(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Egitura organikoa eta eginkizunak :
    • 103/2009 Foru Agindua, azaroaren 10ekoa, Toki Administrazioko Kontseilariak emana, Toki Administrazioko Zuzendaritza nagusiaren egitura organikotik hiru bulego kentzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

103/2009 Foru Agindua, azaroaren 10ekoa, Toki Administrazioko Kontseilariak emana, Toki Administrazioko Zuzendaritza nagusiaren egitura organikotik hiru bulego kentzen dituena

 

(2010eko 32. NAOn argitaratua, martxoaren 12an)

Atarikoa

Azaroaren 25eko 447/1991, uztailaren 17ko 262/2003, irailaren 15eko 324/2003 eta otsailaren 2ko 2/2005 Foru Aginduen bidez Toki Administrazioko Departamentuan bulego maila duten administrazio unitateak berrantolatu ziren.

Departamentuak gaur egun duen jarduera ikusita, gomendagarria da bulego maila duten administrazio unitateen eginkizunak berriz antolatzea.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko irailaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dauden unitate organikoak %10 murriztea (128 unitate).

Erabaki haren eranskinean ezartzen da Toki Administrazioko Departamentuan hiru unitate kendu behar direla.

Bulego maila duten administrazio unitateak berrantolatzeko eta erabaki horretan ezarritakoa betetzeko asmoz, Toki Administrazioko Departamentuak egoki ikusten du Sustapen eta Hedapen Bulegoa eta Toki Entitateekiko Harremanetarako Bulegoa kentzea, biak Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari atxikiak, baita Hiribide eta Landabideen Bulegoa ere, Toki Azpiegituren Zerbitzuari atxikia. Horren ondorioz, bulego horien eginkizunak egituran haien gainean dauden atalei esleituko zaizkie.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz, agindu dut:

Lehena

Ondotik aipatzen diren bulegoak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikotik kentzea eta haien eginkizunak egitura organikoan haien gainean dauden atalei esleitzea:

-Sustapen eta Hedapen Bulegoa, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari atxikita zegoena.

-Entitateekiko Harremanetarako Bulegoa, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari atxikita zegoena.

-Hiribide eta Landabideen Bulegoa, Toki Azpiegituren Zerbitzuari atxikita zegoena.

Bigarrena

Foru agindu hau jakinaraztea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari, Toki Azpiegituren Zerbitzuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren 2.A) atalean eta Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3.d) artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa