(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Lurraldearen Antolamendua eta Hirigintza :
    • 85/1995 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

85/1995 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizko testua 1995eko 69. NAOn argitaratua, maiatzaren 31n. Aldaketak: 589/1999 Foru Dekretua, azaroaren 22koa; 46/1996 Foru Dekretua, urtarrilaren 22koa)

Atarikoa

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen zenbait artikulutan espresuki aipatzen da beharrezkoa dela hura erregelamendu bidez garatzea, haren ondorio juridikoak osatu eta hartan ezarritakoak betetzearren.

Eraginkorrak izateko espresuki garapena eskatzen eta, beraz, legezko zenbait manu garatuz idatzi da erregelamendu hau, segurtasun juridikoa dela‑eta argibide batzuk erantsi badira ere.

Aipatu Foru Legearen azken xedapenak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari hura garatu eta betearazteko erregelamenduzko behar adina xedapen dikta ditzan.

Beste aldetik, gaur egun arte indarra izan duen hirigintzako antolamendu juridikoaren berrikuspen orokorraren barrenean aldarrikatu egin da Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea eta onetsi Foru Lege hori bera hein batean garatzen duen Erregelamendu hau, ordezko gisa utziz hirigintza‑planeamendu, kudeaketa eta disziplinari buruzko estatu‑erregelamenduak, eta horiek horrela izanik komenigarria da indarrik gabe gelditu eta indarrarekin segitzen duten Foru Komunitateko erregelamenduzko xedapenen zerrenda onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko apirilaren hiruan egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu bakarra

Onetsi egin da Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua, ondotik heldu den testuan ageri den bezala.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

1. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea hein batean garatzen duen Erregelamenduaren ondorioz indarrik gabe gelditu eta indarrarekin segitzen duten Foru Komunitateko erregelamenduzko xedapenen zerrenda hau onetsi da:

A) Indarrik gabe gelditu dira:

-Abenduaren 10eko 254/1987 Foru Dekretua, lurraldearen antolamendu eta hirigintza arloko eskumenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen artean banatu zituena.

-Ekainaren 23ko 191/1988 Foru Dekretua, hirigintzako legalitatea babesteko neurri osagarriak ezarri zituena.

-Ekainaren 1eko 124/1989 Foru Dekretua, hirigintzaren gaineko espediente zehatzaileetan jarritako isunen zenbatekoa esleitzeari buruzkoa.

-Urriaren 26ko 238/1989 Foru Dekretua, Plan Bereziak eta Hirigintzako Iharduketa Programak behin‑betikoz onesteko eskumena Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariari eman ziona.

-Azaroaren 16ko 383/1992 Foru Dekretua, udalei hirigintzari buruzko udal zerbitzuak kudeatzeko gerentziak edo beste organo batzuk onesteko ahalmena eman ziena.

-Uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretua, hirigintzaren eta ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuen kontrolaren alorreko arau‑hausteak zehatzeko prozedura ezarri zuena, hirigintzako arau‑hausteei dagokienean, gainerakoan indarrarekin segitzen duelarik.

-Ingurunean egitekoak diren herrilan plan eta proiektuek ingurugiroan duten eraginaren azterketak arautu zituen uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuaren xedapen gehigarria.

-Irailaren 6ko 258/1993 Foru Dekretua, hirigintza planeamenduaren eratze eta kudeaketa errazteko neurriak ezarri zituena, 1. artikulua izan ezik aldi baterako aplikazioa duen neurrian.

B) Indarrarekin segituko dute:

-Abenduaren 14ko 290/1988 Foru Dekretua, Donejakue Bidearen Nafarroako tartea behin‑betikoz mugatu eta haren babes‑araubidea ezarri zuena.

-Apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretua, Nafarroan industrialdeak eta industria iharduerak nola ezarri arautu zuena.

-Martxoaren 30eko 128/1992 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean golf zelaiak ezartzeko lurralde eta hirigintza baldintzak arautu zituena.

-Maiatzaren 10eko 154/1993 Foru Dekretua, azalera haundiko merkatal instalazioak lurralde eta hirigintzako betebeharren arabera paratzeko arauak eman zituena.

-Martxoaren 27ko 76/1995 Foru Dekretua, turismoko kanpalekuak arautu dituena.

2. Indarrik gabe gelditu dira Foru Dekretu honetan xedatutakoaren aurka jotzen duten lerrun bereko edo txikiagoko gainerako xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehenbizikoa

Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau garatzeko behar adina xedapen dikta ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA HIRIGINTZARI BURUZKO UZTAILAREN 4KO 10/1994 FORU LEGEA GARATZEN DUEN ERREGELAMENDUA

ATARIKO TITULUA. Xedea

1. artikulua

Erregelamendu honek Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzen du, honako alderdiotan:

A) Lurzoruaren hirigintza‑araubidea:

-Lurzoru jakin bat hiri‑lurzorutzat hartua izateko, oinarrizko hirigintza‑zerbitzuek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak finkatzea.

-Jabetza pribatuak hiri‑lurzoruan beregana dezakeen probetxamendua zehaztea.

-Urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egiteko baldintzak.

-Hirigintza‑zedularen gutxieneko betebehar eta edukiak.

-Etxebizitza familibakar isolatua lurzoru ez‑urbanizagarrian eraikitzeko baimenerako baldintzak.

-Sistema orokorren araubidea.

-Lurzoru urbanizagarriko sektore baten zerbitzuko dotazioen araubidea.

-Hiri‑lurzoru urbanizagarrirako zuhaizti‑moduluak.

B) Hirigintza planeamendua:

-Udal planen dokumentazioa, hirigintza iharduketako programena, plan partzialena, plan bereziena, xehetasun azterlanena eta urbanizazio proiektuena.

-Hirigintza planeamenduaren aldaketa puntualak.

-Ekimen partikularreko planeamenduari dagozkion determinazioak.

-Garapen planeamendua udal planeamenduarekin batera tramitatzea.

C) Planeamendua burutzea eta iharduteko sistemak.

-Parte hartzen duten hirigintza‑entitateen araubidea.

-Konpentsazio sistemen eta borondatezko birzatiketaren agiriak.

-Birzatiketa ekonomikoa.

-Finken normalizazioa.

-Hirigintza kudeaketako tresnak beraiek burutzen ari diren planeamenduarekin batera tramitatzea.

D) Hirigintzako legezkotasunaren babesa.

-Fidantzaren baldintzak eta zenbatekoa, hirigintzako legezkotasuna babesteko neurri gisa erabiltzea.

-Hirigintzako arau‑hausteen zehapen prozedura.

I. TITULUA. Lurzoruaren hirigintza araubidea

I. KAPITULUA. Hiri‑lurzorurako eskatzen diren hirigintza‑zerbitzuak

2. artikulua

Lur bat hiri‑lurzorutzat hartua izateko, oinarrizko hirigintza zerbitzuek kasu guztietan eta gutxienez bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira:

1. Ibilgailuentzako sarbidea:

Ibilgailuentzako sarbidea badagoela ulertuko da, baldin eta turismoko ibilgailuak bertara irits badaitezke titulartasun publikokoak diren eta zorua halako ibilgailuen zirkulaziorako behar bezala egokitua daukaten bideetan barna.

Era berean, lur batek ibilgailuentzako sarbidea duela ulertuko da baldin eta hiri lurzoru batekin mugakide bada eta ibilgailuentzat sarbidea izateko gai honetan eskudun den agintariaren baimena badu.

Aipatu baldintzak betetzen ez dituzten lurrak ibilgailuentzako sarbiderik gabekotzat joko dira, nahiz eta hirigunearen perimetroko ingurabide batekin mugakide izan, edo bi hiriguneren arteko komunikabide batekin.

2. Ur hornidura:

Lur batek ur horniduraren zerbitzua behar bezalako egoeran daukala ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu:

-Ubidea izatea lur horren ertzean edo lurraren pareko bidearenean barna.

-Hornidura aski bermatua izatea bere bide guztian, bai eraikia dagoenarentzat bai geroago eraiki daitekeenarentzat eta aurrikusitako berdegune eta baratzeak ureztatzeko, horrelakorik baldin badago, hori dena behar diren puntako koefizienteekin eta zerbitzu presio egokirako baldintza teknikoak izanda.

3. Ur hustuketa:

A) Lur batek ur hustuketaren zerbitzua behar bezalako egoeran daukala ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu:

-Sare nagusiko edo administrazio eskudunak baimendutako sareko hondakin uren kolektorea izatea lur horren ertzean barna.

-Kanalizazioak bere bide guztian garraio ahalmenik aski izatea, bai eraikia dagoenarentzat bai geroago eraiki daitekeenarentzat, behar diren puntako koefizienteekin eta euri uren bilketak sortzen duen ur emariarentzat.

B) Eraikuntzak sendotutako lurzatietan beren saneamendu instalazio indibiduala duten eraikinen kasuan, instalazio horiek ur‑hustuketa zerbitzutzat har daitezke, atal honetan ezarritakoari dagokionez, baldin eta beren ezaugarri teknikoak sartzen badira indarra duen arauteriaren barrenean eta eraikuntza antolamendutik kanpokoa dela deklaratzen ez bada.

4. Energia elektrikoaren hornidura:

Lur bat energia elektrikoz behar adina horniturik dagoela ulertuko da, honako baldintza hauek betetzen badira:

-Behe tentsioko energia elektrikoaren hornidura sarea izatea lur horren ertzean edo lurraren pareko bidearenean barna.

-Sareak potentziarik aski izatea, lehendik dauden erabileretarako eta geroan eraiki daitezkeenetarako.

3. artikulua

Lurzorua hiri lurzoru gisa sailkatzeko, aurreko artikuluan ezarritakoaz gain, honako arau hauek hartu beharko dira kontutan:

1. Ur hornidura, hondakin uren hustuketa eta energia elektrikoaren hornidura zerbitzuak exekuzio unitatetik edo lurzatitik gehienez ere 50 metrora egonen dira, eta aski izanen dira ibilbide osoan beren zerbitzua emateko, bai dagoeneko dauden eraikinei eta baita planeamenduan aurreikusitakoei ere. Eraikuntzak sendotutako lurzatiak direnean, zeinetan eraikinak saneamenduko instalazio indibidualak dituzten, horiek ur hustuketa zerbitzu gisa ulertuko dira, idatz-zati honetan aurreikusiriko ondorioetarako, horien ezaugarri teknikoak indarra duen araudiari egokitzen badira eta eraikina antolamendutik kanpora dagoela deklaratzen ez bada, betiere.

2. Aipatu zerbitzu horiek guztiak dauzkan bide batekin mugakide den lurren kasuan, hiri lurzoru bezala hartuko baita askitzat jotzen den sakontasun eraikigarria, askitasun hori arrazoituko delarik ingurune hurbilaren eraikuntza-tipologiaren arabera eta, nolanahi ere, zerbitzuen kapazitatea kontutan hartuz, Erregelamendu honen 2. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat.

3. Lur bat hiri lurzorutzat sailkatzeko, ez da nahikoa izanen errepide, bide edo hiriguneko bestelako kale-bideekin mugakide izatea, baldin eta bere ertzetan barna hornidura zerbitzuen, ur-hustuketaren eta energia elektrikoaren horniduraren garraiabide orokorrak igarotzen badira.

II. KAPITULUA. Jabetza pribatuak hiri lurzoruan beregana dezakeen probetxamenduaren zehaztapena

4. artikulua

1. Berrogeita hamar mila eskubidedun biztanletik goitiko populazioa duten udalen hiri lurzoruan, bai eta beren planeamenduaren ondorioz banaketa eremuen mugaketari eta eredu‑probetxamenduari buruzko xedapen berariazkoak aplikatzen dituztenenean ere, jabetza pribatuak beregana dezakeen probetxamendua banaketa eremuaren eredu‑probetxamenduaren 100eko 85ekoa izanen da.

2. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen udalen hiri lurzoruan, exekuzio‑unitateen bidez iharduten ez denean, jabetza pribatuak beregana ditzakeen probetxamenduen eta planeamenduak onartzen dituen egiazkoen arteko doiketa eginen da Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 192.etik 204.era bitarteko (biak barne) artikuluetan araututako eran.

5. artikulua

1. Bi mila biztanletik goitiko udalen eta Barañain, Burlata, Atarrabia, Uharte, Zizur Nagusi, Zizur Zendea, Eguesibar, Galar, Beriain, Orkoien, Aranguren, Noain‑Elortzibar, Antsoain, Berriozar eta Berriobeitiko udalen hiri lurzoruan, non eta Udal Planak sartzen ez dituen banaketa eremuen mugaketari eta hiri lurzoruko eredu‑probetxamenduaren kalkuluari buruzko xedapen berariazkoak, jabetza pribatuak hiri lurzoruan beregana dezakeen hirigintza probetxamendua honako hau izanen da:

a) Exekuzio unitateetan sartutako lurretan: kasuan kasuko exekuzio unitatearen batezbesteko probetxamenduaren 100eko 85.

b) Exekuzio unitateetan sartu gabeko lurretan, probetxamendua haunditu gabe lehendik dagoen eraikuntzaren ordezkapena egiten denean: planeamenduak onartzen duen probetxamenduaren 100eko 100.

c) Exekuzio unitateetan sartu gabeko lurretan, soilik lehendik dagoen eraikuntzaren ordezkapena egitea ez bada eta Planarengatik probetxamendua haunditzen bada: indarra duen planeamenduak lehengo egoerarekin parekatuz eragiten duen gehikuntzaren 100eko 85 eta lehendik dagoen probetxamenduaren 100eko 100. Kasu honetan, probetxamenduaren gainerakoa, Administrazioari dagokiona, udalari konpentsazioa ordainduko zaio eskudirutan, hirigintza balioaren arabera.

d) Hirialde historikoetan sartutako lurretan, exekuzio unitateen bidez iharduten ez denean: planeamenduak onartzen duen probetxamenduaren 100eko 100.

2. Hirigintza probetxamendua udalei lagatzeko eskakizuna, artikulu honek aipatzen duena, Legearen indarrez zuzenean aplikatzen ahalko da, eta planeamenduak ezin izanen du inola ere portzentaia txikiagorik ezarri.

3. Nolanahi dela ere, exekuzio unitateetan sarturik ez dauden lurren kasuan, jabetza pribatuak beregana dezakeen probetxamendua eskuratuagatik, jabeak bere gain hartu beharko ditu Planak finkatzen dituen kargak.

6. artikulua

Bi mila eskubidedun biztanletik beheitiko udalen hiri lurzoruan, salbu aurreko artikuluko 1. zenbakian aipatzen diren eta Iruñeko konurbazioaren barrenean dauden udalenean edota banaketa eremuen mugaketari eta hiri lurzoruko eredu‑probetxamenduaren kalkuluari buruzko xedapen berariazkoak hartzen dituen udal planaren jabe diren haienean, jabetza pribatuak beregana dezakeen probetxamendua honako hau izanen da:

a) Exekuzio unitateetan sartutako lurretan: udal planak finkatzen duen portzentaia, exekuzio unitate guztientzat berbera izanen dena eta, beti ere, kasuan kasuko exekuzio unitatearen batezbesteko probetxamenduaren 100eko 85ekoa edo haundiagoa.

b) Exekuzio unitateetan sartu gabeko lurretan: planeamenduak onartzen duen probetxamenduaren 100eko 100, jabeak bere gain hartu beharko dituelarik planeamendu horrek ezartzen dizkion urbanizazio kargak.

III. KAPITULUA. Urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egitea

7. artikulua

1. Toki entitateek baimena eman dezakete orube izaerarik ez duten lurren urbanizazio eta eraikuntza aldi berean egin daitezen, baina horretarako, kasu guztietan, urbanizazio obren berme gisa, honako baldintza hauek nahitaezkotzat joko dituzte:

a) Banku‑abala edo Zuzenbidean onartutako bestelako edozein berme ematea, urbanizazio obren 100eko 20aren balioarekin, gutxienez, bakoitzari dagokion zatian.

b) Lizentzia eskatzeko idazkian, eskatzaileak hitz ematea ez duela eraikuntza erabiliko urbanizazio obra amaitu arte, eta baldintza hori finkatzea eraikin zati batentzat edo eraikin osoarentzat egiten den jabetza edo erabilera‑eskubidearen lagapenean.

2. Exekuzio unitateetan sarturik ez dauden lurren kasuan, urbanizatzeko konpromezua, kasuan kasuko urbanizazio obren proiektuaren arabera, eraiki gogo den lurreko fatxaden aurrealdeko obretarako ezezik, behar diren zerbitzu publiko guztiak eman ahal izateko azpiegitura orotarako ere izanen da, hala nola ur horniduraren sarerako, saneamendurako, argiteriarako eta galtzada nahiz espaloiaren (edo bestela funtzionalki espaloiaren balioa betetzen duen gunearen) zorua berritzeko, funtzionamenduan diharduten sare orokorrekiko lotuneraino.

3. Exekuzio unitateetan sarturik dauden lurren kasuan, urbanizatzeko konpromezua, gauzatu gogo den eraikuntzaren fase osoetarako eta behar diren zerbitzu publikoak eman ahal izateko azpiegitura orotarako izanen da, eta hori dena behin‑betikoz onetsitako urbanizazio proiektuaren arabera.

Urbanizazio lanak ezin izanen dira hasi kudeaketa tresna guztiak behin‑betikoz onesten diren arte, salbu eta urbanizazio proiektuaren sustatzaileak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Toki entitateari ematea artikulu honetako 1. zenbakiak aipatzen duen bermea, eta

b) Ukitutako lurzatien erregistroko jabeek edo horien kausadunek idatziz eta espresuki emandako adostasuna egiaztatzea.

4. Eraikuntzarekin batera urbanizatzeko beharkizuna ez betetzeak ondorio hauek ekarriko ditu:

-Hirigintza probetxamendurako, eraikitzeko eta eraikuntzarako eskubideak legez ez eskuratzea.

-Aurreko atalean aipatu kontzeptuetako edozeinengatik kalteordaina jasotzeko eskubidea bidezko ez izatea.

-Eraikuntza erabiltzeko debekua.

-Artikulu honetako 1. zenbakian aipatzen den berme ekonomikoa galtzea.

IV. KAPITULUA. Hirigintza‑zedula

8. artikulua

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 21. artikuluak aipatzen duen hirigintza‑zedulak honako hauek zehaztuko ditu:

a) Finkaren kokalekua, beren mugak zein diren grafikoki adierazita, eraikuntzarik badagoen edo ez, eta azalera zenbatekoa den.

b) Lurraldearen antolamenduko edo hirigintza planeamenduko zein tresnaren manuek agintzen duten finkaren gainean eta tresna hori behin‑betikoz onetsi zeneko data.

c) Finka kokaturik dagoen lurzorua zein motatakoa den, haren kategoria eta kalifikazioa.

d) Zein exekuzio edo sektore unitatetan dagoen eta hari dagozkion batezbesteko probetxamendua eta/edo eredu‑probetxamendua.

e) Planeamenduak esleitzen dizkion erabilera, intentsitate eta eraikigarritasuna.

f) Kudeaketa epeak eta titularrak eskuratutako hirigintza ahalmenak.

g) Exekuzio unitateari aplika dakiokeen iharduketa sistema.

h) Jabeak eredu‑probetxamendurako edo batezbestekorako daukan eskubidea zein exekuzio sektore edo unitatetan gauzatuko den, bidezkoa denean.

V. KAPITULUA. Etxebizitza familibakarra lurzoru ez‑urbanizagarrian

9. artikulua

1. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak baimena eman dezake lurzoru ez-urbanizagarrian etxebizitza gehiago eraikitzeko, etxebizitza familibakar isolatua baldin bada, titularraren ohizko etxebizitza finkoa izateko xedearekin, artikulu honetan ezartzen diren baldintzetan eta eskualdeetan.

2. Baimenerako eskabideekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da, ondotik aipatzen diren zehaztapen hauek betetzen direla egiaztatzeko:

a) Etxebizitza lurzoru generiko edo nekazaritza nahiz abeltzaintza aldetik produktibitate ertaineko lurzoruan kokaturik egotea, udal hauetakoren batean: Araitz, Arano, Arantza, Areso, Basaburua, Baztan, Bera, Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Goizueta, Igantzi, Ituren, Leitza, Lesaka, Oitz, Saldias, Sunbilla, Urdazubi, Urrotz, Zubieta eta Zugarramurdi.

b) Etxebizitzen xedea titularraren ohizko bizileku finkoa izatea. Titularrak egiaztatu beharko du etxebizitza horretarako erabili behar duela eta horretarako, gainerako agiriekin batera, milioi bat pezetako banku abala aurkeztu beharko du, hurrengo bost urteetan bete beharreko legezko beharkizun hori bermatzeko. Udalerriko edo Nafarroako inguruko herrietako biztanleek ez dute banku abalik aurkeztu beharrik.

c) Eraikuntzari lotutako lurzatiaren azalera karratukoa edo haundiagoa izatea eta haren 100eko 66 bederen erabiltzea eraikuntzaz kanpoko nekazaritza-abeltzaintzako edo basogintzako ihardueretarako.

d) Lurzatiaren 100eko 10 zuhaitzak landatzeko erabiltzea, bertako zuhaitzekin edo frutarbolekin.

e) Eraikuntza, funtsean, eskualdeko eraikuntzaren tipologiari egokitzea, altuera gehienez ere hiru oini dagokiena izaten ahal delarik lurraren puntu bakoitzean neurtuta.

f) Eraikuntza ezin izanen da inola ere egin gailur, tontor, berezko begiratoki, terrazen ertz edo bestelako leku goratu edo singularretan, ezta erreketan, ibaibide lehorretan edo urak har ditzakeen edo osasungaitz nahiz arriskugarri izan daitezkeenetan ere.

g) Ezin izanen da eraikinik altxatu 100eko 10etik goitiko berezko malda daukaten lurretan, non eta espedientean justifikatzen ez den behar diren neurri zuzentzaileak gehituko direla, lurraren hondamena edo higadura eta paisajearen aurkako eragin kaltegarria saihesteko.

h) Interes kulturaleko ondasun higiezinen inguruko babes eremuan eta Donejakue Bidetik edo bestelako bide garrantzitsuetatik baino gutxiagora etxebizitzak eraikitzeko, Kultura Zuzendaritza-Vianako Printzea Erakundearen adostasun txostena beharko da.

i) Ezin izanen dira aldatu artzainbideek gaur egun daukaten egoera, ezta lurzatiak obrako materialekin itxi ere, eta debekaturik egonen da artzainbideak ibilgailuentzako bide gisa erabiltzea.

j) Ez da baimenik emanen obra, instalazio, lur mugimendu edo lurzatiketaren aldaketarako, baldin eta zuhaitz mozketarik egin behar bada eta haien ondorioz paisajearen gain edo ekologiaren ikuspegitik kalterik gertatzen bada. Eraikuntzak errespetatu beharko du ahalik eta gehien lehendik dagoen zuhaitz multzoa, eta beraz proiektuan erantsiko dira haiek zaintzeko kasu bakoitzean behar diren neurriak, debekaturik egonen delarik arraseko mozketa egitea.

k) Jendeguneen hornidurarako edateko ura hartzeko lekutik 200 metroko tartea utzi beharko da gutxienez eraikuntza dagoen lekuraino.

3. Artikulu honen ondorioetarako, etxebizitza familibakartzat har daitezke bi etxebizitza biltzen dituzten eraikuntzak, baldin eta bien titularren artean odolkidetasunezko hirugarren mailarainoko ahaidetasuna bada tarteko.

4. Arestiko a) letran aipatu udalerrietako udal planeamenduan, gutxieneko lurzatiari dagokionez, a) letran zehazturiko baldintzez beste batzuk finkatu ahalko dira, eta maldan egiten diren eraikuntzei dagokienez, g) letran adierazitakoez beste batzuk ere, beti ere baldintza horiek lurzoru ez-urbanizagarria hobeki babestuko dela bermatzen baldin badute"

VI. KAPITULUA. Sistema orokorrak

10. artikulua

1. Sistema orokortzat hartuko dira populazioarentzako zerbitzu orokorrari begira lurraldean dauden egitura organiko eta funtzionaleko funtsezko elementuak, baldin eta haien erabilera eta haiek kokatuak dauden lurren titulartasuna publikoak badira:

A) Sare orokorrean honako xede hauek dituzten azpiegiturak:

-Komunikazioak, hiribarnekoak nahiz hiriartekoak eta haiekin zerikusirik duten gainerako instalazio guztiak, hala nola tren eta autobus geltokiak, aireportuak eta horien antzekoak.

-Politika hidraulikoa gauzatzea, eta bereziki urtegiak eta ur hornidura bermatzen duten hodi eta eraikinak.

-Hondakin uren hustuketa eta arazketa.

-Hondakinen tratamendu eta deuseztea.

-Politika energetikoa gauzatzea, barne sarturik produkzio guneak eta energia garraiatu nahiz banatzeko bideak.

-Telekomunikazioak oro.

-Naturaren babesa eta kutsaduraren aurkako burruka.

B) Komunitate‑ekipamendua, zeinak hartuko baititu Administrazioak zuzenean kudeatzen dituen dotazioak nahiz zeharka kudeatutakoak eta honako erabilera eta zerbitzu publikoetara bideratuak:

-Osasun laguntza.

-Osasun publikoa.

-Gizarte laguntza eta ongizatea.

-Babes zibila.

-Hezkuntza.

-Kultura.

-Administrazioa.

-Hiritarren segurtasuna.

-Kirola.

-Aisia.

-Hornidura.

c) Leku ireki publikoak: hiri parkeak, berdegune haundiak, plazak, pasealekuak eta bulebarrak.

2. Ez dira sistema orokortzat hartuko halako toki jakinean sektore baten, exekuzio unitate bat edo batzuen zerbitzuan daudekeen dotazio publikoak, baldin eta, azken kasu horretan, zerbitzuari dagokionez, unitate haiekin lotura zuzen eta hobespenekoa badute eta antzematen ez bada dotazioaren zerbitzurik udaleko bizilagun guztientzat edo gehienentzat.

11. artikulua

1. Udal planak bermatuko ditu behar diren lur erreserbak, sistema orokorrak finkatu ahal izateko. Aipatu erreserbak finkatuko dira bizilagunen beharrak egoki betetzeko heinean, administrazio publikoek eta organismo eskudunek sektore bakoitzerako dauzkaten aurrikuspenak kontutan harturik, eta beti ere honako arau hauek errespetatuz:

-Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 26. artikuluko eskakizunak.

-Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak eta, hura garatuz, Erregelamendu honek ezarritako moduluak.

2. Horretaz gain, sistema orokorren finkapenak ez ditu deusetan galaraziko lurzoru urbanizagarriko sektore bakoitzaren dotazio berekiak.

12. artikulua

Leku ireki publikoen, komunitate‑ekipamenduen eta interes publiko eta sozialeko bestelako zerbitzuen kokapena zehazteko aztertu eginen dira bidesarea eta oinezkoena, ekipamendu eta zerbitzu horiek eskuragarri daudela bermatu eta Planaren hirigintza‑egituran sartzen direla ziurtatzearren, bazter aldeetan kokatu gabe.

13. artikulua

1. Udalerriko hiri lurzoruan eta urbanizagarrian kokatutako eta leku publikoen sistema orokorraren barrenean sartutako parkeen eta berdegune publikoen sarearen azalera osoa, gutxienez, biztanle bakoitzeko bost metro karratukoa izanen da, Planaren proiektuan zehazten den populazioaren arabera.

2. Iruñeko konurbaziotik kanpo dauden 2.000 biztanletik beheitiko udaletan, biztanleko bost metro karratu horiek kontatzeko, lurzoru ez‑urbanizagarriko lurrak ere sar daitezke parkeen eta berdegune publikoen sarean, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Udal planak sistema orokorren barreneko leku ireki publikoen sailean sartzen baditu.

b) Parkeek eta berdeguneek hirigintzan daukaten eginkizuna betetzen badute.

c) Haien titulartasuna eta erabilera publikoak badira, planeamenduaren aurretik edo hura gauzatzearen ondorioz.

d) Kokapen aldetik funtzionalki errotzen badira haien zerbitzua jasotzen duen hirigunearen barrenean.

3. Eremu hauen osaketan ahal dela ez da zatiketarik eginen, haien funtsezko xedea lortzea eragozten bada, eta sistema koherentea eratzen dutela justifikatu beharko da.

4. Leku ireki publikoen barrenean onartzen ahal dira bestelako erabilera batzuk, baldin eta biztanleriarentzako zerbitzua izateko xedearekin bateragarriak badira, baina ez dira ontzat emanen beste erabilera pribatibo edo ez‑normalak, erabilera publikoa baztertu edo murrizten badute edo gorago aipatu xedearekin bat ez badatoz.

14. artikulua

1. Sistema orokorrak garatu eta gauzatzen ahal dira bai zuzenean udal planaren bidez, horretarako behar diren aurrikuspen guztiak dauzkatenean, bai plan partzial edo plan berezien bitartez.

2. Sistema orokorrak zuzenean edo plan berezien bidez garatu eta gauzatzen direnean:

-Lurzoru urbanizagarrian, ez da beharrezkoa izanen aldez aurretik plan partzialik tramitatzea.

-Edozein lurzoru motatan, ez da beharrezko izanen ondoren urbanizazio edo exekuzio proiekturik prestatzea, baldin eta planak hartzen baditu horiei dagozkien determinazioak. Ondorio hauetarako, sistema orokorrak lurzoru ez‑urbanizagarrietan garatu eta gauzatzeko plan berezi baten behin‑betiko onespenak balioko du Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 42. artikuluan ezarrita dagoen Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuaren administrazio baimenaren ordez, deusetan galarazi gabe ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuen lizentzia eskuratzea.

VII. KAPITULUA. Lurzoru urbanizagarriko sektore baten dotazioak

1. atala. Definizioa

15. artikulua

1. Lurzoru urbanizagarriko sektore baten zerbitzuko dotaziotzat hartuko dira honako hauek:

A) Honako xede hauetarako diren sektoreko zerbitzu berekien sareak:

-Bide komunikazioak eta oinezkoenak.

-Aparkalekuak.

-Uraren, ureztapenaren eta suteetarako hidranteen hornidura.

-Euri eta hondakin uren hustuketa.

-Energia elektrikoaren eta gasaren edo bestelakoen banaketa.

-Argiteria publikoa.

-Telefoniako kanalizazioa eta gainerako telekomunikazioak.

-Garraio kolektiboa.

-B) Honako erabilera hauetarako ekipamendua.

-Osasuna.

-Gizarte laguntza eta ongizatea.

-Hezkuntza.

-Kultura.

-Kirola.

-Aisia.

-Merkataritza.

-Administrazioa edo beste zerbitzu publikoak.

-Erlijioa.

C) Jabari eta erabilera publikoko leku irekiak: berdeguneak, oinezkoentzako plazak, pasealekuak eta bulebarrak.

2. atala. Xedapen orokorrak

16. artikulua

Udal planak espresuki aurkakorik xedatzen ez duen bitartean, sektorearen zerbitzuko dotazioak ez dira sistema orokorren menpe egonen eta, beraz, haien osagarri izanen dira.

17. artikulua

Sektorearen zerbitzuko dotazioen eta interes sozialeko bestelako zerbitzuen kokapena zehazteko aztertu eginen dira bidesarea eta oinezkoena, ekipamendu eta zerbitzu horiek eskuragarri daudela bermatu eta sektoreko hirigintza‑egituran sartzen direla ziurtatzearren, bazter aldeetan kokatu gabe.

18. artikulua

1. Leku irekien eta berdeguneen osaketan ahal dela ez da zatiketarik eginen, haien funtsezko xedea lortzea eragozten bada, eta hirigintza‑antolamenduko sistema koherente eta funtsezkoa eratzen dutela justifikatu beharko da.

2. Leku ireki publikoen barrenean onartzen ahal dira bestelako erabilera batzuk, baldin eta biztanleriarentzako zerbitzua izateko xedearekin bateragarriak badira, baina ez dira ontzat emanen beste erabilera pribatibo edo ez‑normalak, erabilera publikoa baztertu edo murrizten badute edo gorago aipatu xedearekin bat ez badatoz.

3. Izaera publikoa eduki arren, udalak jabeekin batera finka dezake leku ireki eta berdegune publikoen mantenimendu araubidea, behar diren segurtasun, higiene eta txukuntasun baldintzak bete daitezen.

19. artikulua

1. Planeamenduan ezarriko den oinezkoentzako ibilbide sareak behar diren ezaugarriak eta behar adinako azalera izan beharko ditu, planak hartzen duen perimetroaren barrenean eta mugakide diren eremuetan ahal den tokiraino motorerik gabeko komunikazioak bermatzeko, eta ez du eragozpenik jarriko komunitate‑ekipamendua bertara sartzeko.

2. Oinezkoentzako ibilbideen sareak bete beharko ditu ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak, aipatu Dekretu horretan garatu egiten baita oztopo fisiko eta sentimenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea.

20. artikulua

Lurazaleko aparkaguneek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Aparkatzeko toki bakoitzaren laukizuzen eiteko gutxieneko azalera 2,20 bider 4,50 metrokoa izanen da.

b) Aparkatzeko toki bakoitzaren gutxieneko azalera, sarbideei dagokien zatia kontutan harturik, ez da inola ere karratutik beheitikoa izanen.

c) Errespetatu eginen dira ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduan aparkalekuei buruz ezarritako zehaztapenak, Erregelamendu horren bidez garatu eta aplikatu egiten baita oztopo fisiko eta sentimenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea.

d) Aparkalekuetan zuhaizti sare bat erantsiko da, haien zabalera osoan, gutxienez zuhaitz bat paratuz aparkalekuaren hiru tokiko.

3. atala. Gutxieneko dotazioak

21. artikulua

1. Sektore bakoitzeko gutxieneko dotazioak, haren erabilera orokorraren arabera, honako hauek izanen dira:

A) Bizitegi erabilerako sektoreetan:

-Zerbitzu berekietako sareak, garraio kolektiboa eta telefonikoa ez beste gainerako telekomunikazioak. Arrazoi teknikoak direla‑eta ezinezkoa bada suteen aurkako hidranterik instalatzea, bestelako baliabideak ere onar daitezke, horretarako bidezko arrazoirik emanez gero.

-Erregelamendu honetako 15. artikuluan aipatzen den ekipamendua, osasun, administrazio edo erlijio arloetakoa izan ezik. Sektoreko bizilagunen kopurua oso haundia baldin bada, Administrazio Publikoak esijitu edo berak aurrikusten ahal du bidezko diren zerbitzu publikoak para daitezen.

-Erabilera publikoko leku irekiak.

B) Hirugarreneko eta industri erabilerako sektoreetan:

-Zerbitzu berekietako sareak, garraio kolektiboa eta telefonikoa ez beste gainerako telekomunikazioak. Arrazoi teknikoak direla‑eta ezinezkoa bada suteen aurkako hidranterik instalatzea, bestelako baliabideak ere onar daitezke, horretarako bidezko arrazoirik emanez gero.

-Erabilera publikoko leku irekiak.

2. Industri erabilerako sektorean eta hirugarrenean lurzati bat erreserbatuko da, gutxienez, balio anitzetako erabilerarako, beti ere sektorearen zerbitzuko ekipamenduei dagozkienen artean hartuta.

4. atala. Moduluak

22. artikulua

Sektorearen zerbitzuko nahitaezko dotazioetarako bereizten diren lurrak Sekzio honetan ezarritako moduluen arabera finkatuko dira.

23. artikulua

1. Erreserbako gutxieneko moduluak, bizitegi erabilera orokorreko sektore bakoitzean, honako hauek izanen dira:

A) Aparkalekuak: aparkatzeko plaza bat eraikuntzako karratuko, eraikuntzan integratutako garaje eta trastelekuetarako guneak kenduta.

Ondorio horietarako, erabilera publikoko guneetan nola pribatuetan kokatutako aparkalekuak kontatuko dira. Kontaketa horretan, erabilera publikoko guneetan etxebizitza bakoitzeko gutxienez aparkatzeko plaza bat izanen da eta hirugarren sektoreko nahiz merkataritza erabilerako guneetan plaza bat karratuko.

B) Jabari eta erabilera publikoko leku irekiak: lurzoruko 15 me‑ tro karratu etxebizitza bakoitzeko, edo bizitegi erabilerako karratuko, zortzi metro karratu bederen erreserbatu beharko direlarik etxebizitza bakoitzagatik, berdeguneetarako, ehun etxebizitzatik goitiko sektoreetan. Leku irekien azalera ezin izanen da inola ere antolatutako azalera osoaren 100eko 10etik beheitikoa izan.

C) Irakaskuntza eta kultur arloetako ekipamendua:

-250 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, artikulu honen 2. zenbakian xedatutakoaren arabera eginen da.

-250tik 2.000 etxebizitzara bitarteko sektoreetan, lurzoruko karratu etxebizitza bakoitzagatik.

-2.000 etxebizitzatik goiti, lurzoruko karratu etxebizitza bakoitzagatik.

Planeamenduak, behar bezala arrazoituz gero letra honetan finkatutako moduluak baino txikiagoak diren beste batzuk finkatzen ahal ditu, lehendik dagoen hezkuntzako ekipamendua askitzat jotzen bada, horrelakoetan planeamenduaren sustatzaileak Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren adostasun txostena erantsi beharko du espedientean.

Antolamenduaren ondorioz irakaskuntzarako ateratzen diren guneak behar bezala kokatu beharko dira, eskoletako populazioak ibili beharreko bidea ahalik eta laburrena izan dadin, beti ere bermatu beharko delarik bidesaretik nahiz oinezkoenetik aipatu gune horietara iristeko bideak izan daitezen.

D) Kirol ekipamendua:

-250 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, modulua borondatearen araberakoa izanen da.

-250tik 1.000 etxebizitzara bitarteko sektoreetan, lurzoruko karratu etxebizitza bakoitzagatik.

-1.000 etxebizitzatik goitiko sektoreetan, lurzoruko karratu etxebizitza bakoitzagatik.

E) Haurrentzako jostalekuak eta aisiarakoak:

-500 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, lurzoruko karratu etxebizitza bakoitzagatik.

-500 etxebizitzatik goitiko sektoreetan, lurzoruko karratu etxebizitza bakoitzagatik.

Behar bezala arrazoituz gero, planeamenduak eskatu gabe utz dezake modulu hau, baldin eta sektorea etxebizitza familibakarreko bizitegi erabilerarako bada.

F) Merkataritzako ekipamendua:

-50 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, modulua borondatearen araberakoa izanen da.

-500 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, eraikitako metro karratu bat etxebizitza bakoitzagatik.

-500 baino gehiagoko eta 1.000 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, eraikitako bi metro karratu etxebizitza bakoitzagatik.

-1.000 baino gehiagoko eta 2.000 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, eraikitako hiru metro karratu etxebizitza bakoitzagatik.

-2.000 etxebizitzatik goitiko sektoreetan, eraikitako lau metro karratu etxebizitza bakoitzagatik.

G) Balio anitzetako ekipamendua, Erregelamendu honetako 15 B) artikulukoen artetik planeamenduan aurrikusten diren gainerako erabilerei dagokiena.

-250 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, artikulu honen 2. zenbakian xedatutakoaren arabera eginen da.

-250tik 500 etxebizitzara bitarteko sektoreetan, eraikitako hiru metro karratu etxebizitza bakoitzagatik.

-500 baino gehiago eta 1.000 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, eraikitako lau metro karratu etxebizitza bakoitzagatik.

-1.000 etxebizitzatik goitiko sektoreetan, eraikitako sei metro karratu etxebizitza bakoitzagatik.

2. 250 etxebizitzatik beheitiko sektoreetan, kultur eta irakaskuntza erabileretarako eta balio anitzetako ekipamendurako lurzoru erreserbak finkatuko dira, etxebizitza bakoitzeko karratuko modulu bateratuaren arabera, haien artean bereizketarik egin gabe.

3. 1.000 etxebizitzatik goitiko sektoreetan, planeamenduak proposatu eginen ditu balio anitzetako ekipamendurako erreserbaren erabilerak zehazki, erabilera desberdinen arteko bereizketa eginez.

24. artikulua

1. Ehun etxebizitzatik goitiko bizitegi sektoreetan jabari eta erabilera publikoko leku ireki gisa kontatuko dira, Erregelamendu honetan ezartzen diren erreserbako gutxieneko moduluak betetzeko, honako gutxieneko baldintzak errespetatzen dituzten elementuak:

A) Berdeguneak eta oinezkoentzako plazak:

-Gutxienez karratuko azalera, bere barrenean gutxienez 30 metroko diametroa duen zirkunferentzia bat hartuko duena eta puntu guztietan gutxienez hamabost metro zabal izanen dena.

-Landareak bertan landatu ahal izateko behar diren baldintzak betetzea.

-Eguzkiak behar adina joko duela bermaturik izatea, inguruan egin daitezkeen eraikinak kontutan harturik.

B) Oinezkoentzako pasealeku eta bulebarrak:

-Gutxienez karratuko azalera, haien zabalerak gutxienez pasealekua edo bulebarra eratzen duten eraikinen altueraren neurrikoa izan beharko duelarik hasieratik bukaeraraino, eta inola ere ez hamabost metrotik beheitikoa.

2. Ehun etxebizitzatik beheitiko bizitegi sektoreetan, jabari eta erabilera publikoko leku ireki gisa kontatuko dira, honako gutxieneko baldintzak errespetatzen dituzten elementuak:

A) Berdeguneak eta oinezkoentzako plazak:

-Gutxienez karratuko azalera, bere barrenean gutxienez 20 metroko diametroa duen zirkunferentzia bat hartuko duena.

-Landareak bertan landatu ahal izateko behar diren baldintzak betetzea.

-Eguzkiak behar adina joko duela bermaturik izatea, inguruan egin daitezkeen eraikinak kontutan harturik.

B) Oinezkoentzako pasealeku eta bulebarrak:

-Haien zabalerak gutxienez pasealekua edo bulebarra eratzen duten eraikinen altueraren neurrikoa izan beharko du hasieratik bukaeraraino, eta inola ere ez hamabost metrotik beheitikoa.

25. artikulua

1. Ehun etxebizitzatik goitiko bizitegi sektoreetan, aisiarako ekipamendu gisa kontatuko dira haurrentzako jostalekuak eta aisiguneak, baldin eta karratutik goitiko azalera baldin badute, eta horrek bere barrenean gutxienez hamabi metroko diametroa duen zirkunferentzia bat hartzen badu.

Urbanizatzailearen zeregina izanen da gune hauek ekipamenduz hornitzea, bete behar duten eginkizunaren arabera.

2. Ehun etxebizitzatik beheitiko bizitegi sektoreetan, haurrentzako jostalekuak eta aisiguneak kontatuko dira, baldin eta haien azalerak bere barrenean gutxienez zortzi metroko diametroa duen zirkunferentzia bat hartzen badu.

26. artikulua

Hirugarreneko edo industri erabilerako sektore bakoitzean, erreserbako gutxieneko moduluak honako hauek izanen dira:

A) Jabari eta erabilera publikoko leku irekiak: sektoreko azalera guztiaren 100eko 10, zuhaiztietarako edo berdegune haundietarako bereiziko dena. Era koherentean kokatuko da, antolamendua bere osotasunean harturik. Komunikabideen eta eraikiguneen artean zuhaitz-hesiak eratzea bultzatuko da. Ahaleginak eginen dira jabari eta erabilera publikoko guneak bazter aldeetan pila ez daitezen. Gune horiek 15 metroko zabalera izanen dute gutxienez.

B) Aparkalekuak:

I) Industrialdeak, batezbeste 1.500 m2tik beherako lurzatietan banatutakoak: plaza bat erabilera publikoko guneetan eraikitako 70 m2ko azalera bakoitzeko.

II) Industrialdeak, batezbeste 1.500 m2tik gora eta 3.000 m2tik beherako lurzatietan banatutakoak: plaza bat erabilera publikoko guneetan eraikitako 100 m2ko azalera bakoitzeko.

III) Industrialdeak, batezbeste 3.000 m2tik gora eta 5.000 m2tik beherako lurzatietan banatutakoak: plaza bat erabilera publikoko guneetan eraikitako 150 m2ko azalera bakoitzeko.

IV) Industrialdeak, batezbeste 5.000 m2tik gora eta 20.000 m2tik beherako lurzatietan banatutakoak: plaza bat erabilera publikoko guneetan eraikitako 200 m2ko azalera bakoitzeko.

V) Industrialdeak, batezbeste 20.000 m2tik gorako lurzatietan banatutakoak: ez da beharrezkoa izanen aparkamenduko plazarik gordetzea erabilera publikoko guneetan.

VI) Hirugarren sektoreko jarduerako guneak, azalera handiko merkataritza zentroak izan ezik: plaza bat erabilera publikoko guneetan eraikitako 50 m2ko azalera bakoitzeko.

C) Azalera handiko merkataritza zentroak: bertan kokatzen diren era desberdineko jardueren funtzionamendu bateratuaren ondoriozko premiak betetzeko behar diren aparkaleku plazak zenbat izanen diren, haien kokapena eta antolaketa aurreikusiko dute, jarduera guztiak batera eta intentsitate handienean ari direnean. Horretarako, sustatzen diren udalez gaindiko hirigintza planak edo proiektu sektorialak onesteko premia horien justifikazio azterlana izan beharko dute.

Hori egiteko eta behar diren aparkamendu plazak lortzeko ondoko alderdiak hartu beharko dira kontuan:

-Proiektatzen den merkataritza eta aisiarako azalera.

-Eskaintza komertzialaren tipologia eta, hala behar denean, ez-komertzialarena (aisia).

-Kokapena eta ibilgailuendako sarbideen baldintzak.

-Eraginpeko gunearen luze-zabalera.

-Zenbatetsitako bisitariak, bezeroaren batezbesteko egonaldia eta zenbat etortzen diren jendetza gehieneko orduetan, urtaroen gorabeherak kontuan hartuta.

-Gune bakoitzean garraio publikorik ba ote dagoen.

-Kontuan hartzea egokitzat jotzen diren beste datu sozioekonomiko eta urbanistikoak.

Aipatu azterlana eta hari dagokion proposamena prestatzerakoan kontuan hartu beharreko alderdiak eta irizpideen justifikazioa eta aplikazioa baloratuko dira. Azterlana aurkeztea bakarrik ez da aski proposamena onartua izateko.

D) Balio anitzeko ekipamendua: antolamenduan aurreikusitako azalera osoaren 100eko 4.

5. atala. Nahitaezko lagapenak

27. artikulua

1. Nahitaez eta dohainik lagako dira udalaren alde, sektorearen zerbitzuko dotazio hauetarako lurrak:

-Bide eta oinezkoentzako komunikazioak.

-Aparkaleku publikoak.

-Jabari eta erabilera publikoko leku irekiak.

-Kirol ekipamendua.

-Kulturaren eta irakaskuntzaren arloetako ekipamendua.

-Haurrentzako jostaleku eta aisiguneak.

-Planean zehaztuko diren Administrazio Publikoaren prestazio zerbitzuak instalatu eta funtzionatzeko behar diren ekipamenduak.

2. Nolanahi dela ere, nahitaez eta dohainik laga beharko dira Erregelamendu honen 23. artikuluko 2. zenbakian araututako ekipamendurako bereizten diren lurrak.

VIII. KAPITULUA. Zuhaiztiak

28. artikulua

1. Planeamenduak bermatu beharko du zuhaitzak landatuko direla, multzoan edo bakanka, gutxienez ere sektorearen barrenean dauden lurren ehuneko hamarreko azaleran, lurzoru urbanizagarria denean, edo planeamenduak finkatzen duen eremuan, baldin eta eremu horren ehuneko hirurogeita hamabostean antolamendu berriko edo urbanizazio desberdineko hiri lurzorua bada.

Zuhaiztia kokatu beharko da, ahal delarik, leku irekietan, oinezkoentzako pasabideetan edo kirolgune eta aisiguneetan, publikoak nahiz pribatuak izan. Horretarako, titulartasun pribatuko lurretan landatutako zuhaitzak kontatu eginen dira, baldin eta haien erabilera publikoa bada.

2. Urbanizazio proiektuek, beren dokumentazioaren barrenean, zuhaitzen landaketarako behar diren azalpen eta aurrikuspen grafiko nahiz ekonomikoak izanen dituzte, planak zehazten dituen eskualdeetarako.

3. Zuhaitz landaketa, Estatuko oinarrizko legeriak aipatzen dituen urbanizazioko legezko betebeharren ondorioz sortutako beharkizun bat da.

4. Zuhaiztiaren mantenimenduaz Administrazioa arduratuko da, edo bestela partikularrak, zuhaiztia dagoen lurra titulartasun publikokoa edo pribatukoa den, Erregelamendu honen 18.3 artikuluan xedatutakoa deusetan galarazi gabe.

5. Erregelamendu honetan aipatzen diren betebeharrak berdin eskatuko zaizkie Udalez gaindiko Plan Sektorialei eta Udalez gaindiko Proiektu Sektorialei, horrelakorik balego, baldin eta xedetzat lurren urbanizazioa badute edo haien ondorio gisa hori ekartzen badute.

II. TITULUA. Udalaren hirigintza planeamendua

I. KAPITULUA. Udal planaren dokumentazioa

29. artikulua

1. Udal Planaren determinazioak honako agiri hauetan garatuko dira:

a) Memoria.

b) Informazio planoak, lurraldearen antolamendukoak eta kudeaketakoak, horrelakorik badago.

c) Hirigintzako arauteria.

d) Babestu beharreko eraikin eta elementu historiko, artistiko edo ingurugirokoen katalogoa.

2. Hamar mila biztanle eskubidedunetik goitiko udalek, horietaz gainera hauek ere erantsiko dituzte:

a) Iharduketa programa.

b) Ekonomi eta finantza arloetako azterlana.

30. artikulua

Udal Planaren memoriak alderdi hauek jorratuko ditu:

Hirigintzako informazioa:

a) Lehendik indarra zuen planeamendua eta udalerrian eragina duten lurraldearen antolamenduko tresnak.

b) Populazioguneen eta lurraldearen ezaugarri orokorren azaleko deskribapena.

c) Lurraldean kokatutako populazioaren ezaugarriak ematea eta etorkizunean zer bilakaera izanen duen aurrikustea, gehienez ere hurrengo hamar urteei begira.

d) Paisaje, ekologia, hirigintza, historia eta arkitekturaren ikuspegietatik, Planaren lur eremuan dauden elementu garrantzitsuak aipatzea.

e) Lehendik sortuak edo aurrikusita dauden udalez gaindiko eragineko azpiegituren azterketa eta haien babesa eta udalaren hirigintzako aurrikuspenekin daukaten lotura.

2. Hirigintza antolamenduaren xede eta irizpideak, antolatzen den udalari dagokionez.

3. Proposatzen den antolamenduaren eta bere funtsezko determinazioen deskribapena eta justifikazioa.

4. Hura aplikatzen den udaletan, banaketa eremuak mugatu eta eredu‑probetxamendua kalkulatzeko erabiltzen diren irizpideen justifikazioa.

5. Aditzera ematea zein kasutan izanen den bidezko Plana berrikustea.

31. artikulua

1. Udal Planaren informazio planoak behar den eskalan eginen dira eta honakook islatuko dituzte:

-Hartzen duten lurraldearen egoera, haien berezko ezaugarrien eta lurzoruaren erabileren arabera.

-Lehendik dauden populazioguneek une horretan daukaten egoera, lehendik dauden urbanizazioarena eta eraikuntzena barne, bai eta lehengo planeamenduaren sailkapen urbanistikoa.

-Lehendik dauden azpiegiturak, zerbitzuak eta ekipamenduak.

2. Udal Planaren antolamendu planoak honako hauek izanen dira:

A) Planak hartzen duen lurralde osoan, 1:5.000 edo 1:10.000 eskalan egindako kartografian, topografi edo lurzati planoetan eta orri osoetan edo banaketa normalizatuan:

a) Lurzoruaren sailkapen planoak, lurzoru mota desberdinetarako aurrikusita dauden erabilera orokorrak aipatuz.

b) Lurraldearen egitura orokorraren, organikoaren eta funtzionalaren planoak, sistema orokorrak aipatuz.

B) Hiri lurzorurako: 1:1.000 eskalan egindako planoak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko ) artikuluko a), b), c), d), e), f), h) eta i) letretan zehazten direnei buruzkoak, bai eta mugatutako banaketa eremuei buruzkoak ere, horrelakorik baldin badago, beti ere aditzera emanez zein eraikin gelditzen den antolamendutik kanpo, Udal Planak Plan Bereziaren bidezko garapenik aurrikusten ez badu.

Hamar mila eskubidedun biztanletik beheitiko udalen kasuan, horietaz gain, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 86. artikuluaren berariazko determinazioak erantsiko dira.

C) Udal Planak zuzenean antolatutako lurzoru urbanizagarriarentzat: 1:1.000 eskalan egindako planoak, aurreko letran aipatzen diren guztiei buruzkoak eta, beti ere, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 80.2 artikuluaren berariazko determinazioen arabera.

D) Programatutako lurzoru urbanizagarriarentzat: Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 82 B) artikuluko a), b), c), d) eta e) letretan zehazten direnei buruzkoak, 1:2.000eko eskala txikienean.

E) Programatu gabeko lurzoru urbanizagarrian: kokapen planoa, behar den eskala egokian, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 85 B) artikuluaren berariazko determinazioak islatzen dituena.

F) Lurzoru ez‑urbanizagarriarentzat: 1:10.000eko eskala txikienean egindako planoa, bertan islatuz lurzoru kategoria desberdinak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen arabera, eta naturguneak eta, horrelakorik balego, basa faunaren babesguneak eta, azkenik, antolamendutik kanpo gelditzen diren eraikinak.

3. Kudeaketa planorik sartzen bada, aipatu kudeaketa horrek xedetzat hartzen duen antolamenduko planoei dagokien eskalan egin beharko dira.

4. Artikulu honen 2. zenbakiko B), C) eta D) letretan aipatzen diren hiri lurzoruaren eta urbanizagarriaren antolamendu planoen gainean katastro planoak paratuko dira, eta sailkapenean gehituko dira, ahal den neurrian eta komeni denean, katastroko lurzati osoak.

32. artikulua

1. Udal Planaren hirigintzako arauteriak bereizi eginen ditu lurzoru mota eta kategoria desberdinei aplika dakiekeen jokamoldea.

2. Udal Planaren hirigintzako arauteriak honako hauek zehaztuko ditu:

A) Zuzenean antolatutako hiri lurzoruarentzat eta urbanizagarriarentzat:

-Baimendutako eta debekatutako erabileren araubide zehatza.

-Kudeaketa araubidea, bertan azpimarratuz urbanizazio baldintzak, iharduketa sistema, epeak, lagapen publikoak eta nahitaezkoak, eta hirigintza arloko gainerako eskakizun guztiak.

-Eraikitzeko baldintzak, aditzera emanez bolumena, altuera, gehieneko okupazioa, ezaugarri estetikoak eta eraikuntzaren gainerako xehetasunak.

-Eredu‑probetxamendua eta/edo batez‑bestekoa, bidezko denaren arabera.

-Dotazioetarako erreserba moduluak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak ezartzen dituenak baino haundiagoak direnean.

-Sistema orokorrak eskuratzeko kudeaketa araubidea, horretarako aurrikusita dauden epeak aipatuz.

-Sistema orokorren eta oinarrizko hirigintza zerbitzuen eta Planak aurrikusten duen gainerako ororen eskakizun eta ezaugarri teknikoak.

B) Garapeneko planeamendua behar duten hiri lurzoru eta programatutako urbanizagarriarentzat:

-Lurzoruaren eta eraikuntzaren erabilera orokorretako bakoitzaren araubide orokorra.

-Garapen planeamendua onesteko epeak.

-Sistema orokorrak eskuratzeko kudeaketa araubidea, dagozkien epean adierazita.

-Sistema orokorren eta oinarrizko hirigintza zerbitzuen eskakizun eta ezaugarri teknikoak, ondorengo planeamenduak garatu beharko dituenak.

-Programatutako lurzoru urbanizagarriaren eredu‑probetxamendua eta, bidezko balitz, hiri lurzoruarena.

C) Programatu gabeko lurzoru urbanizagarriarentzat.

-Hirigintza iharduketako programen onespenerako epeak.

-Erabilera onartu, baimengarri eta debekatuen araubidea, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 45. artikuluaren arabera.

-Lurzoru honetako iharduketen ezaugarri teknikoak eta gehieneko nahiz gutxieneko neurriak.

-Haiei dagozkiekeen dotazio, zerbitzu eta ekipamenduen gutxieneko eskakizunak.

D) Lurzoru ez‑urbanizagarriarentzat.

Lurzoru kategoria desberdinen definizioa bilduko du, bai eta erabileraren nahiz eraikuntzaren araubide orokorra, azken horrentzako baldintzak ezartzen ahal dituelarik, eraikuntzari, bolumenari eta estetikari dagokienean. Era berean, zehaztu eginen dira dauden legezko mugapen eta menpekotzak.

Adieraziko da zein diren lurzoru kategoria bakoitzerako iharduera onartu, baimengarri eta debekatuak, eta zein diren lurzoruaren erabilera egokia eta bere ezaugarriei dagozkien ihardueren garapena bermatzeko baldintzak.

Zehaztu eginen dira antolamendutik kanpo deklaratutako eraikuntzak, eta lehendik daudenen araubidea adieraziko, haien finkapena xedatzen ahal delarik.

3. Hirigintzako arauteria Planaren dokumentazioaren barreneko titulu berariazkoa izanen da, eta harekin batera diskete bat gehituko da, testu prozesaketa informatizatuan heldu den zati artikulatua bertan biltzeko.

33. artikulua

1. Katalogoan honakook bereiziko dira:

a) Balio historiko, kultural, tradizional edo ingurugiroaren ikuspegikoa edo adierazgarria den besteren bat daukaten esparru eta leku irekien, eraikinen, monumentuen, lorategi edo elementu interesgarrien eta naturgune guztien zerrenda, edo haietako batzuena.

b) Bertan sartuta dauden ondasun higiezinen babes araubidea, haien gaineko eskuhartzearen zenbatekoa eta haren ezaugarriak ezarriz, berariazko babes neurriak sartuz, aldaketarik edo hondamenik jasan ez dezaten, eta horiekin batera behar diren determinazioak gehituz, kasuan kasuko ingurunean ondasun horiek hondatu edo haien ikuspegia eta hiri‑sarearekiko edo paisajearekiko lotura eragotz dezaketen eraikuntza eta instalazioak egin ez daitezen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 71. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

2. Katalogoak aipatuko ditu hiru lurzoru motatako edozeinetan dauden balioak.

34. artikulua

Udal Planaren iharduketa programak honakook ezarriko ditu:

1. Haren garapenaren helburuak, gidabideak eta estrategia, epe luzera eta haren aplikazio eremuaren barreneko lurralde osoarentzat.

2. Berariazko aurrikuspenak, sistema orokorrak gauzatzeari buruzkoak.

3. Programatutako lurzoru urbanizagarriko plan partzialak onetsi behar direneko laurteko aldiak edo bestelako exekuzio epeak.

4. Barne erreformako planeamenduaren bidez garatu behar ez den hiri lurzoruan, lagapeneko, berdinbanaketako eta urbanizazioko beharkizunak gauzatzeko epeak, bai eta lizentzia eskatzekoak ere, sistematikoki iharduten denean, eta lurzatia orube bihurtu eta eraikuntza‑lizentzia eskatzekoak, asistematikoki iharduten denean.

5. Barne erreformako planeamendurako diren hiri lurzoruko guneetarako, haiek onesteko epea.

6. Planak ekimen pribaturako ezartzen dituen epeak lotesleak izanen dira, aurkakoa espresuki aipatzen ez bada.

35. artikulua

Loteslea izanen ez den udal planaren azterlan ekonomiko‑finantzarioan hiri lurzoruari eta programatutako urbanizagarriari buruzko zenbatespen ekonomiko bat sartuko da, zeinetan zenbatetsiko baitira sistema orokorrak gauzatzeko eta Udalak gauzatu beharreko oinarrizko hirigintza zerbitzuak ezartzeko behar diren inbertsioak.

II. KAPITULUA. Plan partzialak

1. atala. Plan partzialen determinazioak

36. artikulua

1. Plan partzial bakoitzak bere antolamendu sektorerako garatu eginen ditu Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 89. artikuluan finkatutako determinazioak.

2. Plan partzialak adieraziko du zein den lur eraikigarrien des‑ tino publiko edo pribatua, dotazioetarako xedatzen direnena eta leku irekiena, eta zein diren azken horietan aurrikusitako eraikuntzen eta instalazioen erabilerak.

3. Plan partzialak bere lurraldea exekuzio unitateetan banatzen badu, zehaztasun osoz azaldu beharko dira haien mugapena, iharduketa sistema eta bakoitzari dagozkion epeak.

37. artikulua

Plan partzialak zehaztuko ditu sektoreko komunikazio sarearen trazadura eta ezaugarriak eta sare horrek udal planean aurrikusia dagoen sistema orokorrarekin duen lotura.

Horretarako, zehaztu eginen dira bidesare osoaren lerrokadurak, oinezkoena barne, geometrikoki adieraziko direlarik oinplanoko haien trazadura eta behin‑betiko sestrak, bidegurutzeetan eta norabidearen aldaguneetan bederen, baldin eta zehaztapen horiekin behar bezala adierazia gelditzen bada komunikazio sarearen altimetria.

Bidesarearen eta oinezkoenaren trazadura eta ezaugarriak zehazterakoan kendu eginen dira hirigintza aldetik ezindu eta elbarrientzako oztopo izan daitezkeenak, oztopo fisiko eta sentimenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legearen eta Foru Lege hori garatzen duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuaren arabera.

38. artikulua

1. Plan partzialak zehaztuko ditu bertan finkatzen diren zerbitzu guztien sare eta galerien trazadurak, udal planaren edo hirigintza iharduketako programaren aurrikuspenak garatuz.

2. Plan partzialak zehazki emanen ditu honako zerbitzu sare hauen trazadura eta ezaugarri tekniko nagusiak:

-Uraren, ureztapenaren eta suteetarako hidranteen hornidura sareak.

-Euri eta hondakin uren hustuketa sareak, bereizgarriak izan beharko dutenak, salbuespeneko arrazoi justifikatua denean izan ezik.

-Energia elektrikoaren sarea.

-Argiteria publikoaren sarea.

-Telefoniako kanalizazioaren sarea.

-Gasa garraiatzeko sarea edo beharrezkotzat jotzen diren gainerako sareak.

3. Ur horniduraren sarean aipatuko da zein diren haren iturriak eta zenbatekoa den ur‑emari erabilgarria.

4. Ur hustuketaren sareak paratzeko, kontutan hartu beharko dira mota guztietako hondakin uren eta euri uren osaketa eta emaria. Sare horiei dagokienez, bereziki aipatuko dira sare orokorrera doan isurbidea, sare orokor horren kapazitatea eta, bidezkoa balitz, arazketa sistema. Ubide publikora isurtzen denean, kasuan kasuko Ur Konfederazioaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuaren adostasun txostena beharko da.

5. Energia elektrikoa banatzeko sareak aipatuko du bere iturria zein den, zenbatekoa den eraldaketa zentroen kapazitatea eta zein diren haietara iristen diren hornidura lineak, benetan daudenak eta proiektatzen direnak. Nagusiki bizitegietarako erabilerakoak diren plan partzialen kasuan, banaketa sarea lurrazpikoa izanen da eta eraldaketa zentroak eraikuntzan sartuak egon edo bestela lurrazpikoak izanen dira. Behar bezala arrazoitutako salbuespentzat jota, zentro horiek eraikuntza exentu batean egin behar badira, plan partzialak finkatu beharko ditu bolumen eta estetika aldetik eska daitezkeen baldintzak.

6. Zehatz‑mehatz erabakiko da artikulu honetan aipatu sareen azpiegiturari lotutako zerbitzu‑zentroen kokapena, haien erabilera xehetua ere erantsi beharko delarik, dagokion jabariaren izaera adierazita.

2. atala. Plan partzialen dokumentazioa

39. artikulua

Plan partzialetako determinazioak honako dokumentu hauetan garatuko dira:

1. Memoria arrazoitua, antolamenduari eta bere determinazio orokorrei buruzkoa.

2. Informazio planoak.

3. Antolamendu planoak.

4. Hirigintzako arauteria.

5. Urratsez urratseko plana.

6. Zenbatespen ekonomikoa.

40. artikulua

1. Plan partzialen memoriak arrazoitu beharko du antolamendua egokitu egiten zaiola berak garatzen duen udal planaren gidabide eta determinazioei.

2. Plan partzialen memoriak honako alderdi hauek jorratuko ditu:

a) Arrazoitu beharko du beren formulazioa bidezkoa dela beraiek garatzen duten udal planaren edo hirigintza iharduketako programari dagokionez.

b) Hirigintza aldeko informazioa eman beharko du, beti ere honako alderdiei buruz:

1. Lurraldearen berezko ezaugarriak.

2. Lehendik dauden erabilerak, eraikuntzak eta azpiegiturak.

3. Lurzoruaren jabetzaren egituraren azterketa.

c) Plan partzialak zein helburu eta irizpide dituen lurraldearen antolamendurako.

d) Proposatzen den antolamendua arrazoitu beharko du, hor egiaztatu beharko delarik antolamenduaren eta mugakide diren eremuen arteko lotura funtzionala, hiri egiturarekiko uztartze egokiaren bitartez gauzatua.

e) Ezaugarrien taulak, azalera, modulu, erabilera kuantifikatu, eraikigarritasun eta bolumenei nahiz gainerako alderdi azpimarragarriei buruzkoak.

41. artikulua

1. Informazio planoak honako hauek izanen dira:

a) Kokapenekoa, udal planari dagokion egitura organikoaren arabera.

b) Antolamendukoa, udal planean edo hirigintza iharduketako pro‑ graman ezarritakoaren arabera, plan partzialean eta bere ingurunean sartutako lurraldearentzat.

c) Topografikoa, sestra kurbak irudikatuz metrotik metrora.

d) Katastrokoa.

e) Lehendik dauden eraikuntza, erabilera, azpiegitura eta landaretzarena.

2. Aurreko zenbakiko c), d) eta e) letrek aipatzen dituzten planoak 1:1.000 eskalan erredaktatuko dira, gutxienez.

42. artikulua

1. Antolamendu planoek, gutxienez, honako alderdi hauek islatuko dituzte:

-Erabilera xehetuen esleipena, eraikuntzen lerrokadurak eta altuerak adierazita.

-Leku irekiak, berdeguneak eta dotazioak, haien titulartasuna eta erabilera publiko edo pribatuak adierazita.

-Bidesarea, behar bezala zehaztuta haren luzetarako eta zeharkako profilak eta sestrak.

