(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

ERABAKIA, 2011ko urriaren 24koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Gobernu Kontseiluak hartua, NAPIren Zerbitzuen Gutun berria onesten duena

(2011ko 236. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 29an)

Zerbitzuen gutunak Administrazio Publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.

Gaur egun, Zerbitzuen Gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira. Foru lege horren 20. artikuluak hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere zerbitzuen gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean".

Maiatzaren 9ko 7/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduaren bidez, Zerbitzuen Gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak hiru Zerbitzuen Gutun sustatu ditu dagoeneko: lehenengoa Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen 2004ko urtarrilaren 8an; bigarrena 2006ko urriaren 6an, eta hirugarrena 2009ko urriaren 21ean. Institutuak egun duen antolakuntza dela-eta, indarrean den Zerbitzuen Gutuna aldatu behar izan da.

Aurrekoa aintzat hartuta, erakunde autonomoaren Estatutuen 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta 2011ko urriaren 24an egindako bilkuran onetsitakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Gobernu Kontseiluak, erabaki du:

Lehena

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Zerbitzuen Gutun berria onestea.

Bigarrena

NAPIren Zerbitzuen Gutuna Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Zerbitzuan eskura dagoela adieraztea.

Zerbitzuen Gutuna Interneteko ondoko helbide honetan ere kontsultatzen ahal da: www.navarra.es/INAP eta helbide elektroniko honetan kopia bat eskatzen ahal da: sercalinap@navarra.es.

Hirugarrena

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa