laguntzarekin proiektu bat garatzera animatu ditu. Zentzu horretan, lehiaketaren helburua ikasleen taldeko elkarlana bultzatu, eta gainontzekoen iritziak, ideiak errespetatzea izan da.