-Oinezkoen sarea eta mugikortasuna murriztua daukaten pertsonentzako oztopo arkitektoniko nahiz hirigintza aldekorik gabeko ibilbideena.

-Uraren, ureztapenaren eta suteetarako hidranteen hornidura sareen eskema, uren hustuketarena, energia elektrikoaren banaketarena, argiteria publikoarena, telefoniarena eta beste batzuena.

-Exekuzio unitateen mugapena, horrelakorik balego, katastroko planoaren arabera.

-Urratsez urratseko plana.

2. Horietaz gain, plan partzialak bere azalpenerako beharrezkotzat jotzen dituen gainerako plano guztiak ere izanen ditu.

3. Antolamendu planoak 1:1.000 eskalan eginen dira, topografian eta lurzatietan oinarriturik.

43. artikulua

1. Hirigintzako arauteriak, gutxienez, honako alderdi hauek aipatuko ditu:

a) Lurzoruaren hirigintza araubidea, honakoon arabera:

-Lurzoruaren kalifikazioa, bere erabilera xehetuak zehazki adierazita.

-Lurzati eraikigarrien konfigurazio eta neurriak.

-Urbanizazioa.

-Iharduketa sistemak.

-Exekuzio epeak, lotesleak izanen direnak, planeamenduak espresuki aurkakorik ezartzen ez badu.

b) Eraikuntzako arauak, aditzera emanda bolumena, okupazioa, altuera, erabilerak, horien artean baimendu eta debekatuak bereizita, eta eraikuntzen osaketa arkitektoniko eta estetikoa.

2. Hirigintzako arauteria Planaren dokumentazioaren barreneko titulu berariazkoa izanen da, eta harekin batera diskete bat gehituko da, testu prozesaketa informatizatuan heldu den zati artikulatua bertan biltzeko.

44. artikulua

1. Urbanizazioko lanak egiteko urratsez urratseko plana justifikatu beharko du koherentea dela planaren gainerako determinazioekin, bereziki aurrikusitako eraikuntza eta bere dotazioak eta zerbitzu sareak osatzen dituzten elementuak egiteko epeekin, eta hautatu diren iharduketa sistemekin, horrelakorik balego.

Urrats bakoitzean honakook aurrikusi beharko dira:

a) Haren iraupena, ezartzen diren epeen hasierako data aipatuz.

b) Behar diren urbanizazio lanak.

c) Urbanizatzen doan heinean ezarri behar diren ekipamenduei dagozkien lurzoru erreserbak erabilgarri jartzea.

d) Ur horniduraren, ur hustuketaren eta energia elektrikoaren horniduraren zerbitzuei dagozkien mailak erabakitzea, lursailak urbanizatzen joan ahala erabili ahal izan daitezen.

2. Urratsez urratseko planak aurrikusten ahal du denbora eta leku aldetik egiten dituen aurrikuspenen aldaketa, behar bezala arrazoituz gero, baldin eta planaren koherentziari eusten badio, ezartzen dituen determinazioak bete eta bere aurrikuspen guztien exekuzioa eta finantzazioa bermatzen badira.

3. Beharrezkoa den kasuetan, plan partzialak eraikuntza‑urratsen aurrikuspen bat izan dezake, urbanizazioari eta eskuratzen joanen diren dotazioei egokitua.

4. Plan partzialeko urratsez urratseko plana ebaluazio ekonomikotik bereiz idatziko den dokumentua izanen da, eta bertan deskribatuko da dokumentazio grafikoan hari dagokion planoan ageri dena.

5. Urratsez urratseko plana egiten denean, kontutan hartuko da eraikuntzarako lurzoru urbanizatua sortzeko eta erabiltzeko aurrikuspenarekin batera hari dagozkion dotazioen sorrera ere beharko dela.

45. artikulua

1. Zerbitzuak ezartzeko eta urbanizazio lanak egiteko ebaluazio ekonomikoan haien gutxi gora‑beherako kostua adieraziko da.

2. Ebaluazioa ez da loteslea izanen eta bertan gutxienez honako obra eta zerbitzuak aipatuko dira:

-Lur‑berdinketa, zoladura ematea, seinaleztapena, lorategiak eta zuhaiztiak.

-Ur‑horniduraren, ureztapenaren eta suteen aurkako hidranteen sareak.

-Ur‑hustuketaren sarea.

-Energia elektrikoa banatzeko eta argiteria publikoaren eta telefoniaren sareak.

-Planean aurrikusten diren bestelako zerbitzu sare edo kanalizazioak.

-Zaborra bildu eta garraiatzeko zerbitzu publikoak ezartzea, bidezkoa bada.

-Obra bereziak, hala nola sestra desberdineko pasaguneak, lehendik dauden zerbitzu sareak desbideratzea eta beste batzuk.

-Kalteordainak, eraikuntzak eta instalazioak eraisteagatik, sail landatuak suntsitzeagatik eta plana betetzeko behar diren beste ekintza batzuengatik.

3. Plan partzialek hirigintza iharduketako programaren bat garatzen badute, ebaluazio ekonomikoan sartuko dira programaren adjudikazio hartzaileari dagozkion beharkizun berariazkoak.

4. Plan partzial bat egiten denean, udal planaren egitura organikoko sistemei dagozkien obrak egin behar badira, plan partzialaren ebaluazio ekonomikoak kontutan hartuko du sektorearentzat interesgarri diren eta sektoreko jabeen kontura eginen diren urbanizazio lanen kostua.

5. Plan partziala gauzatzeko, desjabetzapen sistema hautatu izan balitz, ebaluazio ekonomikoan, gainerakoez gainera, desjabetzapen kostua zenbatesten duen kalkulua agertuko da, egin behar den urratsaren arabera.

III. KAPITULUA. Hirigintza iharduketako programen dokumentazioa

46. artikulua

Hirigintza iharduketako programetan dokumentu hauek sartuko dira:

a) Hirigintzari buruz erabilitako informazioa islatzen duen me‑ moria, zeinetan agertu beharko baita programako aurrikuspenek udal planekoekin daukaten lotura.

Memorian bilduko dira adjudikazio hartzaileek bereganatuko beharko dituzten beharkizunak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen aplikaziotik sortzen diren aurrikuspen guztiak.

b) Hirigintzari buruzko informazio planoak, iharduketaren xede diren lurrei dagozkienak, lurra udal planaren barrenean zehazki non dagoen jakin ahal izateko behar den eskalan eginak, non islatuko baitira lurraren egoera, lurzoruaren berezko ezaugarrien eta erabileren arabera, eta bertan dauden azpiegiturak eta zerbitzuak, nolako egoeran dauden, zenbateko kapazitatea eta haien erabilpen gradua adierazita. Horietaz gain, eraikuntzak hartzen duen lurzorua ere bilduko da planoetan, horrelakorik bada.

c) Antolamendu planoak, honela eratuak:

-Proposatzen den antolamenduak udal planaren aurrikuspenekin daukan zerikusia adierazten duen planoa, udal planaren sistema orokorrekiko lotura agertuz, behar den eskalan.

-1:2.000ko eskala txikienean egindako planoak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 88.2 artikuluak ezartzen dituen determinazio nagusiak eta banaketa eremuen mugaketa xedetzat hartzen dituztenak.

d) Hirigintzako arauteria, honakook hartuko dituena:

-Lurzoruaren eta eraikuntzaren erabilera orokorretako bakoitzaren araubide orokorra.

-Sistema orokorrak eskuratzeko kudeaketa araubidea, behar diren epeak adierazita.

-Sistema orokorren eta plan partzialek garatu beharreko gutxieneko hirigintza zerbitzuen eskakizunak eta gutxieneko ezaugarri teknikoak.

-Eredu‑probetxamendua finkatzea.

-Dotazioetarako erreserba moduluak finkatzea, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak ezarritakoak baino haundiagoak direnean.

e) Plan partzialen eta sistema orokorren garapenerako urratsez urratseko plana, loteslea izanen dena, non eta hirigintza iharduketako programak aurkakorik ezartzen ez duen.

f) Azterlan ekonomiko‑finantzarioa, hirigintza iharduketako programaren bideragarritasuna justifikatuko duena, adjudikazio hartzailearen edo parte hartzen duen hirigintza‑administrazioaren finantza‑baliabideen arabera.

Azterlan ekonomiko‑finantzarioak honako hauek ere bilduko ditu:

-Lurraldearen egitura orokor eta organikoari dagozkion urbanizazio lanen exekuzioa zenbatetsiko duen ebaluazio ekonomikoa.

-Hirigintza iharduketako programaren aurrikuspenak gauzatzeko egin beharreko inbertsioak publikoak edo pribatuak izanen diren erabakitzea, behar bezala bereiziz sektore publikoari eta pribatuari esleitzen zaizkion obrak eta zerbitzuak, eta publikoak direnen kasuan inbertsioa beren gain hartzen duten erakunde edo entitate publikoak zein diren adieraziz.

IV. KAPITULUA. Plan bereziak

47. artikulua

1. Plan berezietan bilduko dira lurraldea edo udal plana antolatzeko tresnen garapenerako behar diren determinazioak.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 90. artikuluko 2. zenbakian aipatzen diren kasuetan, plan bereziek izan beharko dituzte beren izaerarekin eta helburuarekin bat datozen determinazioak, behar bezala justifikatu eta garatuak.

2. Aurreko zenbakian aipatzen diren determinazioak honako dokumentu hauetan zehaztuko dira:

a) Kasuan kasuko plan berezia komenigarri eta bidezkoa dela azaldu eta justifikatzen duen memoria, behar diren azterlanak erantsita.

b) Informazio eta antolamendu planoak, behar bezalako eskalan eginak.

c) Planaren xedea bermatzeko behar den hirigintza‑arauteria.

d) Ebaluazio ekonomikoa.

3. Plan berezien dokumentazioaren edukiak beren xedeetara egokitua egon beharko du, eta dokumentazio hori plan partzialena bezalakoa izanen da barne berrikuntzako planak direnean, non eta haren dokumenturen bat ez den beharrezkoa berrikuntzarekin zerikusirik ez izateagatik.

V. KAPITULUA. Xehetasun azterlanak

48. artikulua

1. Xehetasun azterlanek honako dokumentu hauek izanen dituzte:

a) Memoria arrazoitua, azterlanen komenigarritasunari eta erabakitako konponbideen bidezkotasunari buruz.

b) Bolumenen kokapena aldatzen denean, arestikoaz gainera, pla‑ nean aurrikusitako determinazioak eta xehetasun azterlanean lortzen direnak aplikatzetik ateratzen den eraikigarritasunari buruzko azterlan konparatiboa eginen da.

c) Eskala egokian egindako planoak (1:500ekoak gutxienez), osatu, egokitu edo doitu egiten diren determinazioak azaltzen dituztenak, aipamen zehatzak eginez antolamendu berriari buruz eta horrek lehendik zegoenarekin daukan loturaren gainean.

2. Xehetasun azterlanek ezin izanen dute murriztu nahitaezko lagapeneko ekipamenduetarako, leku publikoetarako edo bideen zabaleretarako bereizten den azalera, ezta haunditu ere hirigintza probetxamendua ezta aldatu edo ezarri ere udal planarenak diren determinazioak.

VI. KAPITULUA. Urbanizazio proiektuak

49. artikulua

Urbanizazio proiektuek honako dokumentu hauek izanen dituzte:

-Obren ezaugarriak azalduko dituen memoria.

-Informazio eta kokapen planoak, multzo urbanoarekiko.

-Proiektuko eta xehetasunezko planoak.

-Obren eta zerbitzuen baldintza teknikoen eta baldintza ekonomiko‑administratiboen plegua.

-Neurketak.

-Prezio banakatuen koadroak.

-Aurrekontuak.

50. artikulua

1. Urbanizazio proiektuan sartu eta aurreko artikuluko 1. idazatian aipatzen diren dokumentuetan garatu beharko diren urbanizazio obrak honako hauek izanen dira:

-Bidezoruan, aparkalekuetan, espaloietan, oinezkoen sarean eta leku irekietan zoladura berria ematea.

-Oztopo fisikoak kentzea.

-Edateko ura, ureztapenekoa eta suteen kontrako hidranteak banatzeko sareak.

-Euri urak eta hondakin urak hustutzeko sarea.

-Energia elektrikoa eta gasa (baldin balego) banatzeko sarea.

-Argiteria publikoaren sarea.

-Telefonia sarea.

-Aurrikusitako beste sare batzuk.

-Lorategiak eta zuhaiztiak leku irekien sisteman.

Urbanizazio proiektuek konpondu beharko dute hirigintza zerbitzuen eta hiriguneko orokorren arteko lotura eta egiaztatu beharko dute badutela haietaz arduratzeko ahalmenik aski.

51. artikulua

1. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 19. artikuluan xedatutakoa alde batera utzirik, kasuan kasuko udalak baimena eman dezake urbanizazio obrak egiteko kudeaketako tresnak behin‑betiko onets daitezen baino lehen, baldin eta interesatuak eskatzen badu eta sustatzaileak udalari aurkezten badizkio banku‑abala edo zuzenbidean onartutako bestelako edozein berme, urbanizazioaren kostuaren 100eko 20koa, eta ukitutako lurzatien erregistroko jabeen adostasuna espresuki adierazia azaltzen duen idazkia.

2. Aurreko zenbakiak aipatzen duen udal baimena bi hilabeteko epean ebatzi beharko da, zeren epe hori iragan eta inolako egintzarik jakinarazten ez bada eskaera ontzat eman baitaiteke, ustezko egintzagatik, gainerako guztian Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikulua aplikatuko delarik.

VII. KAPITULUA. Planeamenduaren aldaketa puntualak

52. artikulua

1. Hirigintza planeamenduaren aldaketa puntualek honako dokumentazio hau izanen dute:

A) Planeamenduaren aldaketa eragin duten arrazoi objetibo, tekniko eta hirigintza aldekoen justifikazioa.

B) Aldatu beharreko determinazioen eta hirigintzako arauteriaren deskribapena, informazio planoetan islatu ere egin daitekeelarik.

C) Aldaketarekin sartu eta lehengoaren ordezko diren determinazioak eta hirigintzako arauteria, antolamendu planoetan islaturik.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 115.3 artikuluan eskatzen diren erakunde publikoen txostenak, bakar‑bakarrik eskatuko dira antolamendu berriak ukitzen baditu komunikazio bideak, ureztapen lurrak, babestutako mendiak, mankomunitatepeko zerbitzuak, ondare historikoa edo ingurugiroko balio garrantzitsuak (deklaratuak edo babestuak) dituzten lurrak.

Erakunde eskudunak txostena luzatzeko epea hilabetekoa izanen da, gehienez, aldaketaren dokumentazio osoarekin batera eskatzen denetik hasita.

VIII. KAPITULUA. Ekimen partikularreko hirigintza‑planeamendua

53. artikulua

1. Partikularrek administrazioan honako proposamen hauek aurkez ditzakete:

a) Udal planaren aldaketa puntualak.

b) Udal planaren garapeneko planeamendua.

c) Udal planean aurrikusi gabeko plan bereziak.

2. Udal planaren aldaketen ondorioz hirigintzako iharduketa jakin batzuk egiten badira, beste jendeguneak edo industrialdeak edo hirugarren erabilerakoak sortzeko, ordurarte ez‑urbanizagarri bezala sailkatutako lursailen gainean, eta horien kudeaketa soil‑soilik pribatua bada, aldaketa horiek honako bi bide hauetako bat erabiliz tramitatuko dira:

a) Behar den garapeneko planeamenduarekin batera, espediente bereizietan.

b) Espediente bakar batean, udal planaren aldaketan sartzen badira kasuan kasuko garapeneko planeamenduaren determinazioak.

3. Aurreko zenbakian aipatzen diren udal planaren aldaketek, Erregelamendu honetako 49. artikuluak ezartzen dituen agiriez eta kasuan kasuko garapeneko planeamenduaren dokumentazioaz gain, honako dokumentazio berariazko hau ere izan beharko dute:

a) Hirigintzako iharduketa beharrezkoa edo komenigarria dela arrazoitzen duena.

b) Ukitutako jabeen zerrenda, beren izen‑deiturak eta helbidea azalduta.

c) Iharduteko sistema.

d) Exekuzio epeak, beti ere lotesleak izanen direnak.

e) Urbanizatzailearen eta udalaren artean hartuko diratekeen akordioak, bai eta urbanizatzailearen eta geroko jabeen artekoak ere, honako hauei buruzkoak:

1go. Zerbitzuen ezarpenerako eta urbanizaziorako obrak egiteko epeak.

2garren. Urbanizazioko komunitate‑dotazioetarako, Legeak ezarritako betebehar orokorren barrenean sartuak ez daudenetarako, altxatzen diren eraikinen eraikuntza.

3garren. Urbanizazioaren kontserbazioa, adieraziz noiz geldituko den lurzatien geroko jabeen gain edo sustatzaileen gain, zehaztuz kontserbazioko beharkizun hori zenbat denboratarako izanen den haietako bakoitzarentzat.

f) Akordio horiek zehatz‑mehatz beteko direlako bermeak, zerbitzuen ezarpenerako eta urbanizazioko obren exekuziorako kostuaren 100eko 10ekoak, planaren beraren ebaluazio ekonomikoaren arabera. Berme hori ahal dela banku‑abalaren bidez eskatuko da, deusetan galarazi gabe Administrazioak horren ordez zuzenbidean onartzen diren bestelako bermeak ere ontzat ematea.

g) Urbanizazioaren sustatzaileek dauzkaten era guztietako baliabide ekonomikoak, bereiziz zein diren baliabide berekiak eta zein diren finantzaketa iturriak.

h) Urbanizazio lanen kontserbazioaz onuradunen kontura arduratuko den eta nahitaez eratu beharreko Kontserbazio Entitatearen estatutuen aurreproiektua. Entitate horretako kide izan beharko dute urbanizazioaren esparruaren barreneko jabe guztiek, eta aurreproiektu horretan zehaztu beharko dira osaketa, organoak, erabakiak hartzeko araubidea, kideen eskubide eta betebeharrak eta entitateak berak urbanizazioaren mantenimendua bermatzeko bete behar dituen eginkizunak.

4. Udal planaren garapen gisa, hiri lurzorua edo lurzoru urbanizagarria iharduketa sistema pribatu baten bidez urbanizatzeko, ekimen partikularrak aurkezten duen planeamendu bereziarekin edo partzialarekin batera, aurreko zenbakiko b)tik h)ra bitarteko letretan aipatzen den berariazko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

IX. KAPITULUA. Garapeneko planeamendua udal planeamenduarekin batera tramitatzea

54. artikulua

1. Udal planarekin edo haren aldaketekin batera, aldi berean, baina espediente bereizietan, tramitatzen ahal dira hirigintza iharduketako programak, plan partzialak, plan bereziak, xehetasun azterlanak eta urbanizazio proiektuak.

2. Garapeneko planeamendurako tresnak eta urbanizazio proiektuak onetsi ahal izateko, aldez aurretik edo aldi berean onetsi beharko da lerrun aldetik haien gainean dagoen planeamendu tresna.

III. TITULUA. Planeamenduaren exekuzioa

I. KAPITULUA. Hirigintza‑entitate laguntzaileak

55. artikulua

1. Interesa dutenek hirigintza‑entitate laguntzaileak sortuz parte har dezakete hirigintza‑kudeaketan.

2. Honakook hartuko dira hirigintza entitate laguntzailetzat:

a) Konpentsazio batzordeak.

b) Jabeen administrazio‑elkarteak, kooperazio sisteman.

c) Kudeaketa batzordeak, nahitaezko exekuzioaren sisteman.

d) Kontserbazio entitateak.

3. Hirigintza‑entitate laguntzaileen iharduna beren estatutuek eta sekzio honek agindutakoaren araberakoa izanen da, deusetan galarazi gabe Erregelamendu honetan konpentsazio batzordeentzat, kooperazio sistemako jabeen administrazio‑elkarteentzat eta nahitaezko exekuzioaren sistemako kudeaketa batzordeentzat aipatzen diren berariazko manuak eta urbanizazio obren kontserbaziorako ezarritako aurrikuspenak.

56. artikulua

1. Konpentsazio batzordeen, kooperazio sistemako jabeen administrazio‑elkarteen eta nahitaezko exekuzioaren sistemako kudeaketa batzordeen eraketa, kasuan kasuko iharduketa sistemetan bildutako xedapenetan aurrikusitakoari egokituko zaio.

2. Urbanizazio obren kontserbazio entitateak era daitezke lehendik dagoen entitateren baten (aurreko zenbakian aipatu horietakoa) eraldaketaren ondorioz edo, helburu horietarako berariaz, urbanizazio obrak gauzatzeko aldez aurretik entitaterik eratu gabe.

3. Kontserbazio entitatearen eraketa nahitaezkoa izanen da, baldin eta urbanizazio obrak kontserbatzeko betebeharra exekuzio unitate batean sartutako jabeen gain gelditzen bada, planaren determinazioen ondorioz, edo xedapen orokorretatik espresuki ondorioztatzen bada. Kasu horietan, unitatearen esparruan sartutako jabe guztiek nahitaez izan beharko dute kontserbazio entitateko kide.

57. artikulua

1. Hirigintza‑entitate laguntzaileek administrazio izaera edukiko dute eta alde horretatik hirigintza‑administrazio ihardulearen menpeko izanen dira.

2. Hirigintza‑entitate laguntzaileen nortasun juridikoa jaso dela ulertuko da Administrazio iharduleak haren estatutuak behin‑betiko onesten dituen unetik.

58. artikulua

1. Hirigintza‑administrazio iharduleak onetsi egin beharko ditu hirigintza‑entitate laguntzaileen eraketa eta beren estatutuak.

2. Estatutuak aldatzeko beharrezkoa izanen da hirigintza‑administrazio ihardulearen onespena.

59. artikulua

Hirigintza‑entitate laguntzaileetako edozeinetako kidetza bermatzen duen titulartasuna eskualdatzeak berekin ekarriko du kausatzailearen eskubide eta betebeharren subrogazioa, eta eskuratzailea entitateko kide dela ulertuko da eskualdaketaren unetik beretik.

60. artikulua

Hirigintza‑entitate laguntzaileen erabakiak partaide‑kuoten gehiengo soilaren bidez hartuko dira, non eta estatutuetan edo bestelako arauetan kasu jakin batzuetarako gehiengo berezirik ezartzen ez den. Erabaki horiek inpugna daitezke, hirigintza‑administrazio ihardulean helegite arrunta aurkeztuz.

61. artikulua

1. Hirigintza‑entitate laguntzaileak deseginen dira haien sorrera eragin zuten helburuak bete eta gero, baina horretarako beharrezkoa izanen da hirigintza‑administrazio ihardulearen erabakia.

2. Entitatearen desegitearen onespena ez da bidezkoa izanen bete gabe dauden beharkizunak bete egin direla egiaztatzen ez den bitartean.

II. KAPITULUA. Konpentsazio sistema

62. artikulua

Konpentsazio Batzordeen estatutuetan, gutxienez, honako gorabehera hauek bilduko dira:

a) Izena, helbidea, xedea eta helburuak.

b) Iharduteko babesa ematen duen hirigintza‑administrazioa zein den.

c) Batzordearen xede den exekuzio unitatearen aipamena.

d) Enpresa urbanizaziogileak Batzordean sartzeko baldintza edo betebeharrak, baldin eta aurrikusten bada partaide izan daitezkeela. Enpresaren ordezkari gisa pertsona bakar batek ihardungo du.

d) Gobernu eta administrazio organoak, haiek izendatzeko prozedura eta haietako bakoitzaren ahalmenak.

f) Gobernu eta administrazio organoen deialdiko betebeharrak, erabakiak hartzeko betebeharrak eta prozedura, gutxieneko quoruma eta botoak kontatzeko era, zehaztuta zein kasutan izanen diren kide bakoitzaren eskubidearen edo interes ekonomikoaren araberako proportziokoak eta zein kasutan izanen diren norbanakoak.

g) Batzordekideen eskubide eta betebeharrak.

h) Baliabide ekonomikoak eta ekarpenak ordainarazteko arauak, izaera arruntaz edo bereziaz ezar daitezkeenak.

i) Batzordeen iraupenari, desegiteari eta likidazioari buruzko arauak.

63. artikulua

1. Konpentsazio Batzordearen eraketaren eskritura publikoan, honakook aipatu beharko dira:

a) Jabeen eta enpresa urbanizaziogileen (horrelakorik balego) zerrenda.

b) Haien titularitatepeko finken zerrenda.

c) Zuzendaritza organoko karguak betetzeko izendatu diren pertsonak.

d) Eraketa erabakia.

64. artikulua

Lurrak birzatitzeko proiektuan datu hauek bilduko dira:

a) Lehengo jabetzen deskribapena, aurkeztutako tituluen arabera, behar diren zuzenketak eginda, eta, titulurik ezean, planoei jarraikiz. Adieraziko da zein diren jabetzak ukitzen dituzten kargak, baldintzak, ordezkapenak eta gainerako eskubideak, zein den bakoitzaren jabea, ezaguna baldin bada, lurrak birzatitzeko proiektuan hari dagokion eskubidea, eta eskubide hori zehaztu eta zenbatesteko erabiltzen den irizpidea.

Lurrak birzatitzeko proiektuan poligonotik kanpoko lurraren jabeek parte hartzen badute, haiei okupatu zitzaizkien finkak ere deskribatuko dira.

b) Ondorioz ateratzen diren finken deskribapena, barne izanen direlarik nahitaezko eta doako lagapeneko probetxamenduaren portzentaiatik adjudikazio‑hartzailea den udalari dagozkionak (horrelakorik balego), zein titularri adjudikatzen zaizkion eta zein kontzepturengatik. Finka bakoitzari buruz, aipatuko da lehengo zeini dagokion edo adjudikazioa ekarri duen eskubidea, bai eta haiek ukitzen dituzten kargak, baldintzak, ordezkapenak eta gainerako eskubideak, planeamenduarekin bateragarriak izateagatik.

c) Nahitaezko lagapeneko lurren eta planak ezartzen dituen erreserben kokapena.

d) Batzordeak berak beretzat erreserbatzen dituen azalera edo lurzatiak (horrelakorik balego), zuzenean besterentzeko, urbanizazioan aurrikusten diren gastuak kitatzearren.

e) Diru bidezko konpentsazioak, baldin eta adjudikazioen aldeengatik bidezkoak badira.

f) Behin‑behineko likidazioaren kontuaren zenbatekoa, alegia adjudikatutako finketako bakoitza zenbatean gelditzen den kargatuta.

65. artikulua

1. Arestiko determinazioak islaturik ageriko dira memorian, planoetan, behin‑behineko likidazioaren kontuan eta beharrezkoak diren gainerako dokumentuetan.

2. Proiektuaren memoriak, horretaz gain, honako alderdi hauek ere jorratuko ditu:

a) Lurren birzatiketa eginarazi duten gorabehera edo erabakiak eta kasu bakoitzean aipagarriak diren xehetasunak.

b) Unitate birzatigarriaren deskribapena.

c) Ukitutakoen eskubideak zehaztu eta kuantifikatzeko erabilitako irizpideak.

d) Adjudikatutako azalerak baloratzeko irizpideak.

e) Ondorioz ateratzen diren finkak eta eskubideak adjudikatzeko irizpideak, haietako bakoitzari dagokion hirigintza‑probetxamendua adierazita, eta adjudikazio hartzaileen banan‑banako izendapena.

f) Eskubideak, eraikuntzak edo landaketak eta plana burutzeko kendu edo suntsitu beharreko gainerako elementuak eta adjudikazio‑hartzaileei dagozkien karga eta gastuak baloratzeko irizpideak.

g) Proposatzen diren erabakiak argitzen lagun dezakeen bestelako gorabehera oro.

3. Planoak 1:500 edo 1:1000 eskalan idatzi beharko dira eta, beti ere, behar bezain argi, mugak eta gainerako grafismoak antzeman ahal izan daitezen.

Ikur grafikoek eta lurzatien numerazioak berdinak eta adiera bakarrekoak izan beharko dute proiektu osoan. Ezin izanen dira ohiko praktikan erabiltzen direnen aurkako ikurrak erabili, ezta nahasgarri direnak edo esanahia behar bezala azaldua ez daukatenak ere.

Planoak honelakoak izanen dira:

a) Kokapena eta hiri‑bilbearekin daukan lotura islatzen duen planoa.

b) Mugapen eta informazio planoa, bertan adierazita unitate birzatigarriaren mugak, ukitutako finken mugak, eraikuntzak eta lurrean dauden gainerako elementuak.

c) Antolamendu planoa, zeinetan agertuko baita, aurrekoaren eskala berean, burutzen ari den planeko planoa.

d) Adjudikatutako azaleren kalifikazio eta balorazio planoa.

e) Adjudikazio planoa, ondorioz ateratzen diren lurzati adjudikatuen mugak adierazita.

f) Plano gainjarria, informaziokoa eta adjudikaziokoa hartzen dituena.

g) Lurren birzatiketa hiri lurzoruari buruzkoa denean eta jabeen eskubidea beren finken hirigintza balioaren arabera erabakitzen bada, ekarritako finken kalifikazio eta balorazio plano bat erantsiko da.

4. Arestiko dokumentazio hori murriztu edo haunditzen ahal da, birzatiketaren kasuan kasuko eduki benetakoaren arabera.

III. KAPITULUA. Borondatezko birzatiketaren sistema

66. artikulua

1. Borondatezko birzatiketa sistemaren bidez iharduten denean, birzatiketa proiektuaren dokumentazioan honakook bilduko dira:

-Memoria, zeinetan zehaztuko baitira birzatiketaren gorabeherak, unitate birzatigarriaren deskribapena, eskubideen nahiz lurzatien adjudikaziorako eta baloraziorako irizpideak eta, diru bidezko konpentsazioak (horrelakorik balego).

-Exekuzio unitatearen kokapen planoa, bere inguruarekiko loturaren arabera.

-Katastroko mugapen eta informazio planoa.

-Antolamendu planoa, zeinetan erakutsiko baitira nahitaezko lagapeneko lursailak eta planak ezartzen dituen erreserbak, bai eta eskubideak eta lurzati eraikigarriak ere, eta seinalatuko udalari dagokion probetxamendu zatia zein lursailetan kokatzen den.

-Plano gainjarria, katastroko informaziokoa eta adjudikaziokoa hartuko dituena.

IV. KAPITULUA. Birzatiketa ekonomikoa eta finken normalizazioa

67. artikulua

Birzatiketa ekonomikoa eta finken normalizazioa borondatezko birzatiketarako ezarritako arauei segituz tramitatuko dira.

68. artikulua

Birzatiketa ekonomikoaren edukia proiektu batean gauzatuko da, eta horretan agiri hauek izanen dira:

-Memoria arrazoitua.

-Jabe eta interesatuen zerrenda, beraien eskubidearen izaera eta zenbatekoa adierazita.

-Ondorioz ateratzen diren finkak adjudikatzeko proposamena, haietako bakoitzari dagokion hirigintza‑probetxamendua adierazita eta adjudikazio hartzaileen banan‑banako izendapena.

-Kokapena eta hiri‑bilbearekin daukan lotura islatzen duen planoa.

-Mugapen eta informazio planoa, bertan adierazita unitate birzatigarriaren mugak, ukitutako finken mugak, eraikuntzak eta lurrean dauden gainerako elementuak.

-Antolamendu planoa, zeinetan agertuko baita, aurrekoaren eskala berean, burutzen ari den planeko planoa.

69. artikulua

1. Finken normalizazioa etxesail osoka edo zatika egin daiteke.

2. Soil‑soilik ukitutako finken muga berriak zehaztuko dira, planeamenduaren arabera, baldin eta finken balioa aldatzen ez badu haren 100eko 15etik goiti, eta lehendik dauden eraikuntzen gainean eraginik ez badu.

3. Mugen aldaketak ekar dezakeen soberakin edo murriztapenaren portzentaia finken hirigintza‑balioaren arabera zehaztuko da.

4. Ondorioz ateratzen diren finken balioaren 100eko 15etik goitiko aldea ikusten bada, iharduketak aldatu eta birzatiketako prozedura orokorra bihur daitezen dekretatuko da.

5. Aldea ez bada 100eko 15etik goitikoa diru bidez konpentsatuko da, ukitutako finken batez‑besteko hirigintza‑balioaren arabera.

70. artikulua

1. Finkak normalizatzeko proiektuan agiri hauek sartuko dira:

a) Memoria arrazoitua.

b) Ukitutako jabeen eta interesatuen zerrenda.

c) Informazioko lurzati‑planoa, 1/500 eskalan egina.

d) Normalizatutako finken planoa, eskala berean.

e) Konpentsazio ekonomikoen kontua, haiek bidezkotzat jotzen direnean.

2. Proiektuarekin batera titulartasunari eta kargei buruzko behar diren erregistro‑ziurtagiriak erantsiko dira eta, erregistratu gabeko finken kasuan, haiei dagozkien titulartasunen titulu egiaztagarrien testigantza.

V. KAPITULUA. Kudeaketa tresnen eta planeamenduaren aldi bereko tramitazioa

71. artikulua

1. Planeamenduarekin batera, aldi berean baina espedientea bereizietan, honako hauek tramita daitezke:

a) Konpentsazio sisteman, Konpentsazio Batzordearen estatutuak.

b) Kooperazio sisteman, borondatezko birzatiketan edo derrigorrezko exekuzioan, birzatiketa proiektua.

2. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kudeaketa tresnak onesteko, aldez aurretik edo aldi berean onetsi beharko da beti haiek burutzen duten planeamendu tresna.

IV. TITULUA. Hirigintza‑Legezkotasunaren babesa

I. KAPITULUA. Fidantza, hirigintzako legezkotasuna babesteko zuhurtasunezko neurria

72. artikulua

1. Hirigintzako legezkotasuna babesteko administrazio iharduleak hirigintzako ordena ustez hautsi duenari eska diezaioke fidantza bat jar dezan, ezar dakizkiokeen zuhurtasunezko neurrien eraginkortasuna bermatzeko.

2. Fidantza hori banku‑abalaren bidez eskatuko da ahal dela, deusetan galarazi gabe haien ordezko gisa Zuzenbidean onartzen diren bermeen artean administrazioak ontzat jotzen dituen bestelakoak.

3. Zenbatekoa zehazterakoan kontutan hartuko da lege‑haustearen larritasuna edo aldatutako errealitatea berriz jartzeko jotzen den kostua.

4. Fidantzari buruzko arauak Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko fidantzentzat jarrita dauden berberak izanen dira.

5. Administrazioak fidantza deuseztatzeko erabakia hartuko du, administrazioak berak jarritako zuhurtasunezko neurriak hartara behartuta zegoenak bete eta gero.

6. Badaezpadako neurriak ez betez gero, fidantza inkautatuko da, deusetan galarazi gabe hortik sor daitezkeen bestelako erantzukizunak.

II. KAPITULUA. Hirigintzako arau‑hausteak zehatzeko prozedura

73. artikulua

1. Hirigintzako arau‑hausteak zehatzeko prozedura organo eskudunaren ebazpenarekin hasiko da, ofizioz edo salaketa bidez eragindako iharduketen ondorioz.

2. Espedientea ireki aurretik, gertakariak argitzeko eginbideak burutzeko agindua eman daiteke. Eginbidealdi hori erreserbatua izan daiteke, eta ezin izanen du hamabost egunetik goiti iraun.

3. Ebazpena ustez erantzulea den sujetoari jakinaraziko zaio eta bertan izendatuko da iharduketen instruktorea.

74. artikulua

1. Instruktoreak idatziko du kargu plegu bat, aditzera emanez gertakariei dagokien arau‑haustea, bidezko izan daitekeen zehapena eta hura ezartzeko eskudun den organoa. Plegua jakinaraziko zaio ustez erantzulea den sujetoari, zeinek hamabost eguneko epea izanen baitu bere eskubidearen defentsan bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko.

2. Aurreko zenbakian aipatzen den kargu pleguan, honakook islatuko dira:

a) Administrazio iharduleak egiaztatutako gertakariak, arau‑haustea zer motatakoa eta zehapenaren maila zenbatekoa den erabakitzeko garrantzitsuenak direnak azpimarratuz.

b) Ustez egin den arau‑haustea, hautsi diren agindu edo aginduak adierazita.

c) Bidezko den zehapena zein mailatakoa eta zenbatekoa den.

d) Prozedura ebazteko eskuduna den organoa, eta zein arauk ematen dion eskumena.

75. artikulua

1. Alegazioetarako eta frogetarako epea (horrelakorik balego) iragandakoan, eta bidezkotzat jotzen diren eginbideen aurretik, eta kargu plegua jakinarazitako eran uzten badu instruktoreak espedientea igorriko dio organo eskudunari, zeinek behar den ebazpena emanen baitu edo, bestela, instruktoreari aginduko baitio beharrezkotzat jotzen dituen eginbide osagarriak burutu ditzan.

2. Alegazioetatik eta egindako frogatik beste gertakariak edo desberdinak direnak sortzen badira edo kargu pleguan ezarritakoa baino larriagoa den kalifikazioa, instruktoreak interesatuari beste kargu plegu bat jakinaraziko dio, bidezko den zehapenarekin, hamabost eguneko epearen barrenean bidezkotzat jotzen duten guztia alega dezan.

76. artikulua

1. Zehapen prozedurari amaiera ematen dion ebazpenak arrazoitua egon beharko du eta espedientean agertutako gorabehera guztiak argituko ditu.

2. Ebazpenean ezin izanen da onartu prozeduran zehaztutakoak ez bezalako beste gertakaririk, edozein delarik ere beraien balorazio juridikoa.

3. Ebazpenean behar diren zuhurtasunezko xedapenak hartuko dira, bere eraginkortasuna bermatzeko derrigorrezkoa ez den bitartean.

4. Ebazpena derrigorrezkoa izanen da administrazio bidea amaitu eta gero.

77. artikulua

Zehapen prozedura ebazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, zehapen espedientea irekitzeko ebazpena hartzen denetik aitzina, baina epe hori beste sei hilabetez luza daiteke arrazoitutako erabakiaren bidez.

78. artikulua

Administrazioko kideek luzatzen dituzten ikuskatzailetza aktek ustezko ziurtasuna izanen dute, bai eta froga balioa ere, bertan islatzen diren gertakariei dagokienez, aurkakorik frogatzen ez den bitartean.

Lehenbiziko Xedapen Gehigarria

Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro Departamentuaren menpeko hirigintza‑entitate laguntzaileen erregistroa kendu egin da.

Bigarren Xedapen Gehigarria

1. Hirigintzako azpibatzordearen gain gelditzen da ondotik aipatzen diren udalen udal planeamenduari behin‑betiko onespena emateko eskumena: Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Zizur, Egues, Elortzibar, Galar, Uharte, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

2. Aurreko zenbakian aipatu udalen hirigintza‑planeamenduaren aldaketak, Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiro kontseilariaren eskumenekoak dira.

Hirugarren Xedapen Gehigarria

Ibilgailuen aparkamendurako erreserbako gutxieneko modulua, lurzoru ez‑urbanizagarriko azalera haundiko merkataritza zentroetan, salmentarako azaleraren sei metro karratu toki bakoitzeko izanen da.

Laugarren Xedapen Gehigarria

Erregelamendu honetan ezarri ez eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen aurkakoa ez den orotan, ordezko gisa aplikatuko dira Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea garatzen duten Hirigintza‑planeamendu, kudeaketa eta disziplinaren Erregelamenduak.

Lehenbiziko Xedapen Iragankorra

Erregelamendu honetako 9. artikuluan aipatzen diren udaletan, udal planik edo Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Estatu‑Legean aurrikusitakoen artean haren baliokidea den planeamendu‑figurarik ez badute, ez da aplikatuko artikulu horretako 2. zenbakiko a) idazatia lurzoru ez‑urbanizagarriko etxebizitza familibakarrei baimena emateari dagokionez, gainerako baldintza guztiak eska daitezkeelarik.

Bigarren Xedapen Iragankorra

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak indarra hartu aurretik hasiera batez onetsi eta indarra duten planen aldaketa eta berrikusketak, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legeari egokituko zaizkio.

Hirugarren Xedapen Iragankorra

Uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak indarra hartu aurretik udaletan aurkeztu ziren hirigintza kudeaketako tresnek beren tramitazioa segituko dute Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen arabera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